|
Andre-dena Maria zerurat altxatua
Andre-dena Maria egon zen munduan hogoi eta hirur urthe eta zenbait ilhabete Salbatzaillea zerurat igan zen ondoan, eta izpiritu saindua lurrerat yautsiz geroz. Zenbat ere ama dibinoak nahiko baitzuen behinere ez galdu begietarik bere seme maitea, ekharria zen halarik ere, oraino lurrean gelditzerat eliza sainduaren fagoratzeko eta giriztinoen kontsolatzeko bere atsekabetan. Hark behar zuen bethe, nolazpait ere, behere huntan Salbatzaillearen presenziaren eskas handia. Mariak zerutik yauts-arazten zituen graziek bortitzki laguntzen zituzten arima Jainkotiarrak abiatzen ziren persekuzionetan. Deusek ere etzuen hala sutengatzen hekin fedea nola yakiteak Maria oraino bere artean zutela. Hura zen hekin kontseillua, hekin ihes-lekhua, hekin guzia. Hark finkatzen zuen heien berthutea, eta sustatzen kharra. Apostoluek berek ikhas zezaketen Mariaren eskola zuhurrean. Elizako aiteen arabera, San Luk-ek Mariaganik yakin izan zuen xeheki Jesusek nola iragan zuen bere haurtasuneko denbora: errana da ebanyelioan Mariak etzuela utzten galtzerat ikhusten eta entzuten zuenetarik, eta bihotzean zaduzkala Salbatzaillearen hitz guziak.
Birjina sainduak iragan zituen hogoi urthe eta zenbeit ilhabeteak Jainko adoragarriaren alderako amudiorik khartsuenean, eta berthutezko itsaso batean bezala. Lurraren gainean zen gorphutzez; ordean zeruan, bere seme adoragarriaren aldean, bihotzez. Bazuen hamabi urthe Yerusalemen bizi zela apostoluak eta dizipuluak athera behar izan zirenean hiri hartarik yuduen persekuzioneari ihes egitekotzat. Mariak bozkariorekin ikhusten zuen errelijionea hedatzen zela guzietarat; ordean elizaren asaldurek zaurhtzen zuten haren bihotza. Egon zen aphur bat Efeseko hirian: baratu zenean persekuzionea, bihurtu zen Yerusalemerat, eta etzen gehiago handik aldaratu.
Apostoluek hedatu zutenean fedearen argia hurren guzietarat, eta finkatu izan zenean eliza saindua, Mariak utzi behar izan zuen mundu hau: errexki eman zen hartan; ezen behatzen zion mundu huni desterruko lur bati bezala. Bere seme maiteaz lehen-bai-lehen gozatzeko hirritsak zaraman haren bihotz guzia. Gabriel aingeruak egin zuen yakintsun noiz izanen zen bada egun eta oren zorionezko hura. Etzen izan Maria baitan ez sortzean, ez bizian bekhatuaren narraiorik; iduri zuen beraz etzela hiltzekoa; ordean bazakien Salbatzaillea ere hil izan zela, eta damu izanen zuen ez hari yarraikitzeaz. Zer bihotz min! ordean hala-hala, zer bozkarioa apostolu eta girizrino guzientzat yakin zutenean Jesusen ama heienganik hastantzerat zohala heltzekotzat bere seme adoragarriarengana! Berri handi hark yo zituen herri guziak. Mundua bildu zen, osteka, alde guzietarik hartzerat Mariaren azken benedikzionea. Ala mirakuillu handia ikhusi izan baitzen ordu hartan! Asko lekhutarat hedatuak ziren apostoluak eramanak izan ziren hedoi batean Maria saindua zen etxerat hari bere azken ohoreak bihurtzeko.
Birjina saindua hil zenean, guziak eman ziten, ahuspez, haren oinetan, nigarra zariotela. Yerulalemeko eta inguru hetako giriztinoek, ohoratu zuren lehiarekin haren gorphutz errespetagarria. Eriek aski zuten harenganat hurbiltzea sendatzekotzat. Yuduak berak partalier izan ziren Mariak, hil ondoan, obratu zituen mirakuillutan. Apostoluek altxatu, eta eraman zuten Mariaren gorphutza Yerusalemetik hirur ehun urhatsetarat. Giriztino guziak yarraiki zitzaizkon ahukuari xirio biztuak eskutan: yuduak ere eman ziren giriztinoen baltsan hobirainokoan.
Ala Mariaren bizia osoki bai da ederra. Sorthu zen bekhatuaren kutsurik gabe; bethea izan zen grazia hautetsienez, eta berregindua berthute miragarrienez. Erran daiteke amudioak hil-arazi zuela Maria, era ez gaitzak. Zer allegrantzia! zer ohore Mariarentzat! Ehortzia izan zenetik hirurgarren eguneko, haren gorphutz saindua ilkhi zen hobitik; mundua etzen gai halako erleki preziatu baten izateko. Altxatu zen zeruetan gora, eta Jesu-Kristo berak, harekin batean aingeru araldek badaramate Jainkoaren tronuaren gainerat.
Zeruan zare, beraz, o! Birjina saindua. Etzaitugu hargatik behinere galdu. Zure goratasun eta loria guziaren erdian, orhoitzen zare bethi gutaz. Hedatzen-tutzu yarria zaren tronu distiantaren gainetik zure behatze arraiak gure gainerat. Zenbatenaz hurbillago baitzara grazia guzien ithurburu sakratutik, hanbatenaz gehiago seinalatzen duzu zure bothere handia gure fagoretan. Ematen gare fidantzia oso batekin, ahuspez, zure oinetan. Eskaintzen darozkitzugu gure errespestuak. Ofrendatzen darozkitzugu gure bihotzak. Ohoratzen zaitugu gure erregina bezala; othoitzten zaitugu miserikordiaren ama bezala; behatzen darotzugu gure ihes-lekhuari, gure esparantzari, gure kontsolamenduari bezala. Har gaitzatzu, o!, ama amultsua, zure ume maiteen baltsan. Perfekzione guzien bilduma saindua zarena, lagun gaitzatzu; egizu zure arartekotasunaz ardiets detzagun humiltasuna, garbitasuna eta salbatzekotzat behar ditugun berthute guziak.
|
|