HILA ESPOS
Aintzin solasa
Gure herritan, asko borroka gertatzen dira herri-gizon eta eliz-gizonen artean, su-gai dituztela batzu eta besten lege desberdinak. Manatzeko urratsetan, ez da beti errex neurtzea noraino doatzin alkatearen eta noraino erretorearen eremuak.
Erretorak huts egin dezake apezkeriz, eta alkateak ere... gobernukeriz.
Makurbiderik bien artean ez dadien sortu, batek ala besteak behar dute jakin, zuzenbidea maitasunaz leuntzen.
Bestalde, asko kristauek, bide makurrean dabilanari, nahi lioteke lortu bidegabeko barkamena.
Badakigu makila ez daitekela bi burutarik atxiki, eta, izerdiaren saria irabazten duela bakarrik, uko-egile ez denak.
Betidanik, gerlek baitute fedearen adimena kamusten, eta fededunen ibilietan nahaspila sortzen, antzerki huntaz nahi izan ditut fedezko erakaspenak zuzendu eta fermutu.
Doala antzerki hau, egiaren predikari!
P. LARZABAL
Jokalariak:
ERRETORA: 40 bat urte, apez edozoin.
GELARIA: 60 bat urte, emazte xahar bat.
GREFIERA: 40 bat urte, jaunxkil.
FRANTZINA: 45 bat urte, arpegiz zintzo.
ADELA: 45 bat urte, arpegiz harro-aire.
MAYI: 22 bat urte, pollit, alegera.
ERRIENTA: 45 bat urte, arpegi ilun eta eri.
MERA: 50 bat urte, edozoin.
|