Koplak
Jean Baptiste Larralde, «Bordaxuri»
XIX. mendea
[liburua osorik RTF formatuan]
[inprimitzeko bertsioa PDFn]
Iturria: Bertsolaritzaren historia II, (Patri Urkizuren edizioa). Etor, 1991
|
|
|
HAURRA, ZER HARI ZARE
Haurra, zer hari zare
Sarian sarthua,
Progotxurikan gabe
Lapharrez zaurthua!
Amak ber'umendako
Nekez egin egoitza,
Atseginez hausteko
Non duzu bihotza?
Adi zazu nigarrez
Xori gaixo hori,
Umeak har beldurrez
Oihuz dago zuri.
Ama bat baduzula
Othoi urhoit zaite,
Eta deus ez duela
Zu bezenbat maita.
Zertako nahi duzu,
Guziz alferretan
Dolu mina hedatu
Oihan guzietan?
Dolu gose bazare
Helas! naturalki
Geronek deithu gabe
Nork ez du bad'aski!
Bainan, barne gabea,
Hots zure lanari!
«Zer da bada galtzea,
Diozu, lau xori?».
Bihotzak ez badautzu
Erran: «Bai, gaizki da!».
Amari galde zazu,
Doluz hil ez bada.
Munduan deusik egin,
Gizen ez dukana,
Ez bederen desegin
Jaunak egin bana,
Egilea bakharrik
Duk gauzen nagusi;
Ez dukala dretxorik
Behar duk onhetsi.
Jaunak eman lekhua
Gauza guzieri
Ongi da hautatua,
Ez deus handik higi
Utzi beraz loreak
Beren baratzetan,
Xorien ohantzeak
Utzi sasietan.
|
|
|