www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Herriko botzak
Piarres Larzabal
1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Piarres Larzabalen idazlanak (II), Piarres Larzabal (Piarres Xarrittonen edizioa). Elkar, 1991

 

 

  hurrengoa

HERRIKO BOTZAK

 

(1956)

 

 

Aintzin solasa

 

        Nere antzerki gaiak, kasik denak, dira Euskal-Herrian edo bederen Euskaldunen artean gertatu edo gertatzen diren harat-hunatak.

        Antzerki horien mamia, zintzo edo irrigarri, da beti erakaspen emaile.

        Nere erakaspena da, gutiz gehienetan oraiko egunari doakona, Euskaldungoaren akulatzale, jende handien harrotzale...

        «Nolako bizi, halako idatzi» da errana... Nik uste, nere biziko borrokak, nere herriaren alderako kar minbera, nere odolezko etorkizuna, dira nere buru-lanen iturri eta su-gailu.

        Ez ditut maite amets hutsak. Funtsazko ametsetan, biziaz oratuetan, Jainkoa eta Eliza Ama gidari, deramakat nere artzaingoa.

        Horra zer zimenduaren jabe dudan ateratu antzerki berri hau.

        Ez uste izan, hunen erakaspena dela: Bozkatzearen kondenatzea...

        Bozkatzea da urrats errespetagarri eta zintzo bat, gizonaren norbaitasuna ohoratzen duen gizonak, emeki eta nekez, beretu duen dretxo bat.

        Zorigaitzez, dretxo errespetagarri hori ez da beti errespetuki baliatua, batetik gizon zenbaiten malezia gaxtoarengatik, bestetik bozkatzaile hainitzen ahuleziarengatik.

        Beharbada zenbaiti idurituko zaiote, oraiko jende argitu eta leunduentzat, antzerki huntako bozkatzaileak ez direla antzeko, bainan hirrikillu eta petralegi... Hobe, hobe, eta agian ba!... Bainan asko ofiziale «jende biltzalek» diote, jendeen kaskotan zerbait sartu nahi duen idazlariak, bere lana behar duela muntatu, hamalau urte inguruko koxkorrentzat balitz bezala... Maila hortarat, jakinduria jauts ditake urtu gabe, eta, jakin gabezia upa ditake, lotsatu gabe.

        Dena den, horra zertarik den, zertako eta zertarako, antzerki hau.

        Lehen aldikotz, Hazparneko multzoak eman zuen, naski 1956. urtean.

P. Larzabal

 

 

Jokalariak:

        MERA: 65 urte, jitez zalapart eta kexakor.

        MONSIEUR PHILIPPE: 50 bat urte, faltsu, apostolu aire.

        GREGORIO: 60 bat urte, bisaia ilargi.

        AROTZA: Beltzaran, muztatzdun, idor eta bortitz.

        KOSE: 60 bat urte, lunetetan, errement aire.

        PAKO: 50 bat urte, xuhur bezti, zaintsu, moxkor bisai.

        XIXON: 20 bat urte, zilinga, dena grimas, bitziki bezti.

        OSTALERTSA: 45 bat urte, lerden eta puxka gizontsa.

        BERTA: 25 bat urte, eder eta maltzur.

        JUSTINA: 70 bat urte, hortzak eskas, bitzi...

        DOLOREZ: 50 bat urte, aire nekatu moko kari bat.

        BERTZE ZENBAIT: Agertzen direnak, mintzatu gabe edo mintzatzen agertu gabe.

 

  hurrengoa