KRISTAUAREN IKASBIDEA
Aita Gaspar Astetek egina,
zein zentzatua eta berretua agertzen da euskarara biurtua,
Pre. D. Jose Oliver eta Hurtado, Iruñeko Obispo xoi argiaren agindez,
bere menekoen oitzarako.
Iruñan, J. Lordaren moldiztegian,
1880
Ikas bide au ez daiteke moldizkiratu Obispoaren baimenarik gabe.
Oharpideak
1. Izartxoarekin (*) señalatua dagona da Aita Astetearen jakinbideari egin zaion eraiskiña.
2. Eskoletan eta kristau fededunei erakusdeko, ikasiko da ongi Aita Asteten jakinbideari dagokiona, eta kin señalaturik dauden eraiskiñak: izartxoarekin señalaturik daudenak izanen dira obeki erabakitzeko Aita Astetearena, eta jakinbidearen gañerakoan aitzinatuagorik direnendako.
Irakurleari
Barruti untako Obispo soll argiak, euskal-errietara egin duen ikustamenan edo bisitan, ikusi du eztirela berdinak aietan erakusten diran kristau ikasbideak, eta oetatik zenbaitetan badirela utsak, andiak ez izanik ere: argatik erabakitu du biurtu daien euskarara, mintzo garbian, Jaun Uriz txit gaindi zenaren denboran erdaraz agertu zen kristau ikasbidea. Una bada non duzun, kristau maitea, itzez itz euskaraz paratua erdarazko ikasbide ori.
Itz zenbait, erdarazkoak izanik ere, utzi dira berariaz ukitu gabe. Alarik ere, bear bada arkituko dituzu bein ere aditu ez dituzun euskarazko mintzak: baño zuretako berriak diran itz orien ondoan, arkituko dituzu, edo batekin paraturik, geienetan usatzen diran itzak, erdaratik artuak, euskara ederraren kalte andiarekin. Gisa untan, aitzinean paratzen datzuten ikasbidean, ez ta izanen itzik aditu ez dezakezunik. Zure otoitzetan eska diozuzu Yaungoikoari eta aren Ama Sainduari kristau ikasbide au euskarara itzuli duen euskarazalearenzat.
Kristau ikasbidearen sarrera
Kristau fededun guziak
Daude soll premiaturik
Oneraspena izatera
Bere biotz guzitik,
Jesus gure argiaren
Gurutze sainduarekiko,
Non ill nai izan zuen
Gu ateratzeagatik
Bekatuaren mendetik,
Ta etsai gaistoetatik.
Orregatik bada
Ekandu bear zara
Ala zeñatzera
Ta guruztatzera
Iru gurutze eginez
kopetan lenengoa
Jainkoak libra gaitzan
Gogo txarretatik.
Ahoan bigarrena
Jainkoak libra gaitzan
Mintzo gaistoetatik:
Bularran irugarna
Jainkoak libra gaitzan
Egite ta gura dongetatik.
Ala erranez: gurutze sainduaren señalea gatik, gure etsaietarik libra gaitzatzu gure Jauna ta Jaungoikoa. Aitaren, ta Semearen ta Espiritu Sainduaren izenean. Amen.
Kredoa
Siñesten dut Jaungoiko Aita, guzia dezakenaren baitan, zeruaren eta lurraren egillean: ta Jesu-Kristo aren Seme bakar gure Jaunaren baitan, zein sortu zen Espiritu Sainduaren egitez ta graziaz; eta jaio zen Maria Birjina ganik, padezitu zuen Poncio Pilatosen manuaren azpian; izan zen gurutziltzatua, illa ta ehortzia; yautsi zen ifernuetara, irugarren egunean biztu zen illen artetik; igan zen zeruetara, an dago yarririk Jangoiko Aita guzia dezakenaren eskuñean, andik etorriko da biziak eta illak yuzkatzera. Siñesten dut Espiritu Sainduaren baitan, Eliza Saindu guzierakoan, Sainduen komunionean bekatuen barkazioan, aragiaren biztean eta bizitza betikoan. Amen.
Artikulo fedekoak dira amalau: lehenbiziko zazpiak Jangoikotasunari zaizkonak, eta bertze zazpiak Jesu-Kristo gure Jaun Jaingoiko ta gizon egiazkoaren gizatasun sainduari. Jangoikotasunari zaizkonak dira hok.
Lehenbizikoa, siñestea Jangoiko bakar guzia dezakenaren baitan.
Bigarrena, siñestea Aita dela.
Irugarrena, siñestea Semea dela.
Laugarrena, siñestea Espiritu Saindua dela.
Bortzgarrena, siñestea gauza guzien egillea dela.
Seigarrena, siñestea Salbatzalea dela.
Zazpigarrena, siñestea gloria emalea dela.
Gizatasunari zaizkionak dira hok.
Lehenbizikoa, siñestea Jesu-Kristo gure Jauna, gizona denez, izan zela sortua Espiritu Sainduaren egitez ta graziaz.
Bigarrena, siñestea jaio zela Maria Saindu Birjinaren ganik, gelditzen zelarik hau Birjina erditzeko aitzinean, erditzean eta erdi ezkero.
Irugarrena, siñestea artu zituela eriotza ta pasioa gu bekatariok salbatzeagatik.
Laugarrena, siñestea yautsi zela ifernuetara, eta andik ateratu zituela bere etortze sainduaren begira zauden guraso sainduen arimak.
Bortzgarrena, siñestea irugarren egunean biztu zela illen artetik.
Seigarrena, siñestea igan zela zeruetara, eta yarririk dagola Jangoiko Aita Guzia dezakenaren eskuñean.
Zazpigarrena, siñestea etorriko dela biziak eta illak yuzkatzera; au da, onei gloria ematera, bere aginde sainduak gorde zituztelakotz; eta gaistoei betiko pena, gorde etzituztelakotz.
Aita gurea
Aita gurea, zeruetan zaudena, santifika bedi zure izena, betor gure gana zure erreinua; egin bedi zure borondatea nola zeruan, ala lurrean. Egun iguzu gure eguneroko ogia, eta barka dietzaguzu gure zorrak, guk geren zordunei barkatzen dieztegun bezala, eta utzi ezgaitzatzu tentazioan erortzera; baizik libra gaitzatzu gaitzetik. Amen.
Agur Maria
Agur Maria, graziaz betea, Jauna da zurekin, bedeikatua zu zara andre guzien artean, eta bedeikatua da zure sabeleko frutua Jesus. Santa Maria, Jangoikoaren Ama, otoitz egizu gu bekatorion gatik, orai eta gure eriotzeko orduan. Amen.
Salbea
Jangoikoak agur zaitzala, erregiña ta errukiaren ama; bizitza, eztitasuna ta gure esperantza, Jangoikoak agur zaitzala. Zuri deiez gaude Ebaren hume desterratuok; zuri gaude suspiroz, adiaka eta negarrez, negarrezko leku onetan. Ea bada, Andrea, gure bitartekoa, biurtu itzitzu gu gana zure begi errukitsu oriek, eta desterru onen ondotik erakuts zaguzu Jesus, zure sabeleko frutu bedeikatua. O guziz biotzbera! O urrikaltia! O Maria Birjina eztia! Otoitz egizu gu gatik, Jangoikoaren Ama Saindua, merezi dezagun erdiestea Jesu-Kristoren agindeak. Amen.
Jaungoikoaren legeko Mandamentuak dira amar. Lehenbiziko irurak dagozkio Jangoikoren ohoreari, eta bertze zazpiak lagun urkoaren protxurari.
Lehenbizikoa: Jangoikoa maitatzea gauza guzien gañean.
Bigarrena: Juramentu alferrik ez egitea.
Irugarrena: Besta egunak santifikatzea.
Laugarrena: Aita eta ama ohoraztea.
Bortzgarrena: Ez iltzea.
Seigarrena: Aragizko bekaturik ez egitea.
Zazpigarrena: ez ebastea.
Zortzigarrena: egin ez duen gauzik niori ez ezartzea, ta ez gezurrik erratea.
Bederatzigarrena: lagun projimoaren emazterik ez gura izatea.
Amargarrena: Bertzeren ondasunik ez gutiziatzea.
Amar mandamentu edo aginde hok bietan daude sarturik, Jangoikoa maite izatean gauza guziak baño geiago, eta projimoa edo lagun urkoa geren burua bezala. Amen.
Kristau jakinbidearen azalgoa galde eta ihardetsiz
GALDETZEN DUT. Kristaua zara?
IHARDESTEN DUT. Bai, Jaungoikoaren graziaz.
G. Kristauaren izen ori noren ganik izan zinuen?
I. Kristo gure Jauna ganik.
G. Zer erran nai du Kristaua?
I. Kristoren gizona.
G. Zer aditzen duzu Kristoren gizonaz?
I. Jeuskristoren fedea duena, zein aitortu zuen Bataioan, eta aren zerbitzu saindura agindurik dagona.
G. Zein da Kristauaren señalea?
I. Gurutze saindua.
G. Zergatik?
I. Zeren den Kristo gurutziltzatuaren iduria, zeintan erosi ginduen.
G. Zenbat gisetan egiten du Kristanak señale ori?
I. Bietan.
G. Zein dira?
I. Zeñatzea, eta santiguatzea.
G. Zer gauza da zeñatzea?
I. Eskuñeko eskuko beatz lodiaz iru gurutze egitea, leenbizikoa kopetan, bigarrena ahoan, irugarrena bularretan, Jaungoiko gure Jaunaregin mintzatzen garelarik.
G. Erakuts nola?
I. Gurutze sainduaren señalea gatik, gure etsaietarik, libra gaitzatzu gure Jauna ta Jangoikoa.
G. Zergatik zeñatzen zara kopetan?
I. Jangoikoak libra gaitzan gogo gaixtoetatik.
G. Zergatik ahoan?
I. Jangoikoak libra gaitzan itz gaixtoetatik.
G. Zergatik bularretan?
I. Jangoikoak libra gaitzan egite ta gurari gaixtoetatik.
G. Zer gauza da santiguatzea?
I. Eskuñeko eskuko bi beatzez gurutze bat egitea, kopetatik bularretaraño, eta ezkerreko sorbaldatik eskuñekoraño, Trinitate guziz sainduari deituz.
G. Erakuts nola?
I. Aitaren eta Semearen eta Izpiritu Sainduaren izenean. Amen.
G. Noiz egin bear duzu señale ori?
I. Egite onen bat asten dugunean, edo premia, tentazio edo arriskuen batean aurkitzen garenean, batez ere ohatzetik yaikitzean, etxetik ateratzean, Elizan sartzean, yaterakoan eta loakartzerakoan.
G. Zergatik orrenbertze aldiz?
I. Zeren denbora ta leku guzietan gure etsaiek gudatzen ta persegitzen edo kaltarraitzen gaitzuten.
G. Zer etsai dira oriek?
I. Demonioa, mundua eta aragia.
G. Beraz Gurutzeak badu indarra etsai orien kontra?
I. Bai, aita.
G. Nondik du Gurutzeak indar ori?
I. Kristok bere eriotzeaz anxe garaitu zituelakotz.
G. Gurutzea adoratzerakoan zer erraten duzu?
I. Adoratzen eta bedeikatzen zaitugu, Kristo, zeren zure Gurutze sainduaz erosi zinuen mundua.
Kristau doktrina edo yakinbidearen bereztea.
Ikusi dugu nola zaren Kristaua Kristauaren izenez eta señalez; baña erran diezazu orai, zenbat gauza yakin eta aditu bear ditu Kristauak adimentura datorrenean?
I. Lau gauza.
G. Zein dira?
I. Yakitea zer bear duen siñetsi, zer eskatu, zer egin, eta zer artu.
G. Nola yakinen du zer bear duen siñetsi?
I. Dakizkielarik Kredoa, edo Artikulo Fedezkoak.
G. Nola yakinen du zer bear duen eskatu?
I. Dakizkielarik Aita gurea, Abe Maria, eta Elizako bertze otoitzak.
G. Nola yakinen du zer bear duen egin?
I. Dakizkielarik Jangoikoaren legeko Agindeak edo Manamenduak, Eliza ama sainduarenak eta obra miserikordiazkoak, edo errukizkoak.
G. Nola yakinen du zer bear duen artu?
Dakizkielarik Eliza ama sainduaren Sakramentuak.
Kristau doktrinaren lehenbiziko zatia edo partea, zeintan adierazten diren Kredoa eta Artikulo Fedezkoak
Lehenbizikora gatozelarik, erran diezazu; nork erran zuen Kredoa?
I. Apostoluek.
G. Zertako?
I. Fedezko gauzak guri erakusteko.
G. Eta zuk zertako erraten duzu?
I. Kristauek daukagun fede au aitortzeko.
G. Zer gauza da fedea?
I. Ikusi ez duguna siñestea.
G. Ikusi zinduen zuk Jesu-Kristo jaiotzen?
I. Ez, Aita.
G. Ikusi zinduen iltzen edo zeruetara igaten?
I. Ez, Aita.
G. Siñesten duzu?
I. Bai, siñesten dut.
G. Zergatik siñesten duzu?
I. Zeren Jangoiko gure Jaunakala agertu du, eta Eliza ama sainduak ala erakusten digun.
G. Zer gauza dira Kristaua bezala dautzkatzunak, eta siñesten dituzunak?
I. Erromako Eliza ama sainduak dautzkanak, eta siñesten dituenak.
G. Zer gauza dira zuk eta arek dautzkatzuenak, eta siñesten dituzuenak?
I. Artikulo fedezkoak, batez ere kredoan dauden bezala.
G. Zer gauza dira artikulo fedezkoak?
I. Dira fedearen sinisgarrik edo misteriorik andienak.
G. Zertako dira artikulo fedezkoak?
I. Jangoiko gure Jaunaren, eta Jesu-Kristo gure Eroslearen edo Erredentorearen berri argia emateko.
G. Nor da Jangoiko gure Jauna?
I. Da erran, ta gogora aldaiteken gauzarik garaiena, ta miragarriena: Jaun bat amaigabe ona, botheretsua, yakintsuna, zuzena, gauza guzien astepena, ta azkena.
G. Nor da Trinitate edo Irutasun guziz saindua?
I. Da Jangoikoa bera Aita, Semea, ta Izpiritu Saindua; iru presuna edo izape banak, eta Jangoiko egiazko bat bakarra.
G. Aita Jangoikoa da?
I. Bai, aita.
G. Semea Jangoikoa da?
I. Bai, aita.
G. Izpiritu Saindua Jangoikoa da?
I. Bai, aita.
G. Iru Jangoiko dira?
I. Ez, baizik Jangoiko egiazko bat bakarra, nola baita ere Guzialdun bat bakarra, betiko bat bakarra, eta yaun bat bakarra.
G. Aita Semea da?
I. Ez, aita.
G. Izpiritu Saindua Aita, edo Semea da?
I. Ez, aita.
G. Zergatik?
I. Zeren presunak dira banak, edo distintoak egiazko Jangoiko bakar bat izanik ere.
*G. Beraz, zenbat izaira, edo naturaleza, adimentu ta borondate ditu Jangoikoak?*
*I. Izaira bat bakarra, adimentu bat bakarra, eta borondate bat bakarra.*
*G. Eta zenbat presuna?*
*I. Iru banak, nola baitire: Aita, Semea, eta Espiritu Saindua.*
G. Jangoikoa nola da Guzialduna?
I. Zeren bere botherearekin bakarrik egiten baitu nai duen guzia.
G. Nola da egillea edo Kreatzalea?
I. Zeren deus ezetik egin zituen gauza guziak.
*G. Eta Jangoikoak zertako egin zuen gizona?*
*I. Bizi untan bera zerbitzatzeko, eta gero berarekin beti zorionekoa izateko.*
G. Nola da Salbatzalea edo Gosabetaria?
I. Zeren ematen duen grazia, ta barkatzen bekatuak.
G. Nola da gloria emalea, edo Doatsugillea?
I. Zeren ematen dion gloria edo doakundea aren grazian irauten duena ari.
G. Jangoikoak badu gorputzaren iduririk, guk bezala?
I. Jangoikoa den aldetik ez, zeren den izpiritu utsa, baña bai gizona den aldetik.
G. Jangoikozko iru personetarik zein egin zen gizon?
I. Bigarrena, zein baita Semea.
G. Aita egin zen gizon?
I. Ez, aita.
G. Izpiritu Saindua egin zen gizon?
I. Ez, aita.
G. Zein bada?
I. Semea bakarrik, zein, gizon eginik, deitzen da Jesu-Kristo.
G. Ori beraz, nor da Jesu-Kristo?
I. Da Jangoiko biziaren Semea, gu erostea gatik, eta guri bizi modua erakustea gatik Gizon egin zena.
*G. Eta zenbat izaira, borondate ta adimentu ditu Jesu-Kristok?*
*I. Bi izaira, bat Yangoikozkoa eta bertzea gizonezkoa; bi borondate, bata Yangoikozkoa, eta bertzea gizonezkoa; bi adimentu, bata Yangoikozkoa, eta bertzea gizonezkoa.*
*G. Eta zenbat presuna, eta oroizapena?*
*I. Yangoikozko presuna bat bakarra, zein baita Trinitate guziz sainduaren bigarrena; eta gizonezko oroitzapen bat bakarra, zeren Jangoikoa danez, ez du oroitzapenarik.*
G. Zer erran nai du Jesusen izenak?
I. Salbatzalea.
G. Zertarik salbatu gintuen?
I. Gure bekatuetatik, eta deabruaren mendetik.
G. Zer erran nai du Kristoren izenak?
I. Ganzutua.
G. Zerez izan zen ganzutua?
I. Izpiritu Sainduaren graziaz eta doaiaz.
G. Kristo gure Jauna nola izan zen sortua, ta jaio zen Ama birjina ganik?
I. Jangoikoaren egite miragarrizko ta gure izate gañezko batekin.
*G. Zergatik diozu miragarrizkoa ta izate gañezkoa edo sobrenaturala izan zela egite au?*
*I. Zeren Jesu-Kristo etzen sortua izan, ta etzen ere jaio bertzek bezala.*
*G. Nola bada egin izan zen bere sortzearen misterioa, edo garaiustea?*
*I. Birjina Mariaren erraietan formatu edo eraztu zuen Espiritu Sainduak Andre onen odol guziz garbiaz gorputz bat; ez deusetik atera zuen anima bat: eta gorputz ari batu edo unitu zion, eta denbora berean gorputz eta anima oni batu edo yuntatu zitzaien Jangoikoaren Semea, eta gisa untan lehen Jangoikoa bazik etzena, gelditu zen gizon eginik, Jangoikotasuna utzi gabe.*
*G. Eta nola jaio zen mirariz, edo mirakulloz?*
*I. Maria guziz sainduaren sabeletik ateratzen zela, bere birjintasunaren kalterik gabe, eguzkiaren ziargia leiarretik edo kristaletik, autsi eta zikindu gabe, ateratzen den bezala.*
G. Aren ama geroztik bizitu zen beti birjina?
I. Bai, aita, beti.
G. Zergatik il nai izan zuen gurutzean?
I. Gu bekatutik eta *betiko* eriotzatik libratzea gatik.
*G. Nola erortzen gara eriotzan?*
*I. Adan gure lehenbiziko guratsoaren bekatua gatik, zeintan denok bekatu egin ginuen.*
G. Jesu-Kristo il ta ondoan yautsi zen infernuaz, zer aditzen duzu?
I. Ez eripetu edo kondenatuen lekua, baizikan yustuak edo donetiak zauden Linboa.
G. Nola yautsi zen?
I. Arimaz Jangoikotasunari baturik, edo uniturik.
G. Eta aren gorputza nola gelditu zen?
I. Jaungoikotasun berarekin baturik, edo uniturik.
G. Nola piztu zen irugarren egunean?
I. Bere gorputz ta arima gloriaz beterik, berriz elkarganatzen zirela, beinere ez iltzeko.
G. Nola igan zen zeruetara?
I. Berez.
G. Zer da Jangoiko Aitaren eskuñean yarririk egotea?
I. Jangoiko bezala, Aitak bezanbat gloria izatea, eta gizon bezala, bertze edozeñek baño geiago.
G. Noiz etorriko da bizien ta hilen yuzkatzera?
I. Munduaren azkenean.
G. Eta orduan piztuko dira hil guziak?
I. Bai, aita, lehenago izan zituzten gorputz eta anima berekin.
G. Eta mundua aitu edo akabatu baño lehen izain dire yuzkatuak gizon-emakumeak?
I. Bai, aita, Jaunak yuzkatu eta sentenziatuko edo erabakituko ditu guziak, beren bizi bukatzerakoan; onak Jangoikoaz beti gozatzera, eta gaistoak betiko oñazeak infernuan osartzera, edo padezitzera.
G. Zer siñesten duzu erraten duzularik, siñesten dut sainduen komunioan?
Kristau fededunak parte dutela bata bertzearen animako ontasunetan, gorputz baten zatiak direlakotz, zein baita Eliza.
G. Zer da Eliza?
I. Da kristau fededun guzien bilgura, zeñen burua den Aita Saindua.
G. Nor da Aita Saindua?
I. Da Erromako Apez nausia, lurrean Kristoren ordekoa, zeñi menegitera edo obedezitzera guziok gaude bearturik.
G. Kredoaz ta Artikuloaz gañera bertzerik siñesten duzu?
I. Bai, aita, *gure Eliza Ama Saindu Guzierakoak, Apostoluarrak, Erromatarrak siñesten eta erakusten duen guzia.*
G. Zer gauza dira oriek?
I. Ori ez neri galdegin, zeren naizen yakineza edo ignorantea: baditu Eliza Ama sainduak irakastunak, eranzuten badakitenak.
Ongi diozu, irakastunei dagokiela, ez zuri, fedeko gauzetaz luzeago kontu ematea; aski da zuretzat Artikuloetaz ematea, Kredoan dauden bezala.
Doktrinaren bigarren partea, zeintan adierazten den zer bear den eskatu, eta Eliza Ama sainduaren otoitzak
Ikusi dugu nola dakizun siñetsi bear duzuna, zein baita lehenbiziko gauza: gatozin bigarrenera, zein baita eskatu bear dena.
G. Errazu: nork erran zuen Aita gurea?
I. Jesukristok.
G. Zertako?
I. Guri otoitzten erakusteko.
G. Zer gauza da otoitztea?
I. Da Jangoikoarengana biotza alxatzea, ta mesedeak ari eskatzea humiltasun eta ustakida, edo konfianzarekin.
*G. Zenbat modutakoa da otoitza?*
*I. Bietakoa: adimentuzkoa ta ahozkoa.*
*G. Zer da adimentuzko otoitza?*
*I. Da animaren almenekin egiten dena, oroipenara gauz onen bat ekarriz, aren gañean adimentuarekin gogatuz eta ilkusiz, eta borondatearekin egintza batzuek eginez, gertalditzat, bekatuen damua, edo, asmo on batzuk, konfesatzeko edo bizitza ontzeko bezala.*
*G. Zer da ahozko otoitza?*
*I. Da itz ageriekin egiten dena, gertalditzat, Aita gurea erraterakoan egiten duguna.*
G. Aita gurea erratean, norekin mintzo zara?
I. Jangoiko gure Jaunarekin.
G. Non dago Jangoiko gure Jauna?
I. Iseku guzietan, batez ere Zeruan eta Aldareko Sakramentu txit sainduan.
G. Eta Kristo gizona den aldetik, non dago?
I. Zeruan eta Aldareko Sakramentu txit sainduan bakarrik.
G. Otoitzetan zein da oberena?
I. Aita gurea.
G. Zergatik?
I. Zeren Kristok bere ahoz erran zuen, Apostoluek eskaturik.
G. Zergatik geiago?
I. Zeren dituen zazpi eskari maitetasun edo karidade guzitik datozinak.
G. Zein dira?
I. Lehenbizikoa da: santigika edo dones bedi zure izena.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoaren izena mundu guzian ezagutua eta ohoratua izan daiela.
G. Zein da bigarrena?
I. Betor guregana zure erreinua.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoak erreina dezala gure arimetan emen lurran graziaz, ta gero digula gloria.
G. Zein da irugarrena?
I. Egin bedi zure borondatea nola zeruan, ala lurrean.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Egin dezagula lurrean gaudenok Jangoikoaren borondatea, zeruan zorionekoek egiten duten bezala.
G. Zein da laugarrena?
I. Egun iguzu gure eguneroko ogia.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoak eman ditzagula gorputzari dagokion mantenua, eta animarenzat grazia ta Sakramentuak.
G. Zein da bortzgarrena?
I. Barka dietzagutzu geren zorrak, guk geren zordunei barkatzen dieztegun bezala.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoak barka ditzagula geren bekatuak, guk geren gaitzkillei barkatzen dieztegun bezala.
G. Zein da seigarrena?
I. Ez gaitzatzu utzi tentazioan erortzera.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoak ez gaitzala utzi erortzera, ez eta ere lekurik ematera deabruak bekatuan eroriazteko ekartzen dazkigun gogorazio gaixto ta tentazioetan.
G. Zein da zazpigarrena?
I. Baizik libra gaitzatzu gaitzetik.
G. Zer eskatzen duzu eskari ortan?
I. Jangoikoak libra gaitzala arimako eta gorputzeko gaitz eta galbide guzietatik.
G. Bada zergatik erraten duzu lehenik, «Aita gurea zeruetan zaudena»?
I. Jangoikoarengana biotza alxatzeko, eta humiltasun ta uste betearekin edo konfianzarekin eskatzeko.
G. Azkenean erraten duzun hitz arek, «amen», zer erran nai du?
I. Ala izan daiela.
G. Zein dira Ama Birjinari erraten diozkitzun otoitzik oberenak?
I. Agur Maria, ta Salbea.
G. Nork erran zuen Agur Maria?
I. Lenaingiru Gabriel Sainduak, Ama Birjinari onak ematera etorri zenean.
G. Nork erran zuen Salbea?
I. Eliza Ama sainduak dauka beretua.
G. Zertako?
I. Ama Birjinari mesedeak eskatzeko.
G. Agur Maria edo Salbea erraten duzunean, norekin mintzo zara?
I. Gure Andre Birjina Mariarekin.
G. Nor da gure Andre Birjina Maria?
I. Da Andre bat bekturik gabe sortua, birtutez betea, Jangoikoaren Ama dena, eta zeruan dagona.
G. Eta aldarean dagona nor da?
I. Da zeruan dagonaren itxura ta iduri bat.
G. Zertako dago an?
I. Aren bidez oroitu gaitezin zeruan dagonaz, eta onen iduria delakotz, begirunetu edo erreberenziatu dezagun.
MAIS. Bada ori bera egin bear diezu bertze Sainduen iduriei eta erlikiei.
G. Aingeruei eta Sanduei ere egin bear diegu otoitz?
I. Bai, aita, gure bitartekoei bezala.
G. Zer gauza dira Aingeruak?
I. Dira zeruan Jangoikoaz gozatzen dauden izpiritu doatsu batzuek.
G. Zertarako egin zituen Jangoiko gure Jaunak?
I. Betikotasun guzian bera laudatzeko ta bedeikatzeko.
G. Eta zertarako geiago?
I. Bere zerbitzariak bezala Eliza gobernatzeko eta gizonak gordetzeko.
G. Beraz zuk ere baduzu Aingeru zaitzalea?
I. Bai, badut, eta gizon bakotxak badu berea.
G. Bada oneraspen edo debozio andia izan diozozu, ta egunero zuzendu zaite beregana.
Irugarren partea, zeintan adierazten den egin bear dena
Ikusi dugu zer siñetsi ta zer eskatu bear duzun; ikusi dezagun nola dakizun zer bear duzun egin.
G. Errazu: zein da Jangoikoaren legeko lehenbiziko mandamentua?
I. Jangoikoa maitatzea gauza guzien gañean.
G. Nork maite du Jangoikoa?
I. Aren mandamentuak gordetzen dituenak.
G. Zer da Jangoikoa maitatzea gauza guzien gañean?
I. Naiago izatea gauza guziak galdu, bera ofenditu baño.
G. Zertara geiago beartzen gaitu mandamentu onek?
I. Jangoikoa bakarrik adoratzera gorputzeko ta animako erreberenzia edo begirun guziaz, beragan siñesten ta esperatzen dugula fede biziaz.
G. Nork onen kontra egiten du bekatu?
I. Idolo edo Jangoiko gezurrezkoak adoratzen edo siñesten dituenak; fedearen kontra gauzaren bat siñesten duenak, edo fedeko misterioen batean duda duenak, edo yakin bearrak yakiten ez dituenak: *fedeko, esperanzako eta karidadeko egintzak egiten ez dituenak, edo Jangoikoren urrikalmenduan fidakaizten duenak, edo Sakramentuaren bat bear ez bezalako gisan artzen duenak.*
G. Nork geiago?
I. Aztikerietan siñesten duenak, edo sorginkerietaz edo bertze onelako bide gabetaz baliatzen denak.
G. Zein da bigarrena?
I. Aren izen sainduaren kontra juramentu alferrik ez egitea.
G. Nork erraten oi da juramentu alferrik egiten duela?
I. Egiarik, yustiziarik eta bearrik gabe yuramentua egiten duenak.
*G. Zer da egiarik gabe yuramentu egitea?*
*I. Bere ustearen kontra, edo gezurrarekin yuramentu egitea.*
*G. Nolako bekatua egiten du egiarik gabe, edo egia ez ote delakoan, yuramentu egiten duenak?*
*I. Larria edo mortala, yuramentua gauza arinaren gañean izanik ere.*
*G. Zer da yustiziarik gabe yuramentu egitea?*
*I. Gauza bidegabeko ta gaistoaren gañean yuramentu egitea, nola izanen litzake lagun urkoari edo projimoari gaitzaren bat egitea.*
G. Nolako bekatua egiten du yustiziarik gabe yuramentu egiten duenak?
I. Larria, bidegabeko gauza andia delarik, beintzat.
*G. Zer da bearrik gabe yuramentu egitea?*
*I. Erakai andirik gabe, edo guti balio duten gauzen gatik yuramentu egitea.*
*G. Eta nolakoa da bekatu au?*
*I. Arina, baldin yuramentua egiten bada egia ta yustiziarekin.*
*G. Gauz onen bat egiteko yuramentua, botua edo agindea egiten duenak, kunplitzera beartua dago?*
*I. Bai, aita, eta ez kunplitzea edo anitz berantzea, bekatu larria da, gauza andia delarik.*
G. Eta bekatu da alferrik yuramentu egitea deusezetik eginiko edo kreatura gatik?
I. Bai, aita, zeren eietan egiten zaion yuramentua Egilleari.
*G. Nola egiten da yuramentua deusezetik eginiko gatik?*
*I. Erraten delarik, antzordez, nere arimaz, zeruaz, lurraz, etc, au ala dela.*
*G. Zein da alferrik yuramentu ez egiteko erremedioa?*
*I. Yartzea ez edo bai erratera, Kristok erakusten digun bezala.*
*G. Eta bertze zerbait gauza debekatzen da mandamentu untan?*
*I. Bai, aita; debekatzen ere da buroa, zein baita Jangoikoaren edo bere sainduen kontra bidegabeko itzkuntzak erratea.*
G. Zein da irugarrena?
I. Besta egunak santifikatzea, edo donestea.
G. Nork santifikatzen ditu besta egunak?
I. Meza osoa entzuten duenak, eta premiarik gabe lanik egiten ez duenak.
G. Zein da laugarrena?
I. Aita eta ama ohoratzea.
G. Nork ohoratzen ditu gurasoak?
I. Menegiten, laguntzen eta begiratzen edo erreberenziatzen dituenak.
*G. Nork egiten du bekatu onen kontra?*
*I. Etxeko gobernuan, eta oitura onetan beren guratsoei menegiten ez dioten umeak; bere premietan laguntzen ez dituztenak: madarikatzen dituztenak, edo aietaz burla egiten dutenak, edo eskua goratzen dioteenak; eta eken bendizio ta konsellurik gabe ezkondu gogo dutenak.*
G. Nor bertzerik aditzen dira guratsoen izenez?
I. Nausiagokoak adinean, goiendean ta gobernuan.
*G. Umeak guratsoekin dituzten obligazioaz gañera, badire bertze zenbait, mandamentu untan sartuak?*
*I. Bai, aita, nausiek bere menekoekin, eta guratsoek bere umeekin dituztenak.*
*G. Eta zein dira oriek?*
*I. Yatera ematea, azitzea, zentzatzea, eginpide ona ematea, eta bere denboran dagokioten bizi modua.*
*G. Olakoetan uts egitea, nolako bekatua da?*
*I. Geienetan, larria.*
G. Zein da bortzgarrena?
I. Iñor ez iltzea.
G. Zer agintzen da mandamentu untan?
I. Iñori gaizkirik ez egitea ez egintzaz, ez itzez eta ez ere gutiziaz.
*G. Eta nork egiten du bekatu mandamentu unen kontra?*
*I. Bere buruari, edo lagun urkoari eriotza edo gaiz andiaren bat gutiziatzen dionak, edo gorrotua dionak; bertze norbait iltzen, eritzen edo kolpatzen duenak; moskortzen denak: bere osasunarendako gauza anitz kaltegarriak yaten dituenak; bere bizia arriskuan paratzen duenak, edo nork bere burua iltzen duenak, eta nork bera edo lagun urkoa madarikatzen duenak.*
*G. Zer gauza da madarikatzea?*
*I. Da nork beretako edo norbaitendako gaitz andiaren bat eskatzea, nola den: orxe illik geldituko alaiz, lertuko alaiz.*
*G. Eta nolako bekatua da mandarikatzea?*
*I. Gaitz andiaren gutiziarekin balin bada, bektu larria: olako gutizia ez izanik ere, geienetan bekatu egiten dute bere menekoen aitzinean madarikatzen duten guratsoak eta goienekoak; eta madarikatzeko oitura dutenek, eta kentzeko ekinaiak paratzen ez dutenek.*
*G. Eta zergatik ala?*
*I. Zeren bere itzkuntza ta eginpide gaistoekin narrikatzen dituzte bertzeak Jangoikoa larriki ofenditzera, zein baita gaitzbidea edo eskandaloa.*
G. Zein da seigarrena?
I. Aragizko bekaturik ez egitea.
G. Zer agintzen da mandamentu untan?
I. Izan gaitezila garbiak eta xaubak gogoz, itzez eta egitez.
G. Zein da zazpigarrena?
I. Ez ebastea.
G. Zer agintzen da mandamentu untan?
I. Ez kentzea, ez idukitzea, ez eta ere nai izatea bertzeren gauzik, yabearen borondatearen kontra.
*G. Eta norzuk egiten dute bekatu larria onen kontra?*
*I. Gauz orietatik edozeiñ egiten dutenak, edo bertze gisan nolapait lagun urkoari bere ontasunetan kalte andia egiten diotenak.*
*G. Eta lagun urkoari untan kalte egiten diotenak, nola nai dela, zerbaitetara beartuak gelditzen dira?*
*I. Gauz ebatsiak biurtzera bekatu larriaren azpian, eta lehen baño lehen askitatzera egin diozten kalte guziak.*
G. Zein da zortzigarrena?
I. Niori egin ez duen gauzik ez eartzea, ta ez gezurrik erratea.
G. Zer agintzen da mandamentu untan?
I. Lagun urkoaz yuzgo gaistorik arinki ez egitea, au da, erakayik eta funtsik gabe, eta aren utsak ez erratea, ta ez ere enzutea.
G. Eta nork austen du mandamentu au?
I. Arraozñaren kontra, au da, artarako erakayik aski gabe, yuzgo egiten duenak, fama kentzen duenak, gauza ixilla agertzen duenak, edo gezurra dionak.
G. Eta lagun urkoari fama larriki kentzen donak, egin ez duen gaistakerien bat artaz erranez edo egin badu ere, estalian dagona argertuz, edo begiz begi bere utsak erranez zerbaitetara beartua gelditzen da?
I. Biurtzera kendu zaion ohorea edo omena.
G. Zer debekatzen da bederatzigarren ta amargarren mandamentuan?
I. Aragizko atsegiñak eta bertzeren ondasunen gutizia bidegabekoak.
G. Errazkizu Eliza Ama sainduaren manamenduak.
Eliza Ama Sainduaren manamenduak dira bortz.
Lehenbizikoa: Igande ta besta egunetan meza osoa enzutea.
Bigarrena. Urtean bein bedere konfesatzea, edo lehenago eriotzeko arriskurrik uste badu, edo komekatu bear badu.
Irugarrena: Bazko garizumakoetan komekatu.
Laugarrena: Barutzea Eliza Ama Sainduak agintzen duenean.
Bortzgarrena: Amarrenak eta primiziak Jangoikoaren Elizari pagatzea, edo bertzenaz, oken ordez bear bezalako gisan paratu dena.
G. Zertako dira mandamentu hok?
I. Jangoikoaren legekoak obeki gordetzeko.
*G. Norzuek daude beartuak igande ta besta egunetan meza osoa enzutera?*
*I. Adimentura etorri diran bataiatu guziak.*
*G. Nola enzun bear dute?*
*I. Arretarekin edo atenzioarekin egonez, gauz izpirituzkoen batean gogartatzen, edo oneraspenarekin errezatzen.*
*G. Eta bear bezalako debekurik izan gabe enzuten ez duenak, edo mezan arretarik gabe apur andian dagonak, edo ez enzuteko arriskuan paratzen denak, nolako bekatua egiten du?*
*I. Larria.*
*G. Eta bigarrenak eta irugarrenak, au da, konfesatzeak eta komekatzeak, norzuk beartzen ditu?*
*I. Bekatu larriaren azpian beartzen ditu adimentura etorri diran kristau guziak.*
*G. Eta gaizki konfesatzen ta komekatzen direnak, egikaritzen edo kunplitzen dituzte mandamentu hok?*
*I. Niola ere, eta gauz bi oken bakotxan, bi bekatu larri egiten dituzte.*
*G. Eta eriotzeko arriskuan konfesatzeko biderik ez duenak, zer egin bear du?*
*I. Kontriziozko egintza bat konfesatzeko asmoarekin.*
*G. Eta laugarrenak, zein baita barutzea, norzuek beartzen ditu?*
*I. Ogei ta bat urte bete dituztenak.*
G. Eta nola bear da barutu?
I. Janari debekatuetatik begiratuz; eta yan otordu bat baizik egunean ez eginez.
*G. Eta oni faltatu gabe, artu daiteke zerbait goizetan?*
*I. Erakaiarekin, arina izanik ere, artu daiteke onza bat bezala.*
*G. Eta Arratsean?*
*I. Afarusitako artu daiteke arima oneko yendeen artean usatzen dena, duda edo enura denean konfesore yakintsu bati galdinez.*
*G. Bear bezalako erakayik gabe baru egiten ez dutenak, nolako bekatua egiten dute?*
*I. Larria.*
*G. Eta baru ta arraiegunetan aragirik ez yateko, eta garizuman arroltze ta esnajakirik ez yateko agindeak, bularik ez denean, nor zuek premiatzen ditu?*
*I. Adimentua duten guziak.*
M. Erran itzitzu errukizko egintzak.
Errukizko egintzak, edo miserikordiazko obrak dira amalau: zazpi arimari eta bertze zazpi gorputzari zaizkonak.
Arimari zaizkonak dira hok.
Lehenbizikoa: Eztakienari erakustea.
Bigarrena: Bear duenari konsellu ona ematea.
Irugarrena: Uts egiten duenari zuzentzea.
Laugarrena: Gaitz eginak barkatzea.
Bortzgarrena: Triste dagona poztutzea edo konsolatzea.
Seigarrena: Lagun urkoen utsak eta argaltasunak eruapen edo pazienziarekin osartzea.
Zazpigarrena: Bizien ta illen gatik Jaungoikoari otoitz egitea.
Gorputzari zaizkonak dira hok.
Lehenbizikoa: Eriak ikustatzea, edo bisitatzea.
Bigarrena: Gose denari yatera ematea.
Irugarrena: Egarri denari edatera ematea.
Laugarrena: Kautiboak askatu eragitea.
Bortzgarrena: Buluxiak jaunzitea.
Seigarrena: Non bildu eztuenari ostatua ematea.
Zazpigarrena: Illei lurra ematea.
G. Zergatik deitzen dira errukizkoak, edo miserikordiazkoak?
I. Zeren eztiren zor yustiziaz.
G. Noiz dira bada zor bekatuaren beian edo azpian?
I. Gizon adituen ustean premia edo estualdi andia denean.
*G. Errukizko egite okin eta bertze holako egite onekin, dela agindezkoekin, dela oneraspenekoekin, zer erdhiesten du kristauak?*
*I. Jangoikoaren grazian balin badago, aietaz merexitzen du graziaren ta loriaren geia; aiekin bere bekatuetaz aski ematen du, eta Jaunarenganik erdhiesten ditu ala animazko ontasunak, nola denborazkoak, konbeni bazaizko.*
*G. Eta zergatik diozu, Jangoikoaren grazian balin badago?*
*I. Zeren bekatu larrian eginikako egintza onak ez baitire onkaitariak, ez ere aski emalleak, baizik erdiestaleak bakarrik, oken bidez nolapait ere Jangoikoarenganik onegin batzuk erdietsi daizkelakotz.*
Laugarren zatia edo partea, zeintan adierazten diran artu bear diran Sakramentuak
Ikusi dugu nola dakizun zer siñetsi, zer eskatu ta zer egin bear duzun: ikusi dezagun nola dakizun zer bear duzun artu, zein baita azkenekoa. Errazkizu Sakramentuak.
Eliza Ama sainduaren Sakramentuak dira zazpi: Lehenbiziko bortzak dira bearrezkoak, izatez edo borondatez, zeñek gabe ezin salba daiteke gizona, aukezaz edo pezprezioz uzten baditu; eta bertze biak dira borondatezkoak.
Lehenbizikoa: Bataioa.
Bigarrena: Konfirmazioa.
Irugarrena: Penitenzia.
Laugarrena: Komunioa.
Bortzgarrena: Oliadura.
Seigarrena: Ordena.
Zazpigarrena: ezkontza.
G. Zer gauza dira Sakramentuak?
I. Dira Jesu-Kristo gure Jaunak paraturikako señale ageri batzuek, oken bidez emateko guri bere grazia ta birtuteak.
G. Zer gauza da grazia?
I. Da izate Jangoikozko bat gizona Jangoikoaren seme, ta zeruko yabegai egiten duena.
G. Eta grazia au nola deitzen da?
I. Santifikatzalea, edo donegillea.
*G. Eta grazia untaz gañera, badira bertze zenbait grazia?*
*I. Badira bertze batzuek egintariak deitzen ditugunak, edo laguntzak, edo gogargiak, zeñek gabe ez dezakeguke asi, ez aitzinatu, ez ere aitu edo bukatu betiko bizitzara daraman gauzik.*
*G. Eta hok zer dira?*
*I. Jangoikoak gaitzik ez egiteko eta ona egitko ematen dazkigun laguntza batzuek, nola baitire predikuak, gertaldi onak, ustekabeko eriotzak, eta argi batzuek zeñekin argitzen ditu gure adimentuak, et nai saindu batzuek, zeñekin esnatzen ditu onerako gure borondateak.*
G. Zer birtute ematen dituzte Sakramentuak graziarekin batean?
I. Batez ere iru jainkokindarrak eta jangoikozkoak.
G. Zein dira?
I. Fedea, ixaropena edo esperantza, ta karidadea.
G. Zer gauza da fedea?
I. Ikusi ez duguna siñestea, Jangoikoak ala agertu duelakotz, eta Eliza Ama Sainduak ala erakusten digulakotz.
G. Zer gauza da esperantza, edo ixaropena?
I. Ixarotzea gloria Jainkoaren laguntasuna, eta gure ongi eginak direla bitarte.
G. Zer gauza da karidadea?
I. Maite izatea Jangoikoa gauza guzien gañean, ta gure lagun urkoak geren buruak bezala; heki eginez, hek guri egitea nai ginukena.
G. Zertarako ibenia edo paratua izan zen Bataioko Sakramentua?
I. Bekatu jatorrizkoa edo irjinala kentzeko, eta bertze edozein bataiatzen denaren baitan aurkitzen dena.
G. Zer da jatorrizko bekatua, edo orijinala?
I. Da guziok jaiotzean dakarraguna, eta gure lehenbiziko guratsoetatik datorkiguna.
*G. Eta premia orduan nork bataiatu dezake?*
*I. Adimentua duen edozein gizon emakumeak.*
*G. Nola bataiatu bear du?*
*I. Ur utsa ixuriz aurraren buruaren gañera, eta bataiatzeko asmoarekin erranez: «Nik bataiatzen zaitut Aitaren, eta Semearen eta Espiritu Sainduaren izenean».*
G. Zertako da Konfirmazioko Sakramentua?
I. Sendotzeko ta bortizteko Bataioan artu ginuen fedean.
G. Eta adimentua duenak eta Sakramentu au bekatu eriotsuan edo mortalan artzen badu, bekatu egiten du?
I. Eriotzkiro.
G. Zer egin bear du bada artzerakoan bekturik ez egiteko?
I. Ezarri lehenik Jangoikoaren grazian, konfesio on bat eginez.
G. Zertako da Penitentziako Sakramentua?
I. Bataiatuz geroz eginikako bekatuak barkatzeko.
G. Zer bekatu dira horiek?
I. Eriotsuak edo mortalak, bai eta ere arinak edo benialak.
G. Zer da bekatu mortala?
I. Da erratea, egitea edo gura izatea zerbait Jainkoaren legearen kontra gauza andiren batean.
G. Zergatik deitzen da mortala edo eriotsua?
I. Illtzen duelakotz egiten duenaren arima.
*G. Zenbat gauza bear dira Penitentziako Sakramentua artzeko, edo konfesio on baten egiteko?*
*I. Bortz.*
*G. Zein dira?*
*I. Konzienziaren examiña, biotzeko damua, bizitza ontzeko asmoa, aozko konfesioa, eta obrazko satisfazioa.*
*G. Zer da konzienziaren examiña, edo azterrena?*
*I. Da bear bezalako ekinaiak edo dilijenziak batek paratzea konfesatu ez dituen bekatuetaz oroitzeko, gogora ekartzen direla Jangoikoaren legeko eta Elizaren mandamentuak, ibilli dituen lekuak, izan dituen egitekoak, Jangoikoari argia eskatu ta ondoan bere gaizkinak ezagutzeko.*
*G. Zer da dolorea edo damua?*
*I. Da zerutikako urrikimendu edo naigabe bat Jangoikoa ofendituaz edo irainduaz.*
*G. Zenbat gisetakoa da damua?*
*I. Bietakoa: atriziozkoa, edo beldurrezkoa, ta kontriziozkoa edo amoriozkoa.*
*G. Zer da atriziozko damua?*
*I. Da urrikimendu edo naigabe izagarai edo sobrenatural bat Jangoikoa ofendituaz, zeren yuzkatzale zuzena delakotz kastigatu dezaguke ifernuko penekin, galerazi grazia ta gloria, eta bekatuaren itsustasunagatik, konfesatzeko eta geiago bekaturik ez egiteko asmoarekin.*
*G. Zer da kontriziozko damua?*
*I. Da urrikimendu edo naigabe izagarai bat Jangoikoa ofendituaz bera nor delakotz, guziz ona ta maitagarria, konfesatzeko eta geiago bekturik ez egiteko asmoarekin.*
*G. Bi damu oetarik zein da oberena?*
*I. Kontriziozkoa; zeren konfesatu baño lehen barkatzen baititu bekatuak: ez ordea atriziozkoak, baizikan konfesioarekin batean.*
*G. Eta konfesio ona izateko, zein eraman bear du penitenteak, edo konfesatzera doaienak?*
*I. Kontriziozko damua izatera egin bear du; baño ona izanen da konfesioa atriziozkoarekin bakarrik.*
*G. Noiz izan ta agertu bear da damua?*
*I. Apezak absoluzioa eman baño lehenago.*
*G. Nola agertu bear da damua?*
*I. Humiltasunezko egintzekin, bularrak kolpatuz, eta itzez albadaiteke erranez, eta biotzarekin, «Jesu Kristo nere Jauna?» edo bertze urrikizko otoitzaren bat.*
*G. Zer gauza da propositua?*
*I. Jangoikoa nioiz ez ofenditzeko asmo irmo edo fermu bat?*
*G. Zer da aozko konfesioa?*
*I. Da agertzea konfesoreari bektu larri guziak, enganu ta gezurrik gabe, penitenzia kunplitzeko asmoarekin.*
*G. Eta ahalkez ixiltzen duenak bekatu larriren bat, edo egin ez duen bekatu pisuren edo mortalen bat erraten duenak, edo bere konfesioa egiten duenak damurik, edo propositurik, edo penitenzia kunplitzeko asmorik gabe, ongi konfesatzen da?*
*I. Ez aita; egiten du sakrilejio pisu bat, eta gelditzen da premiatua konfesatzera konfesatu zituen bektuak, eta konfesatu etzituenak sakrilejiozkoarekin batean.*
*G. Eta damu ta propositu egiazkoa izatera esnatzeko, zer konbeni da egitea?*
*I. Konfesatzera etorri baño lehen, Jangoikoari bere laguntzak eskatu, ta esnatu damutzera eta bekatua gorrotatzera, gomuntatzen edo konsideratzen dugula aren itsustasuna, ifernuko oñazeak, graziaren ta gloriaren galtzepena, eta Jangoikoaren ontasuna, ta bere mugarik gabeko maitagarritasuna, bere pasio ta eriotzan batez ere agertua.*
*G. Zer gauza da obrazko satisfazioa?*
*I. Da Jaungoikoari pagatzea bekatukin eginikako denborazko zorrak, konfesoreak ematen duen penitenzia kunplituz.*
*G. Eta ematen diguten penitenziaz gañera paga diozozkeguke bertze nolapait bekatuekin eginikako zorrak?*
*I. Bai, aita, Jaungoikoaren grazian egiten diren edozein obra oenkin, eta barkamenak, edo indulgenziak irabaziz.*
*G. Zer dira indulgenziak?*
*I. Grazia batzuk, zeñen bidez ematen da bekatuen gatik bizi untan edo bertzean pagatu bear den zorraren barkazioa.*
*G. Eta nola irabazi bear dira?*
*I. Graziazko egoitzan edo estaduan eginez untarako agintzen dena.*
G. Eta bekatu larrian erortzen den aldiero, bear du batek konfesatu barkazioa erdihesteko?
I. On litzateke, ezta ordea premiazkoa.
G. Zer egin bear du bada?
I. Izan bere bekatuen damu egiazkoa, bizitza ondotzeko, eta Eliza ama sainduak agintzen duenean konfesatzeko asmoarekin.
G. Bekatu arina, edo beniala, zer gauza da?
I. Bekatu larrirako prestamena.
G. Zergatik deitzen da arina?
I. Zeren hartan gizona aisa erortzen baita, eta aisa barkatzen baitzaio.
G. Zenbat gauzaz barkatzen zaio?
I. Bederatziaz.
G. Zein dira?
I. Lehenbizikoa, Meza enzuteaz.
Bigarrena, komekatzeaz.
Irugarrena, Ni bekataria errateaz.
Laugarrena, Obispoaren bedeikazioaz.
Bortzgarrena, ur bedeikatuaz.
Seigarrena, ogi bedeikatuaz.
Zazpigarrena, Aita gurea errateaz.
Zortzigarrena, predikua aditzeaz.
Bederatzigarrena, bularrak yoaz, Jangoikoari barkamendua eskatzen zaiola.
G. Zertako da komunioneko Sakramentu txit saindua?
I. Ongi prestatu ta artzen denean, izandedin arimako janaria, ta geiagotu dietzagun grazia ta birtuteak.
*G. Zer prestamenak bear dira diñaki komekatzeko?*
*I. Iru: Jangoikoaren grazian goatea, baru gorrian egotea, nor etartu edo errezibitu bear den jakitea, errizibitzeko gutiziarekin.*
*G. Bekatu mortalean edo eriozkorrean eroria dagonak, nola prestatu bear du komekatzeko?*
*I. Lehenik konfesatuz.*
*G. Zer erran nai du baru gorrian egotea?*
*I. Da goan deneko gau erditik asi ta deusere yan ta edan gabe egotea.*
*G. Nor errezibitzen da Aldareko Sakramentu txit Sainduan, edo Komunionean?*
*I. Kristo, Jangoiko ta gizon egiazkoa, zeruetan ta Aldareko Sakramentu txit Sainduan izatez edo errealki dagona.*
*G. Zer dago hostian apezak konsakraziozko hitzak erran baño lehen?*
*I. Oghi orantzarik gabe.*
*G. Eta kalizan?*
*I. Ardoa ur txorta batekin.*
*G. Zer dago hostian konsekratu ezkeroz?*
*I. Jesukristoren gorputza, bere odol, arima ta jainkotasunarekin batean.*
*G. Eta kalizan?*
*I. Jesukristoren odola bere gorputz, arima ta jainkotasunarekin batean.*
*G. Orrela beraz, Jesukristo osoa dago hostian eta kalizan?*
*I. Jesukristo osoa dago hosti guzian, eta osoa ere hostiaren edozein zatian, eta oro bat kalizan.*
*G. Eta konsekratu ezkeroz badago hostian ogirik edo kalizan ardorik?*
*I. Ez, aita, baizik ogiaren ta ardoaren itzurpeak edo akzidenteak, nola baidire usaña, kolorea, miukia edo saborea.*
*G. Eta hostia zatitzen bada, edo beretxten da Jesukristo?*
*I. Ez, aita, guzia osorik gelditzen da zati guzietan, eta zati bakotxan.*
*G. Eta erran diren prestamenik gabe komekatzera goaten denak, errezibitzen ere du Jesukristo?*
*I. Bai, aita, ordea protxurik gabe, bekatu izigarri bat egiten duelakotz.*
G. Zertako da azken oliadurako Sakramentua?
I. Iru gauzetako.
G. Zein dira?
I. Lehenbizikoa, lenagoko bizitza gaistoaren errestu ta ondoreak kentzeko.
G. Bigarrena, arima sendotzeko deabruaren asmo ta tentazioen kontra.
Irugarrena, gorputzari osasuna emateko, konbeni bazaio.
G. Zertako da Ordenako Sakramentua?
I. Konsekratzeko ta ordenatzeko Elia-gizon diñoak, nola baitire Apezak, Diakonoak eta Subdiakonoak.
G. Zertako da Ezkontzako Sakramentua?
I. Ezkontzeko, ta ezkondueri grazia emateko elkarren artean bagean bizi daitezin, eta umeak azi detzaten zerurako.
*G. Eta Jaungoikoren grazian ez daudenak, nola prestatu bear dira errezibitzeko?*
*I. Konfesio on baten bidez.*
Bekatu errokaiak edo kapitalak dira zazpi.
Lehenbizikoa, Antustea edo Soberbia.
Bigarrena, Zekentasuna, edo Abarizia.
Irugarrena, loikeria edo lujuria.
Laugarrena, Aserkuntza, ed ira.
Bortzgarrena, Guleria edo Gula.
Seigarrena, Ondamua, edo Bekaitzkeria.
Zazpigarrena, Nagitasuna, edo Pereza.
G. Zergatik deitu dituzu kapitalak geienean mortalak deitzen diran zazpiak?
I. Deitzen dira kapitalak, zeren diran hotatik jaiotzen diren bizioen buruak, iturriak eta erroak bezala, eta etzaie ain ongi mortalak deitzea, anitzetan benialak baizik eztirelakotz.
G. Noiz dira mortalak?
I. Direlarik Jainkoaren, eta lagun urkoaren edo projimoaren amorioaren kontra.
G. Noiz dira amorioaren kontrakoak?
I. Orietaz austen delarik Jainkoaren edo Elizaren aginduren bat gauza andian.
G. Zer da Antustea edo Soberbia?
I. Bertzeak baño geiago izateko gurari makur bat.
G. Zer da Zekentasuna edo Abariza?
I. Ontasunen gurari geiegi bat.
G. Zer da Loikeria edo Lujuria?
I. Da atsegin zikin eta aragizkoen gurari oker bat.
G. Zer da Aserkuntza edo Ira?
I. Mendekatzeko gurari oker bat.
G. Zer da Guleria?
I. Jateko eta edateko gurari geiegi bat.
G. Zer da ondamua edo Inbidia?
I. Bertzeen onaren damutasuna.
G. Zer da Nagitasuna edo Pereza?
I. Gauza onerako yautsitasuna, edo atzerapena.
Zazpi bizio oken kontra badira zazpi birtute.
Andiuste edo Soberbiaren kontra humiltasuna.
Zekentasun edo Abariziaren kontra Prestutasuna.
Loikeriaren edo Lujuriaren kontra Txaukinda edo Kastidadea.
Aserkuntza edo Iraren kontra Eruapena edo Pazienzia.
Guleriaren kontra Tenplantza edo gogurria.
Ondamu edo Inbidiaren kontra Amorioa edo Karidadea.
Nagitasunaren kontra Prestatasuna.
Arimaren etsaiak, zeñetarik ihes egin bear baitugu, dira iru.
Lehenbizikoa da Mundua.
Bigarrena: Demonioa.
Irugarrena: Aragia.
G. Nola ihes egiten da Munduaren ganik?
I. Bere anditasun eta arrokeriak aukeztuz, edo despreziatuz.
G. Nola ihes egiten da Demonioaren ganik?
I. Otoitzaz eta humiltasunaz.
G. Nola ihes egiten da aragiaren ganik?
I. Laztasunaz, gorputza eziaz ta barutuz; au da etsayik andiena, zeren ezin dezakegu aragia gure ganik botatu, bai ordea Mundua eta Demonioa.
Birtute Teologalak edo Jangoikoganozkoak dira iru.
Lehenbizikoa, Fedea edo Sinestea.
Bigarrena, Esperantza edo Itxaropena.
Irugarrena, Karidadea edo Maitetasuna.
G. Eta nola ez dugu faltatuko birtute oken egintzak egiteko dugun premiari?
I. Maiz eta oneraspenarekin errezatuz (edozein kristauari egitea dagokion bezala) kredoa, Aita gurea, eta biotzetik erranez kontriziozko aktoa, edo egintza.
Birtute kardinalak edo errokaiak dira lau.
Lehenbizikoa, Prudentzia edo Zuhurtasuna.
Bigarrena, Justizia, edo Ziurtasuna.
Irugarrena, Fortaleza, edo Sendotasuna.
Laugarrena, Tenplantza, edo gogurria.
Gorputzeko zentzuak dira bortz.
Lehenbizikoa, Begiez ikusta.
Bigarrena, Beharriez aditza.
Irugarrena, Ahoz gusto artzea.
Laugarrena, Sudurrez usaintzea.
Bortzgarrena, Eskuz ukitzea.
G. Zertako eman dazkigu Jangoikoak zentzuak eta betze gañerako gorputzeko zatiak?
I. Oriekin guziekin bera zerbitza dezagun gauza guzietan.
Arimako almenak edo potenziak dira iru.
Oroipena, adimentua eta borondatea.
G. Zertako eman zagun Jainkoak oropena?
I. Beraz eta bere mesede guzietaz oroitzeko.
G. Zertako eman zagun adimentua?
I. Gure Jauna ezagutzeko eta gogoan erabilltzeko.
G. Zertako eman zagun borondatea?
I. Bera maite izateko onik andiena bezala, eta bera gatik lagun urkoa edo projimoa.
G. Eta zer gauza da gure arima, zeñenak dira almena ohek?
I. Da izpiritu illezkorra, Jangoikoak deus ezetik egina beraren itxurara eta idurira.
Espiritu Sainduaren doaiak dira zazpi.
Lehenbizikoa, Jakintasunaren doaia.
Bigarrena, Adimentuaren doaia.
Irugarrena, Konselluaren doaia.
Laugarrena, Ezagutzepenaren doaia.
Bortzgarrena, Sendotasunaren doaia.
Seigarrena, Urrikiaren doaia.
Zazpigarrena, Jangoikoaren beldurtasunaren doaia.
Izpiritu Sainduaren alortak edo fruituak dira amabi.
Lehenbizikoa, Maitetasuna.
Bigarrena, bakea.
Irugarrena, Biotzeko anditasuna.
Laugarrena, Urrrikaltasuna.
Bortzgarrena, Fedea.
Seigarrena, Begirapena edo Kontinentzia.
Zazpigarrena, Izpirituzko atsegiña.
Zortzigarrena, Eruapena, edo Pazienzia.
Bederatzigarrena, Ontasuna.
Amargarrena, Beraztasuna, edo biguntasuna.
Amekagarrena, Modu ona, edo Modestia.
Amabigarrena, Txaukinda edo Kastidadea.
Zoriontasunak dira zortzi.
Zorionekoak biotzetik beartsuak, zeren eiena den zeruetako erreinua.
Zorionekoak manso edo bigunak, zeren hek izanen dira lurreko yabeak.
Zorionekoak nigar egiten dutenak, zeren hek izanen dira poztuak.
Zorionekoak ziurtasun edo justiziaren gose egarri direnak, zeren hek aseko dira.
Zorionekoak urrikaltsuak, zeren hek erdietsiko dute urrikia.
Zorionekoak biotz garbikoak, zeren hek ikusiko dute Jangoikoa.
Zorionekoak baketsuak, zeren heki emanen zaie Jangoikoaren semeen izena.
Zorionekoak ziurtasun edo justizia gatik kaltarraituak edo persegituak direnak, zeren hekena izanen da zeruetako erreinua.
G. Zer erran ditugu orai?
I. Zortzi zoriontasunak edo doatsutasunak.
G. Zer gauza dira zortzi zoriontasun hok?
I. Izpiritu Sainduaren birtute eta doaien egitekorik oberenak.
G. Nor dira biotzetik beartsu edo pobreak?
I. Ohorerik eta aberastasunarik nai ez dutenak, txipiak izanik ere.
G. Nor dira manso edo bigunak?
I. Axerrerik ez daukatenak ez eta ere zorian aren igidurarik.
G. Nola izanen dira lurraren yabe?
I. Beren buruen yaun izanez.
G. Nor dira nigartiak?
I. Atseginak utzten dituztenak, legearen arauera izanik ere.
G. Nor dira ziurtasunaren edo justiziaren gose egarri direnak?
I. Alegiñaz bere premietan utsik egitea nai ez dutenak.
G. Nor dira urrikaltsuak?
I. Urrikiz beteak, arrotzekin ere.
G. Nor dira biotz garbikoak?
I. Beren griña makurrak azpian dautzkatenak.
G. Nor dira baketsuak?
I. Beren eta bertzen artean bakea eartzen dutenak.
G. Nor dira ziurtasuna gatik kaltarraituak, edo persegituak?
I. Gauza on guzietan sendo daudenak, kaltarraituak izanik ere.
G. Zergatik hoki ematen zaie zoriontasunen izena?
I. Zeren orietan dagon bizitza untako zoriona, eta bertzekoaren itxaropena edo esperantza.
*G. Zenbat dira gizonaren azkenkiak?*
*I. Lau: eriotzea, juizioa, ifernua ta gloria.*
*G. Zer da eriotzea?*
*I. Arima gorputzetik alde egitea, edo beretxtea.*
*G. Zer da juizioa?*
*I. Jangoikoari gure egite on ta gaisto guzietaz eman bear diogun kontua.*
*G. Zenbat juizio dira?*
*I. Bida; banakikoa eta guziakikoa.*
*G. Noiz egiten da juizio banakikoa edo partikularra?*
*I. Gizona il ta bereala.*
*G. Eta guziakikoa?*
*I. Eginen da munduaren azkenean Josafatko ibarran edo ballean, aragiaren piztearen ondotik.*
*G. Norat doazi iltzen direnen arimak?*
*I. Jangoikoaren grazian iltzen badira, eta baldin ez badute ikuztekorik edo purgatzekorik, goaten dira zerura: iltzen badira Jangoikoaren grazian, eta baldin ikuztekorik edo purgatzekorik izaten badute, goaten dira sutikuztegira edo purgatoriora; iltzen badira bekatu mortalan edo eriotzkorran, ifernura; iltzen badira adimentura etorri baño lehen, bataiatu gabe, linbora.*
*G. Zer da ifernua?*
*I. Da lurraren redigoan dagon leku bat, zein dauka Jangoikoak beretxirik aistoen kastigutako.*
*G. Zenbat pena osartzen edo padezitzen dituzte ifernuko kondenatuak?*
*I. Bida; kaltezko pena eta zenzutzkoa.*
*G. Zer da kaltezko pena?*
*I. Bertze bizian egotea Jangoikoa beinere ikusi gabe.*
*G. Eta zentzuzko pena?*
*I. Ifernuko suak kondenatueri ematen daben izigarrizko oñazea.*
*G. Nolako penak osartzen dituzte linboan daudenak?*
*I. Kaltezkoa bakarrik.*
*G. Zer da Purgatorioa?*
*I. Da leku, edo egoitza bat, zeintan ikuzten dira zerura goateko grazian iltzen diran arimak, beren bekatuekin egin duten zor guzia pagatu gabe.*
*G. Nolako penak padezitzen dituzte Purgatorioan?*
*I. Padezitzen dute eraldiro Jangoikoa ez ikustearen pena, eta untaz gañera, sufritzen dituzte izigarrizko oñazeak, baño miragarrizko mendaro ta konformidadearekin.*
*G. Arindu dezazkegu bere penetan Purgatorioko arimak?*
*I. Bai, aita, barkamenak edo induljenziak, Mezak eta bertze egite onak aplikatzen edo alderatzen dieztegularik.*
*G. Zer da gloria?*
*I. Da betiko zoriontasuna, zein baitago Jangoikoa ikustean, eta beraz poztutzean betikotasun guzian sainduen elkargoan.*
*G. Nola erdhietsiko da gloria?*
*I. Manamenduak goardatuz.*
Ni bekataria.
Ni bekataria konfesatzen natzaio Jangoiko guzia dezakenari, zorioneko Maria beti Birjinari, zorioneko San Migel Lenangeruari, zorioneko San Juan Baptistari, Apostol saindu Pedro ta Pablori, Saindu guziei, eta zuri, nere arimako Aita, egin dudala sobera bekatu, gogoz, itzez eta egitez, nere obenaz, nere obenaz, nere oben soll andiaz. Orregatik eskatzen diot zorioneko Maria beti Birjinari, zorioneko San Migel Lenangeruari, zorioneko San Juan Baptistari, Apostol Saindu Pedro ta Pablori, Saindu guziei, eta zuri, nere arimako Ait, otoitz egin dezazuela ni gatik Jangoiko gure Jaunari.
Kontriziozko egintza.
Jesu Kristo nere Jauna, Jangoiko ta gizon egiazkoa, nere egillea, nere redentorea, zarena zarelakotz, eta maite zaitutelakotz gauza guzien gañean, damu dut, Jauna, biotz guzitik zu ofendituaz, eta artzen dut, asmo sendo bat ez geiago bekaturik egiteko, konfesatzeko eta ematen didaten penitenzia egiteko, eta bekaturako bide guzietatik aldegiteko; Eskaintzen dazkitzut nere bizia, egite ta nekeak nere bekatuen satisfaziorako eta konfianza dut zure ontasun eta erruki amaigabean barkatuko dazkidatzula zure odol baliotsu, pasio ta eriotzagatik, eta emanen datazula grazia obetzeko ta zure serbitze sainduan irauteko eriotzeko orduraño. Amen.
Maiaren bedeikazioa.
Jangoiko nere Jauna, bedeika gaitzatzu, eta bedeika zazu orai artzera goazen yanaria, zure serbitzu sainduan irauteko. Amen.
Aita gurea etc.
Jan ondoko eskerrak.
Eskerrak ematen dazkitzugu, Jauna, eman diguzun yanariaz; egizu izan daien gure onerako. Amen.
Aita gurea etc.
Othoitz labur bat eguneko egintza on guziak goizean eskaintzeko Jangoikoaren ohore eta gloriarako.
Nere Jangoikoa, eskerrak ematen dazkitzut zure esku emanaietatik etartu ditudan onegin guzietaz, eta batez ere zeren utzi nauzun eltzea egun untara, zeintan zure ohore ta gloriarako eskaiñtzen dazkitzut nere gogo, itz eta egite guziak, Jesukristoren odol ta merezimenduekin batean; eta asmo sendo bat egiten dut zure graziaren laguntzarekin zu geiago ez ofenditzeko; eman diezazu, bada, zure laguntza ala egiteko Jesukristoren, bere ama txit sainduaren eta bertze saindu guzien merezimenduen gatik. Amen.
Izerkari sainduaren otoitza.
Jaun Jangoiko, zure Pasioko señalea maindire sainduan utzi zinuena, zeintan bildua izan zen zure gorputz soil saindua, Josen ganik gurutzetik jautsia izan zelarik; eman diezagutzu, Jaun soll biotzukia, zure eriotze eta ehortzuloa gatik eramank izan gaitezin Biztearen gloriara, non bizi zara erreinarria Jangoiko Aitarekin, Espiritu Sainduaren batasunean, Jangoiko mendez mende.
Fede, itxaropen edo esperantza ta maitasunezko egintzak edo akto laburrak
Fedezko egintza.
Siñesten dut fermuki Jangoiko bat bakarra dela, sari emalle izategaraiezkoa, onei saria, ta gaistoei gaztigua ematen duena. Siñesten dut Trinitateko txit Sainduaren misterioan, Ait, Semea eta Espiritu-Saindua, iru Persona banak, eta egiazko Jangoiko bat bakarra. Siñesten dut Jangoikaren Semearen aragitzearen misterioan, zein egin zen gizon Ama Birjina soll garbiaren erraietan Espiritu Sainduaren egitez, gu bekatutik ateratzea eta salbatzea gatik, Jesukristo Jangoiko ta gizon egiazkoaren pasio ta eriotze soll baliotsua dela medio, zein biztu zen eta dago zeruan ta Aldareko Sakramentu txit Sainduan. Siñesten dut gure Eliza Ama sainduak siñesten eta siñesteko manatzen duen guzian, zeren ala agertu du Jaungoikoak zeinek ez dezake enganatu, ez ere izan enganatua.
Esperantzazko egintza.
Esperantza dut Jangoiko guzialdunaren baitan, eta zerbitzatzen dudalarik, graziaren laguntzarekin, barkatuko eta salbatuko nahuela, bere ontasun eta erruki amaigabekoaz, eta Jesukristo gure Jaunaren merezimenduaz.
Maitetasunezko egintza.
Maitatzen dut Jangoikoa gauza guzien gañetik, dana delakotz, bere ontasun amaigabekoa gatik; eta maitatzen dut lagun urkoa nere burua bezala, zeren den Jangoikoak egina bere itxura ta idurira. Barkatzen dabet biotzetik nere etsai guziei, eta gutiziatzen dabet on guzia, eta bear den bezala maite izan ez dutelakotz Jangoiko bat ain ona, diot, Jauna damu dutela.
|