www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-III
Agustin Kardaberaz
1762

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

aurrekoa hurrengoa

INDULJENZIA PLENARIA,
EDO PEKATUEN BARKAZIO OSOA

AITA SANTU BENEDICTO AMALAUGARRENAK
KRISTAUARI ERIOTZAKO ORDURAKO,
1747GARREN URTEAN EMANA

 

        Induljenzia andi au, besteak bezala, eriak irabazteko, Konfesore Jaun orretarako Aita Santuaren eskua duenak, Sakramentuak artu ezkero abisatuko du, ta Benedizioa orañ esango dan bezala, Aita santuaren izenean emango dio.

        Azkenean, edo Sazerdoteari ondoen deritzanean, Bulda Santuaren Induljenzia emango dio.

        Etxekoak, edo eriari laguntzen diotenak kontuan ifiñiko ditu, nola deabruak aienatzeko, ur bedeikatuaz noizean beiñ eria, ta gela egitea, Eleiza Santaren erremedioa dan, ta nola usatu bear duten, ta eria bere neke, edo gaitzaren estutasunetan animatu, ta konsolatu bear duten, beren konseju onakin, ta platika santuakin: ta beste gauzak, ta munduko banidadezko, ta itz gaistoak eriaren aurrean ezdirala esan, edo kontatu bear, baizik animaren kalteko etsaiak bezala andik aienatu.

        Santuai Letaniakin onela deitu, ta eria agonian sartzean, urrengo Elizaren orazioak esaten dira.

        Oiek dirade, nere Kristaua, ill arteraño bati Eleiza santak, ondo iltzen laguntzeko, egiten diozkan oraziorik usatuen, ta jakiñenak. Ta zuk obeto aditzeko, zure eriotzako orduan, zugatik zer egingo dan, ta Jainkoari zer eskatuko zaion, Euskeraz esango dizut guzia.

        Soseguz iltzeko denbora, ta ditxa izaten badezu, jakizu, esan diran Letania, edo Eskari laburretan, Jainkoari zugatik erregutzen zaiola, bitarteko ifiñiaz Ama Birjiña, Aingeru, ta Santuak, Abel justutik asi, ta beste diran guziak. Orren ondoren Eliza Ama Santak zure animaren Gomendio, edo rekomendazio, zu ill artean, modu onetan egiten du.

 

aurrekoa hurrengoa