|
ERAKASTE XI.
Mandamentu beraren gañean
Memento ut diem Sabbati sanctifices.
Erakatsi degu igaro dan doktriñan, nola Kristauen artean jaiegunak santifikatzeko erabaki duen Elizak Meza osoa bear bezala enzutea. Agertu bear degu gaurkoan, nola ondo santifikatzeko bear dan ez bear debekaturik egitea, ta Jangoikoari atsegin emateko ta animak irabaziak ateratzeko gorde bear dan bekatuetatik, zeña dan obrarik gaiztoena, ta bakarrik bera berez gaiztoa; eta nola jardun ere bear dan gauza onetan.
G. Zergatik esaten du Jangoikoak oroi zaite jaieguna (zeña zan anzinako legean Larunbata edo Zapatua) santifikatzeaz. Zergatik beste Mandamentuetan ez da esaten oroi zaite, gurasoak onratzeaz, ez iñor iltzeaz?
E. Txit kontuz gordetzen zuten egun ura anziñako denporetan, ta Israeltarrak aztu ziran egun santua gordetzeaz eskergabetasunik andienarekin. Argatik gogora ekartzen die Jangoikoak igaro zana anziñagoko gurasoekin, ta agintzen die berak ere gorde dezatela. Ain sendo iratxi zan agintza edo mandamentu au Juduen biotz ta gogoan, non gaurko egunean gordetzen dute arreta ta kontu ezin andiagoarekin. Ez du zer joan Larunbata edo Zapatu egunean Judu merkatarien etxera erosteko buruko orratz, ta jostorratz bat ere. Denda guziak itxirik arkituko dira, ta ez dago artuemanik premiaren estalkiaz ere. Zer geiago? Jesu Kristo bera salatu zuten sendatu oi zituelako gaixoak egun onetan, geigira eltzen zala beren eskrupulu, edo beldur bidegabea; ain estuak dira onetan. Ez da bada gauza lotsagarria Judu gogorrak obeto gordetzea bear ez egitea Kristauak bere jaiegunak baño?
G. Ori ondo dago, baña bear egitea berez gauza txarra ezpada, ta bai bear bearra gizonak janaria izateko Adanen bekatuagatik lurrak larrak, ta arantzak baño guretzat ematen ez dituelako, zertarako eragotzen du Jangoikoak egun batzuetan?
E. Adan ta ondorengoak egingo zuten lur bearra bekaturik egin ezpalute ere; zerren Jangoikoak eman zien Baratza andi eder edo Paradisua bear egiteko ta gordetzeko: ut operaretur et custodiret illum. Baña bekatu gabe nekatuko etzan gizona, etzuen lurrak orain bezelako urritasunik izango; bear gutxirekin emango zituen gauza asko, ta beste batzuek berez. Ala bada egun guziak izango ziran nola bait Jangoikoaren egunak, edo jaiegunak. Ordea nola lurra lantzeak, ta zer jan emanerazitzeak, arantza ta lar gogorrak kentzeak, bear zuen neke geiago, bear leku edo astegun geiago, larga zituen Jainkoak sei egun asteko beargintzarako, ta bat bera serbitzeko, anima mantenitzeko bear santuekin, ta au izan zan zazpigarren eguna, zeñean utzi zion berak gauzak egiteari, leenagoko sei egunetan egin zituelako Zerugoi bee ta lur gañean zeuden kreatura guziak. Bear egitea bada berez gauza ona da, ta Jainkoak agindua; baña berak erabaki edo señalatu zituen egunetan, ez berak eragotzi dituenetan. Ez du bakarrik eragotzi Jangoikoak jai eguneko bearra korputzak atseren dezan astegunetako bear egiteak dakarren arikatze edo mankazioagatik, baita ere geiago, igaro dezagun Jangoiko beraren onrako gauza santuetan.
G. Baña bear guzi guziak eragozten ote dira?
E. Enzun kontu andi batekin. Bear batzuek dute beren etorki edo sorrera anima edo entendimentutik, korputzetik baño geiago, korputzak zerbait laguntzen badu ere. Ordea errazago aituko dute zuzenbide au nekazariak bein banaan bear moduak zeatzen badira.
Ez dira bada bear debekatuak kantatzea, izkribitzea, erakastea ta ikastea.
G. Eizara irtetzea jaiegunean bekatu ote da?
E. Noiz nola. Nekazari batzuek dira astegunean bear gogorretan dabiltzanak, ta datorrenean jaieguna artzen dute suarma edo ezkopetaren bat, eta irtetzen dute beren etxealde edo soroetara erbi, ollagor, edo eperren bat iltzera txit gutxi nekatzen dirala; dibersio gaitzat artzen dute lan alakoa, igarotzen ere ez dute ordu bat edo beste baño. Onelakoak ez dute ausiko bearrik ez egiteko Mandamentua beren ibiltze, zaite, edo tiro bat edo beste egiñagatik Meza enzuteko kontua badute, ta gutxiago gauean Errosario santua, ta egun artean beste obratxo onen bat egiten badute, geiago dalako korputza arintzeko, ta dibersio lan bat, korputza mankatzekoa baño. Baña ospe edo bulla andiko eizak, nola diran euskalerrietan basaurdeenak, ez dira egin bear jaiegun debekatuetan. Ez da ordea bekatu izango zaitzea ixillik basaurde kalteak egiten dituena, ta otsgabe zaitu ta iltzea, neke gutxi dakarrelako ebiltze labur, ta geldi egoteak zaitzen; ta bestetik arrazoi ona du kalteak eragozteko.
G. Zer egin baña Jaiegunean era ona badago billatzeko basaurde kaltegarria, ta ez astegunean? Batu ditezke errietako eizariak joateko basora beren suarma, porkera (txuzo) ta txakurrekin billatzeko ta iltzeko anbeste bulla edo osperekin?
E. Egia bada astegunean erarik ez dagoala, okasio ura galtzen bada jaiegunean, beste batean edo astegunez izango ez dala, ta kalte andien beldurra badago, nola oi dan artoak erdi eldu edo eldurik soroetan daudenean, ezin esan liteke bekatu dala alako estuorduetan, jaieguna bada ere, abere zakar kaltegarria billatzera ta iltzera joatea jendeak alkar artuta. Baña ala ez dala, beste egun batean egin ditekeala, ta kalte beldurrak ezpadira, egin bear ez da alako eiza ospetsu edo bulladunik. Badira bai errietan gizon alper asko jaun, edo erdi jaun neke gutxi daramatenak, jai ta aste irtetzen dutenak eizara beren suarma, ta txakurrekin meza arin bat itoka enzunda, egunik geiena daramatenak beren eizan. Oek nork libratu bekatutik? Nola emango ez du eskandalua? Artzen dute opizioz bezela eizara joatea, beren suarma, zakur, ta brujakakin, ez nekazari gure errialdetakoak bezela otsgabe, arrazoi onez, korputzaren atseren ta aringarritzat.
G. Arraiartzea jaiegunean bekatu ote da, edo bear eragotzia?
E. Noiz nola. Arraiartzera irteten bada bulla edo ospe gabe, nola dan kañabera edo zigor batekin ibai alboetan amuarrai, angira ta eskalloak artzea, ez da bekatu mortala. Badira baña beste arrai artze neke ta bullakoak, ta oek eragozten dira jaiegun osoetan (osoak dira debekatzen danean bearra, ta jai erdiak meza enzuteko obligazioa dakartenak bear egiteko lizenziarekin). Ona batzuek: sareakin ibaian bertan sartuta arraiak atxitzea, ibai barrenetik benakakin eskalloak artzea. Arraiketa onelakoak dakarte nekea, denpora luzea, ta ejenplo txarra. Oen urrean dabill terzak botatzea illun-abarrean goizean jasotzeko aga batekin. Terza, edo soka amuerantzidunak botatzeko, bear dira txizara, edo aarrak atera, edo bai eskalloak ibaian artu, oei amuak eraantzi, konpondu edo maneatu sokak, ezarri barrenetan arriak, egotzi uretara, ta zeregintxo asko. Ala bada, bear zaie jaiegun bearra debekatzen danean larga arrai artze gisa onelakoai, ta obe da kañaberarekin ere ez irtetzea. Itxas errietan dauzke lege erabaki ta jakiñak noiz irten itxasora arrai artzera, ta noiz ez ta beren kura edo anima zaiak erakatsiko die zer egin.
Ebiltzea bideetan ez da gauza debekatua, naiz oñez, naiz zaldiz. Juduak berak ere izanik ain beldurti ta begiratuak ebilli zitezkean beren jai egunean bide zati erabaki bat, ta oni deitzen zioen Zapatuko bidea, Sabbathi habens iter. Gaurko egunean kristauen artean ez da bekatu, beintzat mortala egunik geiena bidean ebiltzea, (meza enzun bear da) ta benialik ere ez arrazoi onen bat badago. Baña joatea bide luzean buruan karga andia daramala, asko nekatzen dalako, edo izanik bear gogorra, eragotzirik dago. Esan det karga astun edo andia; zeren eramatea zimera, edo otarra txikian erregalo pisu txikikoak, neke laburra edo batere ez da, batezere gure euskalerrietako emakumeentzat.
Ez dira bear debekatu edo eragotziak, gaixoai bear dituzten sendagarriak prestatzea, orduan bear badira; zerren eztu Elizak, ez Jainkoak inoiz debekatzen karidadearen aldekoa dan gauzarik; sukaldeko bear egitea bazkari, edo aparia prestatzeko, ez da egun artan loitu diran katillu, erretillu edo platerak garbitzea; oeak egitea edo moldatzea; etxeko garbikizunak egitea, nola dan itxuski, edo eskobarekin bazterrak garbitzea; oek diralako egun bearrak, ta premiakoak. Ordea ez dira jaiegunean garbitu bear bestelako onzi edo tresna eskuetan ez dabiltzanak, nola diran sartain, kazo, lapiko edo eltzeak, errada, ta beste onzi baztertuta bezala daudenak, zeren eztiran egunoro bear diranak, edo eskuetan dabiltzanak, ta garbitu ditezke astegunean. Baña badituzte leku batzuetan ta andiki etxeetan ladrillu garbitze gogor ta asko nekatzen dituztenak neskameen beso ta korputzak, ta denpora luzea bear dutenak. Bear garbitze au ezin egin diteke jai egun osoan.
G. Bekatu ote da jaiegunean ganaduaren jatekoa egitea, dala naboa soroan atera, puskatu, otarrara bota, ta etxera eramatea; dala muga bazterretan belarra ebakitzea etxera eraman ta ganaduari emateko? Dala ostro edo orria bildu basoan, edo esietan, ta bizkarrean etxera eramatea?
E. Nork nai daki ganaduak jan bear dutela, ta eman bear zatela jaten, larrean ezpadabiltza. Ez da egin bear ganadu jatekorik bear dan baño geiago; esan nai det, ez dala jaiegun osoan bildu bear soroan geroko astegunean bear dutena ganaduak, ta bai bakarrik egun artan bear dutena, edo biaramon goizean goiztxo eman oi zaiena. Etzaio jaiegunari zimurturik egin bear; ez berariaz astegunean erraz egin ditekean ganadu jatekoa aurreratu igande, edo beste jai osoan, bear egiteko denpora geiago idukitzea gatik astegunetan. Inveni non paucos Confesarios, qui vehementer angebantur hac in re: sunt qui damnant rusticos colligentes foenum diebus festivis, enumerantque inter opera prohibita hanc foenorum collectionem. Sunt etiam, quod magis mirandum, qui e siggertu damnant rotunde mortalis peccati eos, qui contra agunt, improbantque adversam consuetudinem. At nonne se gerunt imprudenter, ne dicam temere? Sepe numero videmus coquos, sive ministras culinarias, ab ortu Solis admeridiem usque, et fere tota die, magna corporis fatigatione operam dantes ciborum praeparationi, ut epulentur homines, quorum Deus venter est. Parcunt humaniter talibus ministris culinariis; accusantque acriter rusticos miseros, qui necesaria praebent alimenta pecudibus. Quare ergo, aiunt, non colligunt foenum profesto die, ut praebeant diebus festivis? Et ego retorqueo argumentationem; quare igitur ministrae culinariae non agunt multa profectis diebus, quae absque magno incommodo facere possent, ut minori defatigatione et labore die festo sequenti epulas praeparent? Ergo ad pascendos homines ad ingluviem usque licitae erunt die festo culinaris ministrationes quibus vacant coqui fere tota die, minime vero colligere foena ad pascendos Bobes, in cuius labore vix insummunt duarum horarum tempus? Ynter opera necesaria Benedictus XIV enumerat colligere foenum ad pascenda jumenta; et ita, ait, posse dispensare in eo episcopos. Si necesitas connexa sit consuetudini, quis audeat hanc oppugnare? Qui ergo vexant conscientias rusticorum hac in re, laqueos parant, aedificantque ad gehennam. Liceat mihi dicere, habent zelum, sed non secundum Deum. Rustici, si semel audiant hoc vel illud esse lethale peccatum, et si alii maiori ratione, auctoritate veinnixi non ita esse illis asserant, agunt cum conscientia dubia. Quot inde mala?
Goazen aurrera. Ez dute bizargilla edo barberak bekaturik egiten jaiegunetan nekazariai bizarra kentzen diotelako, batezere mendi-etxe edo baserrietakoai; zerren oek ta onelakoak astegunetan ezin jetsi ditezke kalte gabe ta sarri errietara. Baña ez dute bearrik egin bear bizarra kentzen nori nai. Badira errietan jende asko erraz ta kalte gabe bizarra egitera joan ditezkeanak astegunean, nola diran jaunak, edo ofizio batzuetakoak, badute denpora jokorako, paseatzeko, ta nora nai joateko; arki dezatela bada bizarra kenerazitzeko. Baña bizargillak egiten dute gaizki urte guzian meza arin bat goizean enzun ta eguerdi arte guzian jardutzeaz bizarra kentzen nekezaleai ere, meza nagusiarekin konturik iduki gabe, berak ez joan, ta beren denda agirietan meza nagusia esaten dan artean jende pilloak daudela. Bear lieke adirazo mendi-etxeko ta beste nekazariai etorri ditezela goizago, ta ez duela bizar kentzerik egingo meza nagusia esaten dan artean.
Edozeñek daki dirala lan edo bear debekatuak jaiegunean lur atxurtzea edo lantzea dan bezela dala, arotzia, argintza, errementaritza, olagizontza, zapata edo abarkagintza, dendaritza edo joztunen lana, euna eiotzea, ta onetarako prestatzeko egiten diran gauzetatik asita itxoroskitzea, edo matasatzea, ariltzea, masokartzea, irazkitea...
Baña ez dira guziak denpora guzietan eragotzi edo debekatzen.
G. Noiz bada ez?
E. 1. Animako agintariak dakitela ta eragotzi gabe usatzen edo oitura danean. 2. Erruki edo piedade egiazkoak besterik eskatzen duenean. 3. Karidade galdugabe ezin danean. 4. Premia oso ta benetakoa dagoanean. 5. Arrazoi onarekin dispensa ematen duenean artarako eskua duenak.
Emendik ateratzen da, ez dala bekatu saldu ta erostea eguneko bear dana janean, nola diran ogia, aragi, bizkotxo ta beste gauzak; orobat argitarakoa, argi edo sebo-kandelak, saña kriselurako. Ala ere argizaigillak ez lituzke iduki bear idikirik beren dendak jaiegun osoetan, ta saldu bear dira otsgabe, ixiltxorik etxe, edo elizarako bear diran kandelak. Zer esan ordea merkatari edo dendera denda idikiakin, nori nai, ta edozein gauza jaiegunetan saltzen duteenen gañean? Zer esan? Ez dala ondo egiña; diruzale diranak bear baño geiagoan sartu dutela oitura txar au erri batzuetan. Baña nola dirugosea ase ezin dan, ez da tratulari askoren irabazteko asmoak ere. Elizak dauzka debekaturik orrelako saldu erosi jaieguneko ta neurri gabeak. Justiziak, aiturik errietako kura jaunakin, eragotzi bear du alako oitura txarra, ta itxierazo dendak. Astegunetan kaltegabe ezin etorri ditezkean mendietxeetakoai ixiltxorik, ta denda idiki gabe gauzaren batzuek saltzea, igaro liteke. Baña anbeste nasaitasunekin astegunean bezala edozein gauza saltzea, jai ta astea bat egitea, ta bear bada jai egunean geiago tratatzea, ez da elizako legea gordetzea, ta bai urratzea. Zertara joko dute onelako irabaziak? Eta zenbat asmazio, esesio ta aitzakia ematen ez dituzte? Nik saltzen ezpadiet beste batek salduko die. Iges egingo didate nere egokiak; besteak ere egoten dira denda idikiakin edozein gauza saltzen. Zergatik egongo da neretzat beste lege bat? Au diote. Igaroko ote dira ordea eranzuera oek Jangoikoaren aurrean? Joan ditezela ordu on edo gaiztoan erostera beste denda batera. Zuk gordezazu zere anima; egizu Jangoikoak agintzen dizuna, bere legetik juzgatua izango zera, ta ez besteen egitetik. Lagunduko dizu Jaunak gutxien uste dezun aldetik; irabazi bidegabekoak azkenean ondatuko dira igarri gabe bezala. Ejenplo gaiztoari ez jarraitu inoiz. Konzienzia garbikoa zerala ezagutzen zaituztenak, etorriko zaitzuz astegunean ere.
Ori orrela bada, esango didazu, nola ekusten dira erri askotan feria ots andikoak, karrika ta kale agirietan milla denda agiri dirala, erri urrutikoetatik datozela merkatariak, ta jende asko alboera guzietatik edozein gauza erostera? Onela feriak egitea bekatu ote da? Bekatu bada, nola eragozten ez dituzte justiziak, obispo ta apaiz anima kargua dutenak? Feria oek egitea, oetan salduerosiak egitea bekatu ezpada jaiegun andietan bada ere, zergatik eragotzi bear dira errietan egiten diran jaiegunetako saldu erosi denda idikietakoak? Nai dezu jakin zergatik? Ona nola ebakiko dizun zure aitueziña jakituria andiko Teologo batek: gaurko egunean, dio, feria oso ta guziakikoak (edo len aitatu diran bezelakoak urtean bein erri batzuetan egiten diranak) laketzen edo permititzen dira; baita ere saltzea beste gauzaren batzuek; ez ordea denda agirietan. Saldu ditezke bai dendak itxirik ta ots gabe eroslak bear bear dituzten gauzak. Permittunt DD etiam mercatoribus vendere aliquid clausis ianuis, cum emptores pro tunc iis valde indigent.
Feria oso ta ots andiakoak sartu dira ez dakit nola; baña sartuta daude obispo jaunak dakustela, ta dakitela eragotzi gabe, egiten ez dira bein edo beste baño, ta begiratzen zaie askoren onerako egiñak bezala. Baña bestelako salduerosi errietan egiten diranak eragozten dituzte obispo jaunak, teologo, edo kristau irakaslak, urte guzian irauten dute, ta ez dakarte beste onik ezpada Jainkoaren egunen mesprezio lotsagarri bat. Luzatu zait gauza onetan, baña ezin ondo adirazo nezakean, zeaztu gabe astiro, kentzeko asmazio edo esesio guziak.
Ez da bekatu jaiegunean illjanzi edo mortaja jostea bear danean enterrurako, leenaz ezin danean. Baña ez da lutu janzirik josi bear jaiegunean enterruari laguntzeko etxekoak, auzoan edo adiskideren bati eskatuta arkitu al badidi.
Ez da bekatu astegunean asi zan bearrari jaiegunean jarraitzea, ez jarraituaz kalte ezaguna badago. Onela ikatzkiñak, ikaztoki egozten dagoana astegunean su emanda, zaitu dezakete jaiegunean, ta egin beste bear ikatza ez galtzeko bear bear diranak. Atera ere bai jaiegunean egosita dagoana, ateraezaz egun artan, peligro ezagutua badago galtzeeko ikatza. Beren konzienziak esango die, zein dan premiazko bearra, ta zein ez. Orobat karobiak suturik dauzkenak, jarraitu dezakete zaitzen, ta galdu ez didin beste bearrak egiten. Baña ez die surik emango jaiegunean karobiari, ez ikaztoiari, ez da olagizonak ere arragoiari. Bekatu ere da jaiegunean kargatzea gero su eman bear zaion ikatztoi, karobi, ta arragoia. Kalte gabe al badidi, ta eguraldi on sendoak badaude, obe da su ematea karobia, ta arragoiari jaieguna artuko ez dan moldean. Jangoikoak lagunduko die obeto txit begiratuak diranai bere egun santua ondo gordetzen.
Errota, edo bolu urezkoetan iriña eiotzea usu ta oitura dagoan errietan bekatu ez da; ez da ere ogigilla publiko edo errietarako ogiak egitea egiazko premia badago, edo ogiaren paltaz zer jan ez daukatenean errikoak; alako esturasunean labea sututzea, ta ogia erretzea ez da bekatu. Baña bear da zer esana kentzeeko ta elizari obedienzia osoa ekartzeko, eskatu bere baimena edo lizenzia bikario edo anima kargua duen apaizari. Esan det ogi palta ordu, edo beldur ezagutuan; zerren iduki bear da alegiñez kontu andia astegunean ugariago ogia egin ta erretzeaz jaiegunerako. Haec vera sunt de oppidis non ita magnis. In iis sequenda est consuetudo a Praelatis tolerata.
G. Mandazai, edo itzai mando, ta burdi kargatuekin ebilli oi diranak, ausitzen dute Mandamentu au?
E. Noiz nola. Errietako korreotzat serbitzen duten mandazaiak, egun jakiñetan erritik irten bear duteenak joan ta etorri dabiltzala guzien onerako, ez dute bekaturik egiten jaiegunean mando kargadunarekin erritik irtenagatik. Orobat mandazai ardoa errietara ekartzeko obligazioa arturik daukatenak; zerren beti dabiltza joan ta etorri, dabiltzan erri guziak berentzat dauzkeela erri egoki ta artugabe, ta daukate ofizio publiko edo guziakikoa ta ala egiten da obispo jaunak dakitela, ta eragotzi gabe. Baña badira errietan beste mandazai batzuek beren irabazi ta on bakarra gatik dijoazenak zerbait saltzera kargarekin. Onelakoak ez dute irten bear jaiegunean beren erritik mando edo zaldi kargatuakin, ta artu bear dute asteguna irtetzeko; baña bidean artzen baditu jaiegunak, jarrai diozakete karga eramateari, gelditzeak dakarrelako kalte ezagutua, ta ala da usu animako kargua duteenak ezer esan gabe. Orobat itxaserrietan arrai erosteko daudenak eramateko mandoetan leku urrutietara, ez dute bekaturik egingo jaiegunean irtetzeaz kargarekin, zerren ez duten egunik galdu bear arraia igaro edo usteldu ez didin. Idiakin dabiltzanak, bidean arrapatzen baditu jaiegunak jarrai dezakete; baña bide laburretako karga eraman ta ekartzeak egin bear ez dira; egiten ere ez dute kristau usairik dutenak.
Ez da bekatu jaieguneko bearra, sortutzen bada karidade egiazkotik. Onela josla batek ekusten badu aurtxo pobreren bat erdi billosa, edo soñoko urratuakin lotsagarri dan bezala, ez luke bekaturik egingo bear eginaz jaiegunean, zerren billosak janzitzea dan karidade, edo lagun premian dagoana sokorritzea. Orobat guraso nekez bizi dan batek badauka seme edo alabatxoren bat non bait serbitzen, ta ezpadute oek nork astegunean zarrak adobatu, guraso pobre alakoak ez du bekaturik egingo, berak adobatuaz jaiegunean, zerren piedade, ta premiak ematen die eskua sokorritu edo laguntzeko bearrean dagoan umeari. Baña gorde bear da ejenplo edo jarraigarri txaarrik ez emateaz, bekatu gabe bearra egin ditekean uneetan; egin bear da bada ezkutuan, ta iñork arkitzen badu bear egiten, adirazo bear dio nolako premia ta arrazoiz egiten duen. Au ala da; ordea premia egiazko gabe askok egiten dituzte jaiegunetan josteak, adobatze utsa dalako esesio, ta estalkiarekin. Adobatzea bearra da, ta esan dan bezelako premia gabe egin bear ez dana. Neskame edo mirabe batek, zeñek soldata labur bat baño ez duen, manea edo adoba litzake bere soñoko zaartxoak edo etenak, bere etxeko andre edo jaunak ematen ezpadio astirik astegunean adobatzeko. Yta sentiunt etiam severioris ethicae Patroni. Baña gaizki egiten dute etxeko jaun, beintzat ondo bizi diranak, ez emateaz asti edo denpora zatiren bat beren neskameai, edo eguraldi txarra danean lur lantzeak dauzkeenak, edo jai ariñetan bestelakoak; ala egiten dute etxeko jaun kristau ontzat daudenak, ta galduko ez dute ezer beren ondasunetan Jangoikoaren amorez ta jaia osoro gordetzea gatik ematen dienak astia astegunetan beren zarrak adobatzeko. Orobat morroe dauden batzuek josi ditzakeez abarkak jaiegunean, ematen ezpadie etxeko jaunak leku edo astirik astegunean, edo berak arkitzen ezpadute, nola geien geienak arki dezaketen. Zenbat bider daude sukaldean gizon ta mutillak zankoak berotzen, edo ezer egin gabe emakumeak gorua iruten dauden artean? Zergatik bada alako denporetan astia artu ez abarkak josi ta adobatzeko? Premia estua bear da abarkak josteko jaiegunean, ta eztago premia esturik arkitu al ditekeanean leku ta astia astegunean egiteko.
Badira nekazari batzuek uste duteenak abarkak jostea ez dala bear debekatua, ta ardura gabe largatzen duteenak lan au jaiegunerako. Baña gaizki; zerren abarka jostea da zapata ta alkandora jostea bezala, ta guzia debekatua jaiegunean, iñola al dala astegunean. Nekazari bat arkituko balitza uste ustekabe jaiegunean oñetako, edo abarkarik eztuela, ez auzoan nori eskatu, ta elizarako bear baditu oñetakoak, josi litzakez estura, edo premia artan, ez bestela; iduki bear dute bada kontu andia astegunetan prestatzeko oñetakoak, jaiegunean iduki dezen zerekin elizara joan, ta agertu jende artean.
Berriz zenbat utsegite gauza onetan zapatagin dendari edo jostunak? Zenbat tximurtxi jaiegun goizari? Zertako larga zapatak jaiegun goizean bukatzeko edo apaintzeko? Ez dute balioko asmatzen dituzten sesio ta estalgarriak. Bukatu edo akabatu gabe utzi bazituzten, itxaron dezatela enkargua eman zuteenak; ez itzik eman erraz, egingo dirala jaiegunerako. Zer aurreratu uste dute Jangoikoaren mandamentua ausitzen duteenak?
G. Badira nekazarietan beste zeregin batzuek ere, nola diran esiak itxitzea, burdia konpontzea urrengo goizean bearrera joateko, ta galebatea, edo garia igitaitzea, ta itzintzea (au da galburua kentzea soroan) gaztaña ezartea ta biltzea. Jaiegunean debekatuak ote daude bear egite oek?
E. Bai ta ez, edo noiz nola. Esiak itxi edo zarratzea, astegunean idikirik arkitu badira; ezin larga liteke jai egunerako; baña uste ustekabean ganaduren batek urratu badu, ta jaiegunean arkitzen bada idikirik, badago beldurra sartu litekeala idi, bei, edo mandoren bat soroan, ta egin kalteak, ez da bekatu izango kaltea eragozteko bear dan bestean, esiak itxitzea. Berriz burdiak jaiegunean maneatu edo konpondu bear ez dira (ziri bat edo beste sartzea bereala egiten da, ta bekatu mortala ez da jaiegunean ere) ta larga bear da biar egun edo astegun goizerako. Jaiki ordu bat edo bi leenago goizago oera joanda, ta guzirako egongo da denbora. Ez dira ere bete bear zakuak jaiegunean ikatzez, urrengo goizean zeregin au gabe, burdietan eramateko.
Garia igitaitzearen gañean asko dago zer esan. Gari asko ebaki bear dan errietan, nola egun asko bear dan, dago premia geiago bestelako gari gutxi dagoan errietan baño. Ala obispo jaunak dakitela, edo beren ordez kura edo bikario jaunak lizenzia osoa edo erri guzirakoa ematen duten errietan, ez da besterik bera bekatu gabe garia ebakitzeko. Baña euskal-errietan ez dago orrenbat gari, ta ez oi da eman orrelako lizenzia osorik; beintzat ez nik ezagutzen ditudan errietan. Ala bada, ekusi bear da nolako eguraldiak diran; soro batzuetan galtzeko beldurra dagoan egunean ez dago beste batzuetan. Egun bat, edo biko gari ebakitzea duenak, gutxitan izango du premia jaiegunean egiteko. Egun askotakoa duteenak, eguraldi ta gauza guziai begiraturik badago galtzeko arrisku edo peligrorik, eskatu lizenzia animen kargua duenari, ta ez dio ukatuko. Egiaz ta txuxen dabillenari lagunduko dio Jangoikoak; baña asmatzen baditugu premian ez daudenak; oker ta animako kaltearekin irtengo degu.
Berriz gutxi gutxitan arki liteke jaiegunean gaztaña erasteko ta biltzeko premia egiakoa. Ni bizi naizan errian gaztañadi asko dira; ta eguraldi txarrak izanda ere, arkitu oi dute egun bat edo beste astegunetan; ta aizeak lurrera bota edo egozten badu ere, ez dago kalte ezagunik garian dagoan bezala.
G. Eta uretan egin bear diran lanak, nola diran presa edo uzearleak, zubiak... daude debekatuak jaiegunean?
E. Gertatzen da noiz edo berriz ugolderen batek eramatea presa zatiren bat, ta laster osotzen ezpada, izatea guzia eramateko peligroa. Eperik, edo luzabiderik ezpadu obispo jaunari eskatzeko bear egiteko lizenzia jaiegunean eman dezake bikario edo erriko animen kargua duenak ta bear zaio eskatu. Baña epea edo luzabidea ematen duten ibaietako beargintzak; eginbear dira obispo edo probisore jaunaren baimen edo lizenziarekin; eta lizenzia oek aditzen dira bakarrik arriskua dan lekuetan, edo ugolderen batek kalte egin dezakenetan, ez ugoldea eldu ezin ditekenetan.
G. Olagizonen bearren gañean ote dago zer esan?
E. Bai ta ez gutxi. Badira ola asko zeintzuetan asitzen diran bearrean jaiegun illunzetik, edo eguzkia sartzen danetik. Eranzuten dute ala dala usu; ala egiten zuteela lengoak ere. Beste batzuek diote, dispensarekin egiten duteela. Zer esan oei? Baldin egiazko arrazoiakin dispensa atera bazuten, ta badirau onek, eztago zer esan alako bearraren kontra. Baña gezurrezko arrazoiakin eskatua bada dispensa ura, ta irauten ezpadu, zerren eman zan urte batzuetarako, ta igaroak diralako urteak, ezin bearrik egingo dute eta ala ola-jaunak bear dute agertu dispensa. Papera erakutsi beren animazai edo kura jaunari, ta onek eranzungo die zer egin. Ura ugari dagoan olaetan, ez det arkitzen arrazoirik dispensa eskatzeko; geiago ta geiago irabazi naia, edo dirugosea arrazoi txatarra da Jangoikoaren agindua ausitzeko. Badira beste ola ibai txikiko, edo ur gutxiko batzuek, euri asko ez dan urtean burni guziz gutxi baño egin ezin duteenak, ta gelditzen dira ikatzak sutegira gabe. Oen-jabeak ekarri badute dispensa, zuzena da, ta balia ditezke esan dan bezala urteen neurri gabe, ta betirako eman bazan, edo urteen neurrian emana bazan ta urte oek igaro ezpadira. Baña ibai andi edo ura ugari daukaten olak edo uragorrez ebilli bear ez duteenak, ta mugonez beren labranza edo burni egitea bukatzen duteenak, zertako da bear egitea jaiegun arratsaldean asita? Non dago orretarako arrazoi on ta premia, zein gabe ematen ez dan dispensarik? Zertarako konfianza geiago iduki ez Jangoikoagan? Esana esan, olajaunak aztertu bear dute arkitzen dan edo ez dispensarik. Ezpadago, larga alako bear egiteari jaiegunean; badago, erakutsi gizon aitu edo jakitun bati ekusi dezan betirakoa zan edo ez nolako itzakin datorren ta zein diran arrazoi eman ziranak; ta dirauten edo ez; ez da baida edo dudarik badago, agertu obispo jaunari, ta jarraitu onen iritzia. Au da bide zuzena.
Berriz olagizon jaiegunetan bearrean asitzen ez diranak (ez dira asitzen ez erri onetan, ez alboera edo inguruetan uragorreko oleetan baño) ez dute agoia kargatu bear jai eguna sartzen dan gaberdi aurrean, dakitelako bear egin bearko duteela gero jai goizeko ordu bi edo iruretaraño; larga bear zaio bear modu oni, edo agoe kargatzeai mugonez, jaiari ezer ostu gabe egingo dan gisan. Ala egiten dutenak, ekarriko dute Jaunaren bedinkazioa, aterako dute burni obea ta ugariago, berak igarri gabe nola dan.
Gatzamalleak esaten zaien langilla errukarriak, daukate anbat neke, zeregin ta arazo, non, ezin aldi askotan presta ditzakez mia txikitzeak jai egun arratsaldean bear galanta egin gabe. Oen artean geieneak dira nekez bizi diranak; irabazi txit laburra dute, ta ez zerekin arkitu astegunean bear laguna, jaiegunean miaren txikikizun gabe prest idukitzeko nabesa, beste olagizonak bear dituztenak. Ez dute bada bekaturik egingo gatzemalleak bear egiñaz jaiegunean olea asitzeko bear bearra dan nabesa prestatzen, astegun jai aurrekoan astirik ezpadute bere etxeko edo olajaunak ematen ezpadie lagunik mia txikitzeko aurrez, edo leenaz. Badira bai olajaun kontu au duteenak, kristau onak bezala nai duteenak jaia osoro gorde dezen olakizonak. Oek dira beren serbitzari edo morroiak bezala, ta Jangoikoak dio mandamentu onetan ez diezu bearrik eragingo zure serbitzariai. Ai balego konfianza geiago Jangoikoagan lurreko arazoetan baño! Eta nola Jaunak bedeikatuko litukean beren beargintza guziak ta geiago irabaziko lukeen, bear laguna gatzemalleari ematen gastatzen dutena baño.
Baña larga ez dezagun zerbait esan gabe, aitatu bear ditugu albaiter edo erradura-ezarlak. Jaiegunean erradurak ezartea mando edo zaldiai premia dagoanean, bekatu ez da. Ala bada bidiazti gelditu ezin ditezkeanen edo erritik arrazoi onarekin irten bear dutenen zamariai erradurak ezarri ditzakez albaiterak. Baña errian geldi dauden zamariai ez, premiarik ez dagoalako; ta dakitenak aurrez, irten bear duteela erritik jaiegunean, bear diez ezarrierazi astegunean. Zuzen ebilli bear da. Berriz juez, letradu, ta eskribauak badituzte, ta jakin bear dituzte zein beargai eragozten zaien jaiegunean. Beren libruetan arkituko dute argi ta zuzen bidea jarraitu nai badute.
Aitatu ditudanean bearra egin bear ez dan jaiak, aditzen dira jai osoak, edo obligatzen gaituztenak meza osoa enzun ta bearrik ez egitera; ez jai arin edo erdi jaiak dituztenak. Oetan meza enzuteko obligazioa dago baña ez da debekatzen bear egitea. Kura jaunak adirazo oi dituzte nolakoak diran elizatik.
G. Baña bear egite guzi guzia premia gabe danean bekatu mortal ote da beti?
E. Ez ori ere. Denpora labur edo gutxi batean bada ez dago bekatu mortalik, beintzat ez eskandalu andirik ematen ezpada. Baña zein da denpora laburra? Zenbat denpora bear da bekatu mortala izateko jai eguneko lana edo beargintza? Nork erabaki zuzen galdeera au? Bear batzuek dira beste batzuek baño gogorragoak ta nekatsuagoak. Ordu batetik beera, edo ordu bete baño gutxiago bear egitea arrazoi egiazko gabe izanagatik, ez da bekatu mortala; ordu ta erditik igarotzen ezpada ere, ez geienen iritzian. Ordu bi baño geiago egitea egiazko arrazoi gabe da bekatu mortala. Baña zertako kristauak jarri bear dute animako peligroa anbeste ez da baidaan? Ordu lauren baten bear egitea ere arrazoi on gabe da bekatu beniala. Askori begitantzen zaie, noiz bait enzun duteelako ordu bitik beera bear egitea jaiegunean ez dala bekatu mortala, egin dezaketela ardura gabe ordu bete edo geiago, bekatu benialarekin konturik artzen ez duteela. Zein gaizki! Esan det len denpora labur edo gutxi batean bear egitea jaiegunean, ez dala bekatu mortala eskandalu andirik ematen ezpada. Ekusiko balitza atxurlari bat soroan atxurtzen, laiatzen, edo idiakin aratzen nolako eskandaloa emango ez luke ordu erdi baño egingo ezpalu ere? Dakustenak, nola jakin dezakete denpora apur bat baño egingo ez duela? Orobat errementari, argin, arotz, ta beste ofizio agirikoak, egingo lukee bekatu mortala eskandalu andia ematen danean, edo jakin ezin dezaketenean ekusleak zenbat denporan bear egingo duten.
Qui abrupte et rotunde asserunt ex Saggesta ad populum, unius horae integrae, laborem in die festo esse peccatum mortale, male se gerunt: neque probandi sunt qui absque ambiguitate clamant, non esse peccatum lethale laborem duarum horarum. Non eadem ratio servanda in eclesiae cathedris, ac in Theologorum. Auctor Compendii Salmaticensis (sic) pro materiae parvitate ait admittenda est vel spatium unius horae, aut aliquid amplius, dummodo non pertingat aut nimis accedat adduas horas. Concionatores semper in animo suo haec Divi Antonini figant verba. Quaestio in qua agitur utrum sit peccatum mortale, nisi ad hoc habeatur aucioritas expressa Scripturae, aut Canonis Ecclesiae, aut evidens ratio, periculosissime determinatur. Atqui nulla expressa Scripturae, aut Canonis ecclesiae auctoritas, nulla evidens ratio habetur, ut quis asserat laborem unius horae integrae esse peccatum mortale; vel non esse materiam gravem duarum horarum spatium, cum pii, doctique idollique morum Doctores invarias absunt sententias. Ygitur periculosissime determinatur...
Zer esan dezaket azkenean? Ona nola itzegin zien Jangoikoak Israeltarrai Moisesen aoz: Gordezazute nere jaieguna. Zikintzen duena, arrapa dezala eriotzak. Bear egiten duena, illa izan didilla. Sei egunean bear egingo dezute asteoro, zazpigarrena atseren eguna ta nerea da, ta egun santua. Gorde dezatela Israelen umeak bear gabeko egun au, artu dezatela jaitzat beren ondorengo guzietan. Au da Jaunaren ta berenarteko ituntza edo paktoaren bai edo señalea. Sei egunean egin zituen Jangoikoak zeru lurrak, ta oetan agertu ziran gauza guziak, ta zazpigarrenean atseren zuen edo larga zion egiteari; zan esatea, konsagratzen zuela beretzat guk beste lanai utzirik, igaro genzan bere honrako gauzeetan. Nola itz egingo ez digu bada Kristauai gorde ditzagun Jangoikoari konsagraturiko jai egunak? Zenbat lotuagoak gaude gu Jauna serbitzera? Zenbat andiagoak dira guri egin dizkigun ontarte edo mesedeak, Jesu Kristo agertu zan ezkero lurrean? Ogeta amar urtean bear egin zuen gure Redenzioko bearrean. Atseren zuen piztu zanean. Ez bada bear eragotzirik egin. Ez arren ez.
|
|