www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Biotza abeslari
Alejandro Bilbao, «Erramun Maruri»
1927

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Biotza abeslari, Maruri'tar Erramun. Zornotza'n : Jaungoiko-Zale'ren Irarkolan, 1927.

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMERIKETAKO ANAYERI

 

Zegaitik ezatoz anai

Zure yayoterrira,

Beti betiko utsirik

Ipar-ameriketa?

 

Ez al zara gomutetan,

Neure gogoan aintzin

Alde ortara yotean,

Zeuk emoneko itzakin?

 

Bost urte barruan, anai,

Emen neukozu itzuli,

Beste bost igaro dira

Zu iñon etzara agiri.

 

Eunka idatzi deutzudaz nik

Aro orretan idazkik,

Biotza itsul yatzu burni,

Bestela dozu urturik.

 

Beti alperrik idazten

Aspertu nago, anai;

Itzuli, arren, itzuli,

Biok jarteko alai.

 

                        Ondarribi, 1924

 

aurrekoa hurrengoa