|
Izotz-illaren lenbizikoan S. Odilon Abadea
1. Jaio ze S. Odilon Abernian, baita Franzian, jendaki nobletik. Aurra zelarik izan zue heritasun bat mienbro guzien oñazeeki ain erru, ezi niolateko maneran ibili etzeike oñez. Bein bere unideak, zeramanak besotan, utzi zue Ama Birjinaren Eliza-atarian, ta joan ze bera andik urrun. Bitarteo aurttoa bakarrik zegolaik asi ze sartu naiez Elizan arrastaka zeiken gisan, ta ala ellegaturik aldarera eutxi ze eskuttoes; istantean aurkitu ze sano ta sendo milagrosoki, arriturik ikusi zutenak, guziak asi baizire ematen Jangoikoai eskerrak alako miragarrias. Azis adinean nai ze enpleatu Jangoikoaren zerbitzuan. Egin ze Eliza-gizon lenik: gero errelijioso, estudiatus birtute, ta santidadearen estudioan ain gogotik, ezi laur urteen buruan ia guziek beiratzen zute Sandu bekala, ta egin zute beren Abade. Ofizio gartan ze guzien kidari on guzietarako: len lena penitenzian, orazioan, karidadean, sufrimentuan, ta lan guzietan; beretako sollik gogor, berzeendako beratx. Proximoen amorean ze guzis Jangoikoaren gisara, ongi egin naia, ta sokorritu naiez beartsuei, berze erremediorik etzuelaik, Elizako gauzei ere etziote barkatzen bear orduan.
2. Agitz ze deboto Sanduen, ta Aingeruen, prinzipalki Maria Santisimaren: eta guzien gañetik Jesu Kristo Jangoiko-gizonaren. Asko milagro egin zue bere Majestadeak Sandu gonen amorez, eta onen medios. Prinzipalki Purgatorioko arimen faboretan zelebratzen da Sandu gonen ona; ezi onenganik asi omen ze Kristiandadean zelebratzen arimen memoria azaroaren bigarrenean. Nola izan zen, diote ezi ala. Jerusalengo peregrinaziotik itzultzerakoan Errelijioso bat, ekaitz erru baten kasos ellegatu omen ze Siziliara urbil dagon leku batera. An gelditurik eremutar bateki onen kubilan zenbait egun, onduartaño denbora, onek galdeginik ia bazekien Kluniakoren konbentuko berririk, ta ango Errelijiosoen; ark erranik baietz: kontatu zio eremutarrak, nola an urbil ikusi zuen askotan anitz sugar, non entendatzen zuen purgatzen zirela arimak tormentu andieki emen izanikako bekatuetaik: eta aditu zituela askotan Deabruen oiu ta lamentuak, kexatzen zirela, zeren libratzen ziren arimak ango penataik fielen orazio ta sakrifizioen medios, berexki Kluniakoren Errelijiosoenen, zein baizire enpleatzen dilijent karidadesko obra andi gortan. Kontazezola Abadeari au, segi zezaten gogotik karidade gartan. Kontatu zio itzuli ondoan Errelijioso garrek S. Odiloni, zeñek bere menekoei kontaturik, itxeki zekiote arimen debozioa geiago, ta paratu ze aien konbentuetan arimen memoria, festa bekala, Azaroaren bigarrenean: eta andik gero Eliza guzian. Diote zenbaitek paratu zuena izan zela Aita Sandu Juan XVI.ak, 996 urtean. Diote alaber Aita Sandu Benedikto VIII.a ilas geros agerturik eskatu zituela S. Odilonen ta bere Errelijiosoen sufrajioak, ta gero itzuli zela ematera eskerrak.
3. Agitz zarturik Sandu gau bizitu ze heri bortz urtes sendatzen zituela berzeak: ta Zerutik ikasirik erran zue eguna, noiz bear zen il: errezibiturik sakramentu guziak Sandu bekala iltze 1048 urtean. Gau gartan agertu zekio Monje bati ziola glorian zegola, ta iltzerakoan nai izan zuela galdu Deabruak, baña Jesu Kristok garaitu zuela. Pensa bekatariek &.
|
|