JAUNDONE JOHANE APOSTOLIAREN APOKALIPSA
LEHEN KAPITÜLIA
1. Jesü-Kristen Apokalipsa Jinkoak eman deiona, laster heltü behar direnen agertzeko bere zerbütxarier; eta ezagüterazi diana, igorririk bere aingüriaz bere zerbütxari Johaneri.
2. Zoñek jakilegoa ekharri beitü Jinkoaren hitzari, eta Jesü-Kristen jakilegoa, ikhusi dütian orori.
3. Dohaxü profezia huntako hitzak irakurten eta entzüten dütiana, eta huntan izkiribatürik direnak begiratzen dütiana, ezi denbora hüllan da.
4. Johanek Asian diren zazpi Elizer. Grazia zier eta bakia Denaganik, Zenaganik eta jinen denaganik; eta haren jargiaren aitzinian diren zazpi izpiritienganik.
5. Eta Jesü-Kristganik, zoñ beita jakile leiala, hiletarik lehen sorthia eta lürreko erregen gehiena; zoñek maithatü beikütü eta xahatü beikütü gure bekhatietarik bere odolian.
6. Eta egin gütü Jinkoaren eta bere Aitaren erresuma eta aphez; hari gloria eta bürüzagigoa menten mentetan. Halabiz.
7. Huna non jiten den odeieki, eta ikhusiko die begi güziek eta hura zilatü dienek, eta bulharrak joko dütie haren ikhustian lürreko popülü güziek.
8. Ni niz alfa eta omega, haxarria eta ürhentzia, dio Jinko Jaunak, Denak eta Zenak eta jinen denak, Ahalorotakoak.
9. Ni Johane zien anayia eta lagüna eskernioan eta erresuman, eta igurztian Jesü-Kristetan, izan niz Pathmos deitzen den ühartian, Jinkoaren elhiagatik eta Jesüsen jakilegoagatik.
10. Izan nintzan gogoz eroanik igante egün batez, eta entzün nian ene gibelian mintzo azkar bat trunpetarena üdüri,
11. Zioana: Ikhusten düzüna izkiriba ezazü librü batetan; eta igor ezazü zazpi Elizer, zoñ beitira Asian, Efesan eta Smirnan eta Pergamen, eta Thiatiran eta Sardesen, eta Filadelfian eta Laodizian.
12. Eta ützüli nintzan mintzo zeitan botzaren ikhusteko, eta ützüli nintzanian ikhusi nian zazpi ürhezko khandeler.
13. Eta zazpi khandeleren erdian gizonaren Semia bezalako bat, saio lüze bat jaunxirik eta ürhezko gerriko batez thiti ondoetan tinkatürik.
14. Haren büria aldiz eta bilhoak xuri ziren ilhia bezala eta elhürra bezala, eta haren begiak sü garra bezalako ziren.
15. Eta haren hoñek üdüri zien leton xuria labe beroan, eta haren mintzoak üdüri zian hur handien heroxa.
16. Eta bazütian bere esküñeko eskian zazpi izar; eta haren ahotik espata bat bi aldetarik zorroztürik elkhiten zen, eta haren begithartiak argitzen zian ekhiak bere indarrian bezala.
17. Eta ikhusi nianian, erori nintzan haren hoñetara hilik bezala; eta ezari zian bere eskü esküña nitan gañen, zioalarik: E-tzitiala loxa, ni nüzü lehena eta azkena,
18. Bizi nizana, eta izan niz hilik; eta huna non bizi nizan menten mentetakoz; eta badütüt herioaren giltzak eta ifernükoak.
19. Izkiriba etzatzü arren ikhusi dütüzünak, eta direnak eta heltü behar dienak hoien ondotik.
20. Huna ene eskü esküñian ikhusi dütüzün zazpi izarren misterioa eta zazpi khandelerena: zazpi izarrak dira zazpi Elizen aingüriak, eta zazpi khandelerak, zazpi Elizak dira.
BIGERREN KAPITÜLIA
1. Izkiriba izozü Efesako Elizaren Aingüriari: Horik diotza, edükitzen dütianak zazpi izarrak bere eskü esküñian, eta zazpi ürhezko khandeleren erdian dabilanak:
2. Badakitzat zure egitatiak, eta zure nekia eta zintarzüna, eta ezin ditzaketzüla egar gaistoak; eta ikhertü dütüzüla apostolü direla errailiak, ez-tirelarik; eta gezürti ediren dütüzü.
3. Eta zintarzün badüzü eta igurtzi düzü ene izenagatik eta e-tzira ükhatü.
4. Bena erraiteko badizüt zure kontre, zure leheneko karitatia ützi düzüla.
5. Orhit zite arren nontik erori ziren, eta egizü penitentzia, eta egitzü zure leheneko obrak; ezi bestela, jiten nitzaizü eta elkhiko dizüt zure khandelera bere lekhütik, ez-padüzü penitentzia egiten.
6. Hau hatik badüzü, hastio beitütüzü Nikolaiten egitatiak, zoñ nik ere hastio beitütüt.
7. Beharri dianak entzün beza Espiritiak zer dioan Elizer: Goitzen dianari emanen düt jatera bizizko zühañetik, zoñ beita ene Jinkoaren pharadüsian.
8. Eta Esmirnako Elizaren aingüriari izkiriba ezazü: Horik diotza lehenak eta azkenak, hil izan denak eta bizi denak.
9. Badakit zure eskernioa eta zure gabezia, bena aberax zira; eta gaizki saldürik zira jüdio direla dioienez, eta ez-tira hala, bena bai Satanen biltzarrena.
10. Ez ükhen egartera zoazanen beldürrik, huna non debriak igorriko dütian zietarik zonbait presontegialat tentatürik izateko, eta eskernio ükhenen düzie hamar egünez. Izan zite fidel hil artio eta emanen deizüt bizizko khoroa.
11. Dianak beharri entzün beza zer dioan Espiritiak Elizer: Goitzen diana ez-ta hunkirik izanen bigerren heriotziaz.
12. Eta Pergameko Elizaren Aingüriari izkiriba ezazü: Horik diotza dianak ezpata bi aldetarik zorroztia:
13. Badakit non zaudian, Satanen jargia den lekhian; eta edükiten düzü ene izena eta ez-tüzü ükhatü ene sinhestia. Ez eta egün haietan zoñtan Antipas ene aithorzale leiala hil izan beita zien artian, non beitago Satan.
14. Bena badizüt zure kontre zerbaitto, beitütüzü hor jarraikitzen direnak Balaamen erakaspenari, zoñek erakasten beitzian Balaki galbide emaiten Israeleko semer, sori e-tzeienaren janeraztez eta likhizkerian nahaseraztez.
15. Halahala badütüzü ere Nikolaiten erakaspenari jarraikitzen direnak.
16. Egizü arren penitentzia; bestela jinen nitzaizü bertan, eta güdükatüko niz haieki ene ahoko ezpatareki.
17. Dianak beharri entzün beza zer erraiten dian Espiritiak Elizer: Goitzen dianari emanen düt manna gordia, eta emanen deiot harri xuri bat, eta harrian izen berri bat izkiribatürik ihurk ez-takiana harzaliak baizik.
18. Eta Thiatirako Elizaren Aingüriari izkiriba ezazü: Horik diotza Jinkoaren Semiak zoñen begiak sü garraren antzoko beitira eta zankhoak letu xuria üdüri.
19. Ezagützen ditizüt züre egitatiak eta sinhestia, eta zure karitatia eta lanhegina, eta zure zintarzüna eta zure azkeneko egitatiak lehenak benoagoak.
20. Bena badizüt zure kontre zerbaitto, üzten beitüzü Jezabel, emazte profeta dela berak dioan bat, erakastera eta ene zerbütxarien inganatzera, likhizkeriala hen bulkatzera, eta Jinko falxier ohereskatietarik janeraztera.
21. Eta aldarte eman deiot penitentzia egiteko, eta ez-ta nahi ürrikitan sarthü bere likhizkeriaz.
22. Haudela ezariko düt ohian, eta hareki nahasi direnak izanen dira eskernio handienian, ez-padie penitentzia egiten bere egitatez.
23. Haren haurrak ehoren dütüt, eta jakinen die Eliza güziek ni nizala gerrien eta bihotzen ikherzalia; eta emanen düt zietarik bakhoitzari bere lan heginen arau. Zier aldiz dioziet,
24. Eta beste Thiatiren ziraiener: Erakaspen horri jarraikiten ez-tirenak oro, eta ezagützen eztütienak Satanen barnetarzünak, haiek dioien bezala, ez-tüt ezariko zietan gañen beste haxerik.
25. Alabena düziena etxek ezazie ni jin artio.
26. Eta goitzen dianari eta ene eretzeko eginbidiak begiratzen dütianari, eskü emanen deiot popülien gañen.
27. Eta erabiliren dütü bürdüñazko zaharoareki, eta lürrezko ontzi bat bezala izanen dira phorrokatürik.
28. Nihaurek ükhen düdan bezala ene Aitaganik, eta emanen deiot goiz-izarra.
29. Beharri dianak entzün beza zer dioan Espiritiak Elizer.
HIRURGERREN KAPITÜLIA
1. Eta Sardeseko Elizaren aingüriari izkiriba ezazü: Horik diotza dütianak Jinkoaren zazpi Izpiritiak eta zazpi izarrak: Badakitzat zure egitatiak, badüzüla bizi zirelako izena eta hilik zirela.
2. Izan zite iratzarri, eta azkart etzatzü beste hiltzera zoatzanak. Ezi ez-titizüt edireiten zure eginbidiak betherik ene Jinkoaren aitzinian.
3. Gogoan arren har ezazü zer ükhen düzün eta entzün, eta begira ezazü, eta egin penitentzia. Ez-pazaude ordian iratzarririk, jinen nitzaizü ohoña bezala, eta ez-takikezü zer ordüz jinen nitzaizün.
4. Haregatik badütüzü izen bakhoitz batzü Sardesen, bere suñekoak theiütü ez-tütienak; eta ebiliko dira eneki xuriz althatürik, züzendün beitira.
5. Goitzen diana, hola izanen da xuriz althatürik, eta ez-tüt khentüko haren izena bizizko libürütik; eta aithortüren düt haren izena ene Aitaren aitzinian eta haren aingürien aitzinian.
6. Beharri dianak entzün beza zer erraiten dian Espiritiak Elizer.
7. Eta izkiriba ezazü Fidadelfiako Elizaren aingüriari: Horik diotza Saintiak eta Egiatiak, Dabiten giltza dianak, zoñek idekiten beitü eta ihurk ez-tü zerratzen, zoñek zerratzen beitü eta ihurk ez-tü idekiten:
8. Badakitzat zure egitatiak. Huna ezari deizüt aitzinian bortha idekirik, ihurk zerra ez-tezakena; indar güti düzülakoz, eta begiratü beitüzü ene hitza, eta ez-peitüzü ene izena ükhatü.
9. Huna non emanen deitzüdan Satanen bilkhüratik, jüdio direla erraiten dien batzü, eta ez-tira hala, bena gezürra dioie; huna non jin eraziko dütüdan, eta gürthüren dira zure hoiñetan eta jakinen dizie maite zütüdala.
10. Begiratü beitüzü ene igurtzpeneko hitza, nik ere begiratüren zütüt borogüzko orenian, zoiñ jitekoa beita mündü güziala, lürreko ekhoiliarren borogatzera.
11. Huna non jiten nizan berhala; etxek ezazü düzüna, ihurk har ez-tezan zure khoroa.
12. Goitzen dianaz eginen düt habe bat ene Jinkoaren tenploan, eta kanporat ez-ta elkhiren haboro; eta izkiribatüko düt hartan gañen ene Jinkoaren izena, eta ene Jinkoaren hiriaren izena, Jerüsalem berriarena, zoñ jaisten beita zelütik ene Jinkoaganik eta ene izen berria.
13. Dianak beharri entzün beza zer erraiten dian Espiritiak Elizer:
14. Laodiziako Elizaren aingüriari ere izkiriba ezazü: Horik diotza Egiak, jakile leialak eta egiazkoak zoñ beita Jinkoak eginen haslia:
15. Badakitzat zure egitatiak, e-tzirela ez hotz ez bero, aizina hotz edo bero!
16. Bena zirelakotz ephel, eta ez hotz eta ez bero, hasiko nüzü zure urthikitzen ene ahotik.
17. Erraiten beitüzü: Aberax niz eta ditxatü, eta ihuren ez-tüt beharrik. Eta ez-takizü zirela orozbehar, eta desditxatü eta deusgabe, eta üxü eta bilaizi.
18. Aholkatzen zütüt eros dizadazün süian garbitü ürhia, aberast zitian, eta jaunx detzatzün suñeko xuriak, ager ez-tadin zure pikarraitarzünaren ahalkia; eta begihurez bereka etzatzü zure begiak ikhus dezazün.
19. Nik maite dütüdanak xüxentzen dütüt eta zehatzen. Sühart zite arren, eta egizü penitentzia.
20. Huna nago borthan, eta joiten düt; norbaitek entzüten badü ene oihia eta idekiten badeit bortha, sarthüren niz haren ganat, eta aihaltüren niz hareki, eta hura eneki.
21. Goitzen diana jar-eraziko düt eneki ene tronoan, nik ere goithü düdan bezala, eta jarri nizan bezala ene Aitareki haren tronoan.
22. Dianak beharri entzün beza zer dioan Espiritiak Elizer.
LAURGERREN KAPITÜLIA
1. Horien ondoan ikhusi nian, eta huna bortha bat idekirik zelian, eta lehenik entzün nian botzak, tronpeta bat bezala eni mintzatzen, erran zeitan: Igain zite huna, eta erakuxiren deitzüt haraitzina heltü behar dienak.
2. Eta hainsarri izan nintzan gogoz eroanik, eta huna jargia bat ezaririk zen zelian, eta jargian gañen jarria.
3. Eta jarririk zenak üdüri zian diamant nabarra eta gorria eta ozadar bat bazen jargiaren üngürian, üdüri beitzian diamant berdaxa:
4. Eta jargiaren üngürian hogei eta laur jargia, eta tronoetan gañen hogei eta laur zahar jarririk, saio xuriz üngüratürik, eta haien bürietan ürhezko khoroak.
5. Eta tronotik elkhiten zen iñhazi eta oihü eta ühülgü, eta bazen tronoaren aitzinian zazpi argi phiztürik, horik beitira Jinkoaren zazpi Izpiritiak.
6. Eta tronoaren eretzian bitrezko itxaso bat bezala kristala üdüri; eta jargiaren erdian, eta jargiaren üngürian, laur abere begiz betherik aitzinian eta gibelian.
7. Eta lehen aberia zen lehoa üdüri, eta bigerren aberia aretxia üdüri, eta hirurgerren aberiak bazian begitharte bat gizonarena üdüri, eta laurgerren aberiak üdüri zian hegaltaz doan arranoa.
8. Eta laur aberek bazien seia hegal; eta üngürian eta aldebarnian betherik ziren begiz; eta thaik hartü gabe gaiaz ez egünaz, erraiten zien: Saintü, saintü, saintü, Jauna Jinko ahalorotakoa, zoñ beitzen, eta zoñ beita, eta zoñ jinen beita.
9. Eta ari zirelarik abere hurak gloria eta ohore eta beneditzione emaiten jarririk zenari tronon gañen, bizi denari menten mentetan,
10. Ahozpez erorten ziren hogei eta laur zaharrak tronoan jarririk zenaren aitzinian, eta egoisten zütien bere khoroak tronoaren aitziniala, zioelarik:
11. Züzendün zira, gure Jinko Jauna, ükheiteko gloria eta ohore eta berthüte; zeren zük egin beitütüzü oro, eta zure nahiz beitziren eta eginik beitira.
BOSTGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian tronoan jarririk zenaren eskü esküñian, güthün bat barnetik eta kanpotik izkiribatürik eta zazpi kaxetez zerratürik.
2. Eta ikhusi nian aingürü azkar bat oihü egiten borthizki: Nor da haizü güthünaren zabaltzera eta kaxeten eraikitera?
3. Eta ihurk e-tzezakian, ez zelian, ez lürrian, ez lürpian, zabalt güthüna ez hura begista.
4. Eta ni nigar turrustaz nengoan, ihur e-tzelakoz haizü edireiten güthünaren zabaltzeko eta haren ikhusteko.
5. Eta zaharretarik batek erran zeitan: Ez-tezazüla egin nigarrik; huna irabazi dü Jüdaren gizeliko lehoak, Dabiten herroak, güthünaren zabaltzia eta zazpi kaxeten eraikitia.
6. Eta ikhusi nian, eta huna tronoaren eta laur aberen erdian, eta zaharren erdian, Axuri bat xüti ehorik bezala, beitzütian zazpi adar eta zazpi begi, zoñ beitira Jinkoaren zazpi izpiritü lür güziala igorriak.
7. Eta jin zen eta hartü zian güthüna tronoan jarririk zenaren eskü esküñetik.
8. Eta zabaltü zianian güthüna, laur aberiak eta hogei eta laur zaharrak lüherrastü ziren Axuriaren aitzinian, zadüzkelarik bakhotxak harpa eta ürhezko fiola batzü ürrin honez betherik, horik beitira saintien othoitziak (sic).
9. Eta khantatzen zien kantika berri bat, zioelarik: Haizü zira, Jauna, güthünaren hartzera eta haren kaxeten eraikitera, zeren erhorik izan beitzira, eta arrerosi beikütüzü Jinkoarentako zure odolaz gizeli eta mintzaje, eta popülü eta nazione güzietarik.
10. Eta egin gütüzü gure Jinkoaren errege eta aphez, eta errege girate lürrian.
11. Eta ikhusi nian, eta entzün nian aingürü hanitxen botza tronoaren eta aberen eta zaharren üngürian, eta ziren mila miliuka,
12. Goratik oihüz zioienak: Züzendün da hilik izan den Axuria, ükheiteko berthüte eta Jinkotarzün eta zühürtarzün eta indar eta ohore eta gloria eta beneditzione.
13. Eta zelian, eta lürren gañen, eta lürpian diren güziak, eta itxasoan eta hartan barnen direnak, oro entzün nitian erraiten: Tronoan jarririk denari eta Axuriari beneditzione eta ohore eta gloria eta photere menten mentetan.
14. Eta laur aberek erraiten zien: Halabiz. Eta hogei eta laur zaharrak ahozpez erori ziren, eta adoratü zien bizi dena menten mentetan.
SEIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian Axuriak ideki ziala zazpi kaxetetarik bat, eta entzün nian laur aberetarik bat, erraiten, ühülgiaren botza bezalako bateki: Tziauri eta ikhus ezazü.
2. Eta ikhusi nian, eta huna zamari xuri bat, eta hartan gañen jarririk zenak, bazian balesta bat; eta eman zeioen khoroa bat, eta abiatü zen goitzale goitzera.
3. Eta ideki zianian bigerren kaxeta, entzün nian bigerren aberia, erraiten: Tziauri eta ikhus ezazü.
4. Eta elkhi zen beste zamari gorhail bat, eta hartan gañen jarririk zenari emanik izan zen bakiaren lürretik khentzia, eta alkharren erhoeraztia; eta eman zeioen ezpata handi bat.
5. Eta ideki zianian hirurgerren kaxeta, entzün nian hirurgerren aberia erraiten: Tziauri eta ikhus ezazü. Eta huna zamari beltz bat, eta hartan gañen jarririk zenak bazian balantza bat bere eskian.
6. Eta entzün nian botz bat bezala laur aberen artetik, erraiten: Bi libera ogi dinerian, eta hirur libera garagar dinerian, eta ardua eta olioa ez hunki.
7. Eta ideki zianian laurgerren kaxeta, entzün nian laurgerren aberiaren mintzoa erraiten: Tziauri eta ikhus ezazü.
8. Eta huna zamari zurphail bat, eta hartan gañen jarririk zenak, izen zian Herioa, eta jarraikiten zeion ifernia; eta eskü emanik izan zeion lürraren laur eretzetan, erhaiteko ezpataz, gosetiaz eta heriotziaz, eta lürreko saiez.
9. Eta ideki zianian bostgerren kaxeta, ikhusi nütian althariaren pian, Jinkoaren hitzagatik, eta ekharri zien jakilegoagatik erhorik izan zirenen arimak.
10. Eta oihüz ari ziren borthizki, zioelarik: Noiz artio, Jauna, saintia eta egiatia, ez-tüzü züzen egiten eta ez-tüzü goiherazten gure odola lürrian dauden hoietarik?
11. Eta emanik izan zeitzen saio xuriak, eta erranik izan zeien egürüki lezen orano aphür bat, bethe artio haien zerbütxari lagünen, eta hurak bezala erhorik izan behar zienen saldoa.
12. Eta ikhusi nian ideki zianian seigerren kaxeta, eta huna lühikhara handi bat izan zen, eta ekhia belztü zen bilhozko zakü bat bezala, eta argizagia oro odola bezalakatü zen.
13. Eta izarrak zelütik erori ziren lürrialat, phikotziak ixurten dütian bezala bere phikoak, aize handi batek iharrausten dianian.
14. Eta zelia bildü zen güthün holla bat biribilkatzen den bezala; eta mendiak oro eta ühartiak bere günetarik zotükatü ziren.
15. Eta lürreko erregiak eta gehienak, eta armadetako aitzindariak eta aberaxak eta azkarrak, eta oro manüzpeko direnak eta jabiak, gorde ziren harziloetan eta mendietako botxietan.
16. Eta erraiten deie mendier eta botxier: Eror ziteie gütan gaña gorda gitzatzien tronoan jarririk denaren ikhusbidetik eta Axuriaren khexeriatik.
17. Zeren heltü beita haien khexiaren egün handia; eta nor dauke xüti?
ZAZPIGERREN KAPITÜLIA
1. Hoien ondoan ikhusi nian laur aingürü xüti lürraren laur eretzetan lürreko laur aizen etxekiten, buha e-lezen lürrialat, ez itxasoalat, ez zühañ batetara ere.
2. Eta ikhusi nian beste aingürü bat igaiten ekhi-jalkhigiatik, zoñek beitzian Jinko biziaren zeñharia; eta oihü egin zeien borthizki laur aingürier, zoñi eskü emanik beitzen lürraren eta itxasoaren zaflatzeko,
3. Zioalarik: Ez egin ogenik lürrari ez itxasoari ez eta zühañer, marka ditzagün artio gure Jinkoaren zerbütxariak bere belarretan.
4. Eta entzün nian markatien zonbata, ehün eta berrogei eta laur mila markatürik Israelen semen gizeli orotarik.
5. Jüdaen gizelitik, hamabi mila markatürik; Rübenen gizelitik, hamabi mila markatürik; Gaden gizelitik, hamabi mila markatürik;
6. Aseren gizelitik, hamabi mila markatürik; Neftalien gizelitik, hamabi mila markatürik; Manaseen gizelitik, hamabi mila markatürik;
7. Simeonen gizelitik, hamabi mila markatürik; Lebien gizelitik, hamabi mila markatürik; Isakarren gizelitik, hamabi mila markatürik;
8. Zabülonen gizelitik, hamabi mila markatürik; Josefen gizelitik, hamabi mila markatürik; Benjaminen gizelitik, hamabi mila markatürik;
9. Hoien ondotik ikhusi nian saldo handi bat ihurk khunta e-tziokiana, nazione eta gizeli, eta herri eta mintzaje güzietarik, xüti tronoaren aitzinian eta Axuriaren begipian, saio xuriz estalirik, eta palmak bere eskietan.
10. Eta oihü egiten zien zinez, zioelarik: Gür gure Jinko tronoan jarririk denari eta Axuriari.
11. Eta aingüriak oro zauden xüti tronoaren eta zaharren eta laur aberen üngürian, eta ahozpez erori ziren tronoaren aitzinian, eta adoratü zien Jinkoa,
12. Zioelarik: Bai, beneditzione, eta ospe, eta zühürtze, eta esker, eta ohore, eta berthüte, eta indar gure Jinkoari menten mentetan, halabiz.
13. Eta erantzün zeitan zaharretarik batek, eta erran zeitan: Nor dira saio xuriz althatürik diren horik? Eta nontik jin dira?
14. Eta erran neion: Ene Jauna, zük dakizü. Eta erran zeitan: Horik dira jin direnak eskernio handitik, eta bere zaiak xahatü dütienak eta hurak xuritü Axuriaren odolian.
15. Hartakoz dira Jinkoaren tronoaren aitzinian, eta zerbütxatzen die gai eta egün haren tenploan, eta tronoan jarririk dena egonen da haien gañen.
16. Ez-tükie goserik ez egarririk haboro, eta ez-tütie joko ekhiak, ez beste erredürak.
17. Zeren Axuri tronoaren erdian denak zaintüko beitütü eta oxemanen bizizko üthür-huretarat; eta txükatüren dütü Jinkoak nigarrak oro haien begietarik.
ZORTZIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ideki zianian zazpigerren kaxeta ixiltü zen zelian, oren erdi baten heña.
2. Eta ikhusi nütian Jinkoaren aitzinian dauden zazpi aingüriak, eta emanik izan zeitzen zazpi trunpeta.
3. Eta beste aingürü bat jin zen, eta ükhüratü zen althariaren aitzinian inxenxoar bat zadükalarik; eta eman zeioen inxenxü hanitx, ezar lezan saintü güzien othoitzetarik ürhezko altharen gañen, zoñ beita Jinkoaren tronoaren aitzinian.
4. Eta igain zen inxenxien khia, saintien othoitzez egina, aingüriaren eskütik Jinkoaren aitziniala.
5. Eta hartü zian aingüriak inxensoarra, eta bethe zian althareko sütik; eta urthiki zian lürrialat, eta egin zen ühülgü, eta oihü, eta iñhazi, eta lühikhara handi.
6. Eta zazpi aingürü zazpi trunpetak zadüzkenak adelatü ziren tronpeten joitera.
7. Eta lehen aingüriak jo zian trunpeta, eta egin zen harri eta sü odolareki nahasirik; eta egotxirik izan ziren lürrialat, eta lürraren herena erre zen, eta zühañen herena txokartü zen, eta belhar berde güzia erre zen.
8. Eta bigerren aingüriak jo zian trunpeta; eta mendi handi bat bezalako bat sü-garretan urthikirik izan zen itxasoalat, eta itxasoaren herena odol bilhatü zen.
9. Eta hil zen itxasoan bizia zien kreatüretarik herena, eta untzien herena galdü zen.
10. Eta hirurgerren aingüriak trunpeta jo zian; eta erori zen zelütik izar handi bat, sü-garretan ilhinti bat bezala, eta erori zen ühaitz-handietarik hereniala eta üthür-huretara.
11. Eta izarraren izena da Ixeña; eta huren herena ixenetara khanbiatü zen; eta gizon hanitx hil zen hur haietarik, kharastü zirelakoz.
12. Eta laurgerren aingüria trunpetoxez ari izan zen; eta joik izan zen ekhiaren herena, eta argizagiaren herena eta izarren herena, hala non ülhüntü beitzen haien heren phartia, eta ez-peitzian heren phartiak argirik eman egünari, ez eta halaber gaiari.
13. Eta ikhusi nian, eta entzün nian zeliaren erdia gainti hegaltaz zoan arrano baten botza, zoñek oihü egiten beitzian azkarki: Gaitz, gaitz, gaitz lürrian daudener, beste hirur aingürü trunpetak jo behar dütienen botzetarik.
BEDERATZÜGERREN KAPITÜLIA
1. Eta bostgerren aingüriak jo zian trunpeta, eta ikhusi nian izar bat erori zela zelütik lürrera, eta emanik izan zeion lezeko phütziaren giltza.
2. Eta ideki zian lezeko phützia eta igain zen phützüko khia, sü-labe handi batena bezala; eta ülhüntürik izan zen ekhia eta airia phützüko khiaz.
3. Eta phützüko khetik elkhi zen llarhote lürrialat; eta emanik izan zeien ahal, lürreko erluriek dien bezalako ahala.
4. Eta izan zeien manhatürik e-lezen ogenik egin lürreko belharrari, ez berde zen orori, ez zühaiñ güzier; baizik ere Jinkoaren zeiñharia bere belarretan ez-tien gizoner.
5. Eta eskü emanik izan zeien, ez haien erhaiteko, bena eskerniatzeko bost hilabetez; eta haien minak ziren, erluriak gizona isukitzen dianian bezalako minak.
6. Eta egün haietan gizonak ebiliko dira herioaren ondoan, eta ez-tie edirenen; eta nahi dirateke hil, eta herioak ihes eginen deie.
7. Eta llarhotiak bezalako haiek, üdüri zien zamari eli bat güdükako adelatürik; eta haien bürietan ziren khoroak bezalako batzü, ürhezko üdüriz; eta haien begithartia gizon begithartia bezalako zen.
8. Eta bazütien bilhoak emazten bilhoak üdüri, eta haien hortzak lehoen hortzak üdüri ziren.
9. Eta bazütien bulharrekoak bürdün bulharrekoak üdüri, eta haien hegalen heroxak üdüri zian orgeki güdükara doan zaldi saldo baten heroxa.
10. Eta bazütien büztanak erlurienak üdüri, eta lantzetak baziren haien büztanetan, eta haien photeria gizoner ogen egiteko bost hilabetez, eta bazien bere gañen
11. Erregetako leze handiko aingüria, zoñen izena beita hebrüz Abadon, grekez aldiz Apollion, latiz deitzen da Exterminans (erhailia).
12. Gaitz bat igaran da, eta huna jiten orano bi gaitz haren ondotik.
13. Eta seigerren aingüriak jo zian trunpeta eta entzün nian botz bat, Jinkoaren begien aitzinian den ürhezko althariaren laur adarretarik,
14. Erraiten seigerren aingürü, trunpetadünari: Solta itzak Eüfrateko ühaitz handian estekirik diren laur aingüriak.
15. Eta soltatürik izan ziren laur aingüriak zoñ beitziren adelatürik oreneko, eta egüneko, eta hilabeteko, eta urtheko, gizonen herenaren erhaitera.
16. Eta zaldizko armadaren saldoa hogei milatan hamar mila, eta entzün nian haien zunbata.
17. Eta hola ikhusi nütian zamariak ikhusaldian; eta haietan gañen jarririk zirenek bazütien süzko, iazintezko eta sofrezko bulharrekoak; eta zamarien büriak ziren lehuen büriak bezalako, eta haien ahotik elkhi zen sü eta khe eta sofre.
18. Eta hil zen gizonen herena hirur üzürri hoiez, haien ahotik elkhiten ziren sü eta khe eta sofriaz.
19. Ezi zamarien photeria haien ahoan da eta haien büztanetan, ezi haien büztanak sügiak üdüri dira, badütie büriak eta haiez ogen egiten die.
20. Eta üzürri hoiez erhorik izan e-tziren beste gizonek e-tzien hartü ürrikirik bere eskien egitatez, eta etzien ützi debrien eta ürhezko, eta zilharrezko, eta metalezko, eta harrizko, eta zurezko üdüripenen adoratzia, zoñek ez-peitiokeie ez ikhus eta ez entzün, eta ez-peititake ebil.
21. Eta e-tzien egin penitentzia bere gizon-erhaitez, ez pozonatzez, ez bere likhizkeriez ez eta bere ohoinkeriez.
HAMARGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian beste aingürü azkar bat zelütik jaisten, odeiez üngüratürik eta ozadar bat bürün gañen; eta haren begithartia zen ekhia bezala, eta haren zankhoak süzko habe batzü bezala.
2. Eta bazian eskian librütto bat zabaltürik, eta ezari zian zankho esküña itxason gañen, eiskerra aldiz lürren ganen.
3. Eta oihü egin zian ozenki, lehuak egiten dian orrua bezala; eta oihü egin zianian, zazpi düründak bere mintzoak erantzün zütien.
4. Eta erantzün zütienian zazpi düründek bere mintzoak, ni izkiribatzera nindoan, eta entzün nian botz bat zelütik eni erraiten: Kaxeta etzatzü zazpi düründek erantzünak, eta ez-titzatzüla hurak izkiriba.
5. Eta aingürü, itxason eta lürren gañen xüti ikhusi nianak, altxatü zian bere eskia zelialat.
6. Eta jüratü zian menten mentetan bizi denaz, zelia eta hartan direnak, eta lürra eta hartan direnak, eta itxasoa eta hartan direnak kreatü dütianaz, denborarik ez-tatekiala haboro;
7. Bena zazpigerren aingüriaren mintzoaren egünetan, trunpeta hasi datekianian erantzüten, ürhentüren dela Jinkoaren misterioa, erazagütü dian bezala bere zerbütxari profetez.
8. Eta entzün nian botz bat zelütik berriz eni mintzatzen eta erraiten: Zoaza, eta har ezazü güthün zabaltia itxason gañen eta lürren gañen xüti dagon aingüriaren eskütik.
9. Eta joan nintzan aingüriagana, eta erran neion eman lizadan güthüna. Eta erran zeitan: Har ezazü güthüna eta irex ezazü; eta kharasteraziko dü zure sabela, bena zure ahoan gozo dükezü eztia bezala.
10. Eta hartü nian güthüna aingüriaren eskütik, eta irexi nian; eta ene ahoan gozo zen eztia bezala; eta irexi nianian, kharastü zen ene sabela.
11. Eta erran zeitan: Behar düzü orano egia erantzün nazioner, eta popülier, eta mintzage hanitxekori, eta hanitx erregei.
HAMEKAGERREN KAPITÜLIA
1. Eta emanik izan zeitan kanabera bat makhila bat üdüri, eta erranik izan zeitan: Jaiki zite, eta izart ezazü Jinkoaren tenploa, eta altharia, eta han adoratzen ari direnak.
2. Heipia aldiz tenplotik kanpo dena, bego kanpoan, eta ez-tezazüla hura izart, zeren ützirik beita atzer, eta hiri saintia zaphatüko die berrogei eta bi hilabetez.
3. Eta manü emanen düt ene bi jakiler, eta egia erantzünen die mila berrehün eta hirurhogei egünez, zakiak jaunxirik.
4. Horik dira olibatziak eta bi khandelerak lürraren Jaunaren aitzinian daudenak.
5. Eta norbaitek gaizkirik egin nahi badeie, sü bat elkhiko da haien ahotik, eta ilhaintüren dütü haien exaiak; eta norbaitek min egin nahi badeie, hola harek hil behar düke.
6. Hoiek badie photeria zeliaren zerratzeko, egin ez-tezan euririk hoien profetisatzeko egünetan; eta eskü badie huretan gañen, haien odoletara khanbiatzeko, eta lürraren joiteko zer nahi üzürriz nahi dükien bezainbat.
7. Eta ürhentü dükeienian bere jakilegoa, leze handitik igaiten den saia güdükan ariko da hoien kontre, eta goithüren dütü eta erhoko dütü.
8. Eta haien khorpitzak hedatürik egonen dira Sodoma eta Egipta üdüripenez deitzen den hiri handiko plazetan, non ere haien Jauna izan beita krüzifikatürik.
9. Eta hanitx gizeli eta popülü eta mintzaje eta nazionetakok ikhusiren dütie haien khorpitzak hirur egün eta erdiz, eta ez-tütie ütziko haien khorpitzak hobietan ezartera.
10. Eta lürreko ekhoiliarrak boztüko dira haien hiltziaz, eta jei eginen die; eta algarri emaitze igorriko die, zeren bi profeta haiek marrüskatü beitütie lürrian egoiten zirenak.
11. Eta hirur egün eta erdien ondoan, bizizko haxa Jinkoaganik sarthü zen haietan; eta xütitü ziren bere zankhoetan gañen, eta loxeria handi batek hartü zütian haien ikhusliak.
12. Eta entzün zien botz handi bat zelütik haier erraiten: Igain ziteie hunat. Eta igain ziren zelialat odei batetan; eta ikhusi zütien haien exaiek.
13. Eta ordü hartan egin zen lühikhara handi bat, eta hiriaren hamargerren phartia erori zen, eta hil ziren lühikharan zazpi mila gizon; eta bestiak loxak hartürik izan ziren, eta gloria eman zien zelüko Jinkoari.
14. Bigerren gaitza igaran da, eta huna hirurgerren gaitza laster jiteko dena.
15. Eta zazpigerren aingüriak jo zian trunpeta; eta botz handiak erantzün ziren zelian eta zioen: Mündü huntako nausigoa gure Jaunaren eta haren Kristentakotü da, eta errege date menten mentetan, halabiz.
16. Eta hogei eta laur zaharrak, Jinkoaren aitzinian bere jargietan jarririk direnak, erori ziren ahozpez eta adoratü zien Jinkoa, zioelarik:
17. Esker deizügü, Jauna Jinko ahalorotakoa, zirena, eta zinena, eta ziratekiana, hartü beitüzü zure indar handia, eta nausitü beitzira.
18. Khexatü dira nazioniak, bena zure khexaldia heltü da, eta thenoria hilen jüjatzeko, eta sariaren emaiteko zure zerbütxari profeter, eta saintier eta zure izenaren beldür direner, txipier eta handier; eta lürra sokhierazi dienen ilhaintzeko.
19. Eta zabaltü zen Jinkoaren tenploa zelian, eta ikhusi zen haren patoko arka; eta egin zen iñhazi, eta oihü, eta lühikhara, eta harrite handia.
HAMABIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusgarri handi bat agertü zen zelian: Emazte bat ekhiaz üngüratürik, eta haren hoinpetan argizagia, eta haren bürian hamabi izarrezko khoroa bat.
2. Eta izorra beitzen, heiagoraz ari zen haurminetan, eta eskerniatzen zen erditzeko.
3. Eta ikhusi zen beste ikhusgarri bat zelian; eta huna herensüge handi gorhail bat, zoñek beitzian zazpi bürü eta hamar adar; eta haren bürietan zazpi khoroa.
4. Eta haren büztanak zaraman zelüko izarren hirurgerren phartia, eta egotxi zütian lürrialat; eta herensügia baratü zen haurminetan zen emaztiaren aitzinian, erdi zatekianian, haren semiaren irexteko.
5. Eta sorthü zian haur bat seme, zoñek oxemanen beitütü nazione güziak bürdün zaharoareki; eta eroanik izan zen haren semia Jinkoaganat, eta haren tronoala.
6. Eta emaztiak ihes egin zian baserrialat non beitzian lekhü bat Jinkoak adelatürik, han hazirik izateko mila berrehün eta hirurhogei egünez.
7. Eta izan zen güdüka handi bat zelian: Mixel eta haren aingüriak güdükan ari ziren herensügiaren kontre, eta sügia oldartzen zen, eta haren aingüriak ere.
8. Eta e-tzien goithü, eta e-tzen ediren haien lekhürik haboro zelian.
9. Eta egotxirik izan zen herensüge handi hura, süge zaharra, Debria, eta Satan deitzen dena, mündü güzia inganatzen diana; eta egotxirik izan zen lürriala, eta haren aingüriak hareki igorririk izan ziren.
10. Eta entzün nian botz handi bat zelian erraiten: Orai zintü da salbamentia, eta indarra, eta gure Jinkoaren erregegua, eta haren Kristen photeria; egotxirik beita gure anaien gaizkisalhazalia, zoñek gaizkisalhatzen beitzütian gure Jinkoaren aitzinian gai eta egün.
11. Eta hoiek goithü die hura Axuriaren odolaz, eta bere jakilegoaren elhiaz, eta ez-tütie bere biziak maithatü heriotziari ihes egiterano.
12. Hartakoz botz ziteie zeliak, eta han zaudenak. Gaitz lürrari, eta itxasoari, zietara jaixi beita debria khexüeri handiareki, jakinik denbora güti diala.
13. Ikhusirik herensügiak egotxirik zela lürrialat, gahatü zeion semia sorthü zian emaztiari.
14. Eta emanik izan zeitzon emaztiari arrano handi baten bi hegal, hegalta ledin baserrialat bere egongialat, non hazirik beita denbora batez eta denboraz, eta denbora erdi batez sügiaren ikhusbidetik.
15. Eta igorri zian sügiak bere ahotik emaztiaren ondoan, hur ühaitz bat bezala, ühaitzaz haren eroanerazteko.
16. Eta lagüngoa egin zeion lürrak emaztiari, eta zabaltü zian lürrak bere ahoa, eta irexi zian herensügiak bere ahotik igorri ühaitza.
17. Eta gaiztü zen herensügia emaztiaren kontre eta joan zen güdükara haren odoleko besten kontre, zoñek begiratzen beitütie Jinkoaren maniak, eta ekharten Jesü-Kristen jakilegoa.
18. Eta baratü zen itxasoko hariñan.
HAMAHIRURGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian sai bat itxasotik igaiten, zazpi bürü zütiana, eta hamar adar, eta hamar adarretan gañen hamar khoroa, et haren bürietan gañen burhauzko izenak.
2. Eta ikhusi nian saiak üdüri zian leopardoa, eta haren hoñak hartzaren aztaparrak bezalako ziren, eta haren ahoa lehoaren ahoa bezalako. Eta herensügiak eman zeion bere indarra, eta ahal handia.
3. Eta ikhusi nian haren bürietarik bat joik üdüri hiltzera zoala, eta haren heriozko zauria sendotü zen. Eta lür güzia amiratürik jarri zen saiaren ondotik.
4. Eta adoratü zien herensügia, zoñek eman beitzian photeria saiari; eta adoratü zien saia, zioelarik: Nor da saia üdüri? eta nor güdüka daite hareki?
5. Eta emanik izan zeion aho bat nausa, eta burhau egiten ziana; eta eman izan zeion gaizkigiteko ahala berrogei eta bi hilabetez.
6. Eta ideki zian ahoa Jinkoaren burhaustatzeko eta haren izenaren, eta haren egongiaren, eta zelian daudenen burhaustatzeko.
7. Eta eman izan zeion saintier gerla egitia eta haien goitzia. Eta eskü ükhen zian gizeli, eta popülü, eta mintzaje eta nazione güzien gañen.
8. Eta adoratü zien lürrian zauden güziek, zoñen izenak ez-peitira izkiribatürik mündiaren hastetik erhorik izan den Axuriaren bizizko Librian.
9. Norbaitek balin badü beharririk, entzün beza.
10. Besten bahi eroailia, bera bahitürik joanen da; ezpataz erhailiak, behar dü ezpataz erho. Hor da Saintien zintarzüna, eta fedia.
11. Eta ikhusi nian beste sai bat lürretik igaiten, eta bazütian bi adar Axuriarenak üdüri, eta mintzo zen herensügia bezala.
12. Eta lehen saiaren ahala oro egiten zian haren aitzinian; eta lürrari, eta hartan zaudener, adorarazi zian lehen saia, zoñen heriozko zauria sendotürik izan beitzen.
13. Eta egin zian gaiza izigarri handirik, sü jaixeraz artio zelütik lürriala gizonen aitzinian.
14. Eta inganatü zütian lürrian zaudenak, saiaren aitzinian, eman izan zeion gaiza izigarrien egitiaz, erranik lürreko ekhoiliarrer, egin lezen ezpataren zauria ükhenik bizi den saiaren üdüri bat.
15. Eta ahala ükhen zian biziaren emaiteko saiaren üdüriari, eta saiaren üdüriaren mintzerazteko, eta egiteko saiaren üdüria adoratzen e-tzienak oro, erhorik izan litian.
16. Eta güzier, txipier eta handier, eta aberaxer, eta beharrer, eta jaber, manüxpekoer hareraziko deie señale bat bere eskü esküñian, edo bere belarretan.
17. Eta eginen dü ihurk eros edo sal ez-tezakian, ez-palinbadü saiaren señalia, edo izena, edo haren izenaren zonbata.
18. Heben da zühürtarzüna. Dianak enthelegia, khunta beza saiaren zonbata. Ezi gizon baten zonbata da, eta haren zonbata sei ehün eta hirurhogei eta sei.
HAMALAURGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian, eta huna Axuria zen xüti Sioneko mendin gañen, eta hareki ehün eta berrogei eta laur mila, haren izena, eta haren Aitaren izena ekharten zienak bere belarretan izkiribatürik.
2. Eta entzün nian herox bat zelütik, hur handien heroxa üdüri, eta ühülgü handi baten orrokoa üdüri; eta entzün nian heroxa zen harpalariak harpan ari direnian bezalakoa.
3. Eta khantatzen zien kantika berri bat bezala jargiaren aitzinian, eta laur aberen, eta zaharren aitzinian, eta ihurk e-tzezakian erran kantika, ehün eta berrogei eta laur mila, lürretik erosirik izan diren haiek baizik.
4. Horik dira emazteki theiütü ez-tirenak, ezi birjina dira. Horik Axuriari jarraikiten dira noratnahi joan dadin. Horik erosirik izan dira gizonetarik lehentxak Jinkoarentako, eta Axuriarentako;
5. Eta haien ahoan ez-ta aurkhitü gezürra, halaz thonagabe dira Jinkoaren tronoaren aitzinian.
6. Eta ikhusi nian beste aingürü bat zeliaren erdia gainti hegaltatzen, Ebanjelio bethierekoa zadükalarik, erakasteko lürrian zaudener, nazione eta gizeli, eta mintzaje eta popülü güzier.
7. Erraiten zialarik oihü handireki: Jaunaren beldür izan ziteie, eta eman ezozie ohore, jin beita haren jüdizioneko orena; eta adora ezazie, zelia eta lürra eta itxasoa eta üthür-hurak egin dütiana.
8. Eta beste aingürü bat ondotik jin zen, erraiten zialarik: Erori da, erori da Babilone handi hura zoñek bere likhizkeriaren kolerazko ardoa edanerazi beitü nazione güzier.
9. Eta hirurgerren aingürü bat agertü zen haien ondotik zioalarik oihü handireki: Nork ere adoratü beitüke saia eta haren üdüria, eta zeñharia hartü bere belarrian edo bere eskian,
10. Harek ere edanen dü Jinkoaren khexüzko ardutik, haren khexüzko ontzian garbi adelatürik izan denetik; eta izanen da thormentatürik süiaz eta sofriaz aingürü saintien aitzinian eta Axuriaren aitzinian.
11. Eta haien gaitzminen khia igañen da menten mentetan; eta ez-tie phausürik gai ez egün, saia eta haren üdüria adoratü dienek eta haren izenaren zeñharia hartü dianak.
12. Heben dago Jinkoaren maniak eta Jesüsen fedia begiratzen dien saintien zintarzüna.
13. Eta entzün nian botz bat zelütik, eni erraiten: Izkiriba ezazü: Dohaxü hilak, Jaunian hiltzen direnak. Oraidanik dio Espiritiak: Phausa ditiala bere neketarik, ezi bere lanheginak jarraikiten zaitze.
14. Eta ikhusi nian eta huna odei xuri bat, eta odein gañen jarririk gizonaren Semia üdüri bat, zoñek beitzian ürhezko khoroa bat bürian, eta eskian dallü zorrotz bat.
15. Eta beste aingürü bat elkhi zen tenplotik, oihüz goratik odein gañen jarririk zenari: Igor ezazü zure dallia, eta ephait ezazü, jin beita ephaiteko ordia, zohi direlakoz lürreko üztak.
16. Eta igorri zian odein gañen jarririk zenak, bere dallia lürrialat, eta ebakirik izan zen lürra.
17. Eta beste aingürü bat elkhi zen zelian den tenplotik, beitzian harek ere dallü zorrotz bat.
18. Eta beste aingürü bat elkhi zen altharetik, harek eskü beitzian süiaren gañen; eta oihü egin zian azkarki daillü zorrotza zianari, zioalarik: Erabil ezazü zure daillü zorrotza, eta mutz etzatzü lürreko mahasti molkhoak, huntürik beitira hanko mahaxak.
19. Eta igorri zian aingüriak bere daillü zorrotza lürrialat, eta bildü zütian lürreko mahaxak, eta urthiki zütian Jinkoaren khexüzko zügan handialat.
20. Eta iruxkirik izan zen zügana hiritik kanpoan, eta elkhi zen odol züganetik zaldien kabastürietarano mila eta sei ehün estadaren eremian.
HAMABOSTGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian beste zeñhare handi, eta izigarri bat zelian: zazpi aingürü, azken zazpi üzürriak zadüzkenak, haietan beita ürhentzen Jinkoaren khexia.
2. Eta ikhusi nian bitzezko itxaso bat bezala süiareki nahasirik, eta saiaren, eta haren üdüriaren, eta haren izeneko zonbataren goithzaliak, zaudela itxason gañen Jinkoaren harpeki.
3. Eta khantatzen ziela Moisa Jinkoaren zerbütxariaren kantika, eta Axuriaren kantika, zioelarik: Handi eta izigarri dira zure lanheginak, Jauna Jinko ahalorotakoa; xüxen eta egiazko dira zure bidiak, menten Erregia.
4. Nor ez-ta zure beldür izanen, Jauna, eta nork ez-tü handiexiren zure izena? Zü zihaur beitzira bihotzbera; nazioniak oro jinen beitira, eta gürthüko beitira zure aitzinian, ageri direlakoz zure jüdizioniak.
5. Eta gero ikhusi nian, eta hau dela ideki zen zelian jakilegoaren egongiako tenploa.
6. Eta elkhi ziren tenplotik zazpi üzürriak zadüzken aingüriak, lizko saio xahü eta xuriak jaunxirik, eta ürhezko gerrikoez bulharretan tinkatürik.
7. Eta laur aberetarik batek eman zian zazpi aingürier zazpi ürhezko untzi, Jinko menten mentetan bizi denaren khexiaz betherik.
8. Eta tenploa khez bethe zen Jinkoaren handitarzünetik, eta haren borthiztarzünetik; eta ihur e-tzaitekian sar tenploan, zazpi aingürien zazpi üzürriak igaran artio.
HAMASEIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta entzün nian botz handi bat tenplotik, erraiten zazpi aingürier: Zoazte, eta ixur etzatzie Jinkoaren khexiaren zazpi untziak lürrialat.
2. Eta joan zen lehena, eta ixuri zian bere untzia lürrialat, eta jin zen zauri garratz eta ezinago gaistoa saiaren herexa zien gizonetara, eta haren üdüria adoratü zienetara.
3. Eta bigerren aingüriak ixuri zian bere untzia itxasoalat, eta jarri zen hil baten odola bezala; eta bizi zirenak oro hil ziren itxasoan.
4. Eta hirurgerrenak ixuri zian bere untzia ühaitzetarat, eta üthür-huretarat, eta odol bilhatü ziren.
5. Eta entzün nian huretako aingüria erraiten: Xüxen zira, Jauna, zirena, eta zinena, saintia, arrest horik ekharri dütüzüna.
6. Ixuri dielakoz saintien eta profeten odola, eman deiezü odol edatera, eki merexi zizien.
7. Eta entzün nian beste bat altharetik erraiten: Bai, Jaun Jinko ahalorotakoa, egiazko dira eta xüxen zure jüjamentiak.
8. Eta laurgerren aingüriak ixuri zian bere untzia ekhin gaña, eta emanik izan zeion gizonen beroaz thormentatzia, eta süiaz.
9. Eta txispiltzen ziren gizonak beroaren handiaz, eta burhaustatü zien Jinkoa, üzürri hoien igorteko photeria ziana, eta etziren ürrikitan sarthü hari gloria emaiteko.
10. Eta bostgerren aingüriak ixuri zian bere untzia saiaren jargiala, eta haren erresuma ülhüntü zen, eta jan zütien bere mihiak minez.
11. Eta burhaustatü zien zelüko Jinkoa bere min eta zaurien artian, eta e-tziren ürrikitü bere egitatez.
12. Eta seigerren aingüriak ixuri zian bere untzia Eüfrateko ühaitz handi hartara eta agorerazi zian haren hura, bidiaren adelatzeko ekhijalkhigiatiko erreger.
13. Eta ikhusi nian herensügiaren ahotik, eta saiaren ahotik eta basaprofetaren ahotik hirur izpiritü likhix elkhiten igelen üdürian.
14. Hurak dira eki debrien izpiritiak gaiza izigarri egiliak, eta badoatza lür orotako erregetara, haien güdükara biltzera, Jinko ahalorotakoaren egüneko.
15. Huna non jiten nizan ohoña bezala. Dohaxü iratzarririk dagoana, eta suñekoak begiratzen dütiana, bilaizirik ebil ez-tadin, eta ikhus ez-tezen haren ahalkia.
16. Eta bildüko dütü Hebrüz Armagedon deitzen den lekhiala.
17. Eta zazpigerren aingüriak ixuri zian bere untzia airialat, eta erantzün zen mintzo handi bat tenplotik tronoko aldetik, zioana: Egin da.
18. Eta egin zen iñhazi, eta oihü, eta ühülgü; eta lühikhara bat izan zen, egündano gizonak lürren gañen zirenez geroz, ez-peitzen izan halako lühikhara handirik.
19. Eta hiri handia egin zen hirur zathitan, eta nazionetako hiriak erori ziren. Eta Babilone handia gogoala jin zeion Jinkoari, hari hürrüpatzera emaiteko bere khexü herakitüzko ardoaren edanontzia.
20. Eta ühartia oro ezabatü zen, eta mendiak e-tziren ediren.
21. Eta harrite handi bat kintaletako talentia bezalakoa erori zen zelütik gizonetara, eta burhaustatü zien Jinkoa gizonek harrizko üzürriarengatik, handi beitzen izigarri.
HAMAZAZPIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta jin zen zazpi untziak zütien zazpi aingürietarik bat, eta mintzatü zeitan, zioalarik: Tziauri, erakuxiren deizüt hur handietan gañen jarririk den phüta handiaren kundenazionia,
2. Zoñeki nahasi beitira lürreko erregiak, eta orditü beitira lürreko ekhoiliarrak haren likhizkeriako ardoaz.
3. Eta eroan nündian gogoz baserri batetara. Eta ikhusi nian emazte bat jarririk sai gorri baten gañen, zoñ beitzen burharizko izenez betherik, eta zoñek beitzian zazpi bürü, eta hamar adar.
4. Eta emaztia üngüratürik zen purpraz, eta eskerletaz, eta ürhez, eta harri baliusez, eta perlaz aphaintürik, eta bazian bere eskian edanontzi bat, itxuskeriaz, eta bere likhizkeriazko theiarzünez betherik;
5. Eta haren belarrian izen bat izkiribatürik: Misterio: Babilone handia, likhizkerien eta lürreko itxuskerien ama.
6. Eta ikhusi nian emaztia orditürik saintien odolaz, eta Jesüsen martiren odolaz. Eta izitü nintzan haren ikhustiaz harrigarriki.
7. Eta erran zeitan aingüriak: Zertako lazten zira? Nik erranen deizüt emaztiaren egia estalia, eta hura daraman sai zazpi bürü eta hamar adar dianarena.
8. Ikhusi düzün saia izan da eta ez-ta, eta igañen da lezetik, eta hiltzera joanen da; eta izitüko dira lürreko ekhoiliarrak, zoñen izenak ez-peitira izkiribatürik bizizko Librian mündiaren haxarretik, ikhustez saia bazela eta haboro ez-tela.
9. Eta hau da erranahia, zoñtan beita jakitatia. Zazpi büriak dira zazpi mendiak, zoñtan gañen jarririk beita emaztia, eta ere zazpi errege dira.
10. Bost erori dira, bat badago, beste bat ez-ta orano jin, eta jin datekianen, behar dü harek güti egon.
11. Eta sai zena, eta ez-tena, hura da zortzigerrena; eta zazpietarikoa da, eta hiltzera doa.
12. Eta ikhusi dütüzün hamar adarrak, hamar errege dira, zoñek erresumarik ez-peitie orano ükhen, bena photere errege bezala oren batez ükhenen die saiaren ondotik.
13. Hoiek xede bat die, eta bere indar eta ahala emanen die saiari.
14. Horik Axuriareki güdükatüren dira, eta Axuriak goithüren dütü; zeren jaunen Jauna beita, eta erregen Erregia, eta hareki direnak, deithiak haitatiak, leialak.
15. Eta erran zeitan: Hur ikhusi dütüzünak non phüta jarririk beitago, popüliak dira, eta nazioniak, eta mintzajiak.
16. Eta saiari ikhusi dütüzün hamar adar: haiek hastiatüko die likhixa, bereber eta pikarrai ezariko die; haren aragiak janen dütie, eta bera süian erreren.
17. Ezi Jinkoak ezari deie bihotzian, egin dezen harek nahi diana, eman dezen bere erresuma saiari, bethe ditian artio Jinkoaren erranak.
18. Eta ikhusi düzün emaztia da hiri handia, zoñek beitü bürüzagigoa lürreko erregetan gañen.
HAMAZORTZIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta gero ikhusi nian beste aingürü bat, photere handia ziana, jaisten zelütik; eta lürra argitürik izan zen haren gloriaz.
2. Eta oihü egin zian azkarki, zioalarik: Erori da, erori da Babilone handia; eta egin da debrien egongia, eta izpiritü likhix güzien iheslekhia, eta hegazti tzar eta hügüngarri ororen ziloka.
3. Zeren haren khexüzko likhizkeriaren ardutik edan beitie popülü güziek, eta lürreko erregiak hareki nahasi beitira, eta lürreko salerosliak aberastü beitira haien siraxen khostüz.
4. Eta entzün nian beste botz bat, erraiten: Elkhi zite hortik, ene popülia, e-tzitian izan phartedün horren gaistokerietan eta eztezazün har horren üzürrietarik.
5. Zeren heltü beitira horren bekhatiak zelialano, eta orhitü beita Jinkoa horren gaistokeriez.
6. Ützül izozie eman deizien bezala, eta emozie bitan haren egitaten arau; eskentü deizien edanontzian edaneraz izozie bietan.
7. Zonbat ere goratü beita, eta gozatü, hanbat emozie gaitz eta nigarbide; zeren erran beitü bere bihotzian: Jarririk nago erregiña, eta e-niz alhargünxa, eta ez-tüt ikhusiren nigarbiderik.
8. Hartakoz egün batez jinen dira haren gaitzak, herioa, eta nigarrak, eta gosetia, eta süian erreko da; zeren azkar beita hura jüjatüren dian Jinkoa.
9. Eta nigar eginen die, eta heiagoraz ariko dira harengatik hareki nahasi, eta siraxetan bizi izan diren lürreko erregiak, ikhusi dükienian haren erratzeko khia.
10. Eta hürrün daudelarik haren gaitzminen beldürrez, erranen die: Othian! Othian! Babilone hiri handi hura, hiri azkar hura, hola oren baten barnian jin beita hire galtzia!
11. Eta lürreko saleroslek nigar eginen die, eta hasperen hartan gañen; zeren haien salgeiak ihurk ez-peitütü erosiren haboro.
12. Ürhezko, eta zilharrezko, eta harri baliusezko, eta perlazko, eta li mehezko, eta purprazko, eta zetazko, eta eskerletazko salgeiak, eta ürrin hunezko zur güziak, eta iboarazko untzi güziak, eta harri baliusezko eta brunzezko, eta bürdüñazko, eta marmorezko injamiak oro,
13. Eta zinamoma eta ürrin-hunak, eta ünkhüntiak, eta insensia, eta ardua, eta olioa, eta irin lilia, eta ogi bihia, eta zaldiak, eta ardiak, eta zamariak, eta orgak, eta esklaboak eta gizonen arimak.
14. Hire arimaren gozoko frütak joan dütük hireganik, eta gaiza gizen, eta ederrak, galdü zaitzak, eta ez-tütü hurak haboro edirenen.
15. Hoien salerosle aberastiak, hartarik hürrün egonen dira haren gaitzminen loxaz, nigarrez, eta hasperenez,
16. Erraiten dielarik: Othian! Othian! hiri handi hura, zoñtan aberastü beitira itxasoan ontzi zienak oro, hauen huntarzünetarik; hola oren baten barnian izan beita erauxirik.
20. Boztariotan jar zite zelia, eta apostolü saintiak, eta profetak; zeren goiherazi beitü Jinkoak zien althia haren kontre.
21. Eta aingürü azkar batek altxatü zian harri bat eiherarri handi bat bezalakoa, eta urthiki zian itxasoalat, zioalarik: Hain zalhe egotxirik izanen da Babiloneko hiri handia, eta ez-ta haboro edirenen.
22. Eta harparien, eta khantarien, eta txürülarien, eta trunpetarien botza ez-ta entzünen hitan gehiago; eta ihulako offizioko langilerik ez-ta hitan edirenen gehiago, eta eiherarriaren heroxa ez-ta haboro entzünen hitan.
23. Eta ezkoaren argiak ez-tik hitan argitüren haboro, eta senhar emazten mintzoa ez-ta entzünen gehiago hitan; zeren hire tratalantak beitziren lürreko gehienak, zeren hire inkantiez inganatürik izan beitira popülü güziak.
24. Eta hartan ediren da profeten eta saintien odola, eta lürrian erhorik izan diren güziena.
HEMERETZÜGERREN KAPITÜLIA
1. Hoien ondoan entzün nian ozte handi baten botza bezalako bat zelian erraiten: Allelüia. Gürra, eta gloria, eta indarra gure Jinkoarentako dira.
2. Zeren egiazko beitira eta xüxen haren jüjamentiak, züzen egin beitü phüta handiaz, bere likhizkerian lürra sokhierazi dianaz, eta goiherazi beitü haren eskietarik bere zerbürtxarien odola.
3. Eta berriz erran zien: Allelüia.
Eta haren khia igaiten da menten mentetakoz.
4. Eta lüherrastü ziren hogei eta laur zaharrak, eta laur aberiak, eta adoratü zien tronoan jarririk den Jinkoa, ziolarik: Amen. Allelüia.
5. Eta botz bat elkhi zen tronotik, zioana: Goraipha ezazie gure Jinkoa haren zerbütxari güziek, eta haren beldür ziraien, txipi eta handiek.
6. Eta entzün nian ozte handi baten botza bezalako bat, hur handien heroxa üdüri ziana, eta ühülgü handien orrokoa bezala, beitzioen: Allelüia, bürüzagitü beita gure Jinko Jauna, ahalorotakua.
7. Botz gitian eta alagera, eta eman dizogün gloria, zeren heltü beitira Axuriaren ezteiak eta haren ezkongeia adelatürik beita.
8. Eta emanik izan zaio althatürik izatia li mehe, distiant eta xuriaz. Li mehezko saioa aldiz saintien egitate xüxenak dira.
9. Eta erran zeitan: Izkiriba ezazü: Dohaxü Axuriaren ezteietako apairiala deithürik direnak. Eta erran zeitan: Jinkoaren hitz horik egiazko dira.
10. Eta erori nintzan haren hoñetara, haren adoratzeko. Eta erran zeitan: Begireizü ez-tezazün egin; zure zerbütxari lagüna nüzü, eta Jesüsen jakilegoa dien zure anaiena. Jinkoa adora ezazü. Jesüsen jakilegoa da aldiz profeziazko izpiritia.
11. Eta ikhusi nian zelia idekirik, eta huna zamari xuri bat, eta hartan gañen jarririk zena, deitzen zen Leiala, eta Egiatia, eta xüxentarzüneki jüjatzen dü, eta güdükatzen da.
12. Baita haren begiak ziren sü garra üdüri, eta bürian zütian hanitz khoroa, eta bazian izen bat izkiribatürik, ihurk ez-takiana berak baizik.
13. Eta jaunxirik zian saio odolstatü bat; eta harek ekharten dian izena, Jinkoaren Berboa (Hitza).
14. Eta zelian diren armadak, jarraikiten zeitzon zamari xurietan, li mehezko saio xuriak eta xahiak jaunxirik.
15. Eta haren ahotik elkhiten da ezpata bat bi aldetarik zorroztürik hartzaz popülien joiteko. Eta berak oxemanen dütü bürdün zaharoareki, eta Jinko ahalorotakoaren khexü gaitzaren arduaren zügana berak iruxkiten dü.
16. Eta dü izkiribatürik bere soinekoan, eta bere isterrian: Erregen Erregia, eta jaunen Jauna.
17. Eta ikhusi nian beste aingürü bat ekhian xüti, eta oihü egin zian zinez, erraiten zialarik zelü erdia gainti hegaltatzen ziren hegazti güzier: Tziauste, eta bil ziteie Jinkoaren apairü handialat,
18. Jan ditzatzien erregen aragiak eta armadetako gehienen aragiak, eta azkarren aragiak, eta zamarien, eta hetan jarririk direnen aragiak, eta nausien, eta mithilen, eta txipien, eta handien aragiak.
19. Eta ikhusi nütian saia, eta lürreko erregiak, eta haien armadak bildürik, güdükan aritzeko zamarian jarririk zenareki, eta haren armadaeki.
20. Eta atzamanik izan zen saia, eta hareki basa profeta; haren aitzinian gaiza izigarrien egilia, zoñetzaz inganatü beitzütian saiaren markaren harzaliak, eta haren üdüriaren adorazaliak. Bizirik igorririk izan ziren horik biak sofrez herakitzen den süzko osinialat.
21. Eta bestiak erhorik izan ziren zamarian jarririk zenaren ahotik elkhiten zen ezpataz, eta hegazti güziak ase ziren haien aragiez.
HOGEIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian aingürü bat jaisten zelütik, zoñek beitzian lezeko giltza, eta khatia handi bat bere eskian.
2. Eta atzaman zian herensügia, süge zaharra, hura beita debria, eta Satan, eta estekatü zian mila urtherentako.
3. Eta egotxi zian lezialat, eta zerratü zian, eta kaxetatü zian haren gañen, e-litzan haboro nazioniak ingana, mila urthiak bethe artio; eta gero soltatü behar dü denbora aphürrentako.
4. Eta ikhusi nütian jargiak, eta jarri ziren haietan gañen; eta emanik izan zeien jüjatzeko eskia, eta Jesüsen jakilegoagatik, büriak muztürik izan zirenen arimak, zoñek ez-peitzien saia adoratü, ez eta haren üdüria, ez hartü haren zeñharia bere belarretan, edo eskietan, eta bizi izan dira eta errege egon dira Jesü-Kristeki mila urthez.
5. Beste hilak ez-tira bizitü, mila urthiak bethe artio. Hori da lehen arraphiztia.
6. Dohaxü, eta saintü, pharte ükhenen diana lehen arraphiztian; haietan bigerren heriotziak ez-tü eskürik; bena Jinkoaren eta Jesü-Kristen aphez dirate, eta errege hareki mila urthez.
7. Eta bethe diratekienian mila urthiak, soltatürik izanen da Satan bere presuntegitik, eta elkhiren da, eta inganatüren dütü lürraren laur eretzetan diren popüliak, Gog, eta Magog, eta bildüren dütü güdükako; haien zonbata da itxasoko hariña bezala.
8. Eta hedatü ziren lürraren zabaltarzünian eta üngüratü zien saintien bilkhüra, eta hiri maitia.
9. Eta jaixi zen sü bat zelütik Jinkoaganik, eta ilhaintü zütian; eta debria, haien inganazalia, egotxirik izan zen süzko eta sofrezko osinialat, non saia ere
10. Eta basaprofeta izanen beitira marrüskatürik egün eta gai menten mentetan.
11. Eta ikhusi nian trono handi xuri bat, eta hartan jarririk zena, zoñen aitzinian ezabatü beitzen lürra, eta zelia, eta haien lekhürik etzen ediren.
12. Eta ikhusi nütian hilak, handiak eta txipiak, tronoaren aitzinian xüti; eta libriak zabaltürik izan ziren. Beste Librü bat ere zabaltürik izan zen, hura beita bizizkoa, eta jüjatürik izan ziren hilak librietan izkiribatürik zirenetarik, haien egitaten arau.
13. Eta itxasoak eman zütian hartan ziren hilak; herioak ere, eta iferniak eman zütien bere hilak, haietan zaudenak, eta jüjatürik izan zen batbederaz bere egitaten arau.
14. Eta ifernia eta herioa igorririk izan ziren süzko osinialat. Hori da bigerren heriotzia.
15. Eta ediren e-tzena bizizko Librian izkiribatürik, igorririk izan zen süzko osinialat.
HOGEI ETA BATGERREN KAPITÜLIA
1. Eta ikhusi nian zelü berri bat, eta lür berri bat. Ezi lehen zelia, eta lehen lürra joan ziren, eta itxasorik ez-ta haboro.
2. Eta nik Johanek ikhusi nian hiri saintia, Jerüsaleme berria, zelütik jaisten Jinkoaganik, althatürik ezkuntberria bere senharrarentako aphaintzen den bezala.
3. Eta entzün nian botz handi bat tronotik erraiten: Huna Jinkoaren egongia gizoneki, eta egonen da haieki. Eta hurak dirate haren popülia, eta Jinkoa bera date haieki haien Jinkoa.
4. Eta txükatüren dütü Jinkoak nigarrak oro haien begietarik; eta ez-tate haboro heriorik, ez bihotzminik, ez heiagorarik, ez eta nahigaberik ez-tate haboro, zeren lehenekoak joan beitira.
5. Eta erran zian tronoan jarririk zenak: Huna, berri egiten dütüt oro. Eta erran zeitan: Izkiriba ezazü, hitz horik osoki sinhexgarri direla, eta egiazko.
6. Eta erran zeitan: Egin da. Ni niz alfa eta omega, haxarria eta ürhentzia. Nik egarri denari emanen düt bizizko huraren üthürritik, dohaiñ.
7. Goitzen dükianak, horik badütüke, eta haren Jinko nizate, eta hura ene seme dateke.
8. Loxorrak aldiz, eta sinhestegabiak, eta arnegagarriak, eta gizon erhailiak, eta likhixak, eta phozoazaliak, eta Jinko falxien adorazaliak, eta gezürtiak oro, haien ükhengeia dateke süz eta sofrez herakitzen den osinian; hori beita bigerren heriotzia.
9. Eta jin zen untziak azken üzürriez betherik zadüzken zazpi aingürietarik bat, eta mintzatü zeitan, zioalarik: Tziauri, eta erakuxiren deizüt ezkontberria, Axuriaren emaztia.
10. Eta gogoz eroan nündian mendi handi eta gora batetara, eta erakuxi zeitan hiri saintia, Jerüsaleme, jaisten zelütik Jinkoaganik,
11. Jinkoaren argiaz edertürik; eta haren argia harri baliusa üdüri diamant ñabarraren antzoko, kristala bezalakoa.
12. Eta bazian mürrü handi eta gora bat, zoñek beitzian hamabi bortha; eta borthetan, hamabi aingürü, eta izenak izkiribatürik, zoñ beitira Israeleko haurren hamabi gizelien izenak.
13. Ekhijalkhigiatik hirur bortha, eta ipharaldetik (sic) hirur bortha, eta hegoaaldetik hirur bortha, eta itzalaldetik hirur bortha.
14. Eta hiriko mürriak bazian hamabi egarzola, eta hamabi haietan, Axuriaren hamabi apostolien izenak.
15. Eta eneki mintzo zenak, bazian ürhe kanaberazko izari bat, hiriaren, eta haren borthen, eta mürriaren izartzeko.
16. Eta hiria laur hegitan eginik zen, eta haren lüzegoa zen zabalgoa bezain bat; eta izartü zian hiria ürhe kanaberaz, eta ediren hamabi mila estada; eta lüzetarzüna, eta goratarzüna, eta zabaltarzüna bardin dira.
17. Izartü ere zian haren mürria, zoñek beitzian ehün eta berrogei ta laur beso, gizon izari, hori beitzen aingüriarena.
18. Eta mürrü hura eginik zen harri diamant ñabarrez; hiria bera aldiz ürhe xahia bitre argia üdüri.
19. Eta hiriko mürriaren egarzolak harri balius orotzaz edertürik ziren: «Lehen egarzola zen harri ñabarra; bigerrena, harri urdina; hirurgerrena, xuria; laurgerrena berdaxa;
20. Bostgerrena xurigorria; seigerrena hallaxa; zazpigerrena hori-berdia; zortzigerrena, berde-argia; bederatzügerrena horia; hamargerrena berde-zurphalla; hamekagerrena hori gorhalla; hamabigerrena, harri-übela».
21. Eta hamabi borthak, hamabi perla dira, bakhoitzkal: bortha bakhoitza perla bakhoitz bat zen, eta hiriko plaza ürhe xahia zen, bitre argi-argi bat üdüri.
22. Eta tenplorik enian hartan ikhusi. Ezi haren tenploa da Jinko Jaun ahalorotakoa, eta Axuria.
23. Eta hiriak ez-tü ekhi, ez argizagi beharrik argitürik izateko. Ezi Jinkoaren argitarzünak argitzen dü, eta haren argizalia da Axuria.
24. Eta ebiliko dira popüliak haren argian, eta lürreko erregek ekharriren deioe bere gloria eta ohoria.
25. Eta haren borthak ez-tira zerratüren egünkal, ez-peitate han gayik.
26. Ekharriko ere die hara popülien gloria, eta ohoria.
27. Ez-ta han sarthüren deus theiürik, edo itxuskeria egilerik, eta gezür errailerik, baizik ere Axuriaren bizizko Librian izkiribatürik direnak.
HOGEI ETA BIGERREN KAPITÜLIA
1. Eta erakuxi zeitan hur biziaren ühaitza, kristala bezain argi, Jinkoaren eta Axuriaren jargiatik elkhiten.
2. Hanko plazaren erdian, eta ühaitzaren bi aldetarik da bizizko zühaña, zoñek ekharten beitü hamabi früta, eta hilabetekal emaiten bere früta, eta zühañaren ostoak nazionen sendotzeko dira.
3. Eta maraditzionerik ez-tate haboro; bena Jinkoaren eta Axuriaren jargiak han dirate, eta haren zerbütxariek zerbütxatüren die.
4. Eta ikhusiren die haren begithartia, eta haren izena haien borontetan dateke.
5. Eta gayik gehiago ez-tate; eta ez-tükeie khandera argi beharrik, ez ekhiaren argi beharrik, zeren Jinko Jaunak argitüren beitütü, eta errege dirate menten mentetan.
6. Eta erran zeitan: Hitz horik osoki sinhexgarri dira, eta egiazko. Eta Jaunak, profeten izpiritien Jinkoak, igorri dü bere aingüria erakustera bere zerbütxarier zer heltü behar den llabürski.
7. Eta huna jiten niz laster. Dohaxü librü huntako aitzinerranaren hitzak begiratzen dütiana.
8. Eta ni niz Johane, hoien entzülia eta ikhuslia. Eta entzün eta ikhusi ondoan, lüherrastü nintzan adoratzeko, horik erakuxi zeiztan aingüriaren hoñetan.
9. Eta erran zeitan: Begireizü, ez egin, ezi zure zerbütxari lagüna nüzü, eta zure anaie profetena, eta librü huntako aitzinerranaren hitzak begiratzen dütienena; Jinkoa adora ezazü.
10. Eta erran zeitan: Ez zerra librü huntako aitzinerranaren hitzak, ezi hüllan da denbora.
11. Gaizki egiten dianak, gaizki egin beza orano; eta likhizkerietan dena, likhix bedi orano; eta xüxen dena, xüxent dadila orano; eta xahü dena, xaha dadila orano.
12. Ezi jiten niz llabürski, eta ene saria eneki da, emaiteko batbederari bere lanheginen arau.
13. Ni niz alfa eta omega, lehena eta azkena, haxarria eta ürhentzia.
14. Dohaxü bere soñekoak Axuriaren odolian xahatzen dütienak, züzen ükhen dezen bizizko zühañian, eta borthetarik sar ditian hirian.
15. Kanporat horak, eta phozoazaliak, eta likhixak, eta gizon erhailiak, eta Jinko falxien adorazaliak, eta gezürra maite eta egiten dienak oro.
16. Nik, Jesüsek, igorri düt ene aingüria hoietzaz zier jakilegoa ekhartera elizetan. Ni niz Dabiten herroa, eta adaka, izar argia eta goiz-izarra.
17. Eta espiritiak eta espusak dioie: Tziauri. Eta entzüten dianak, erran dezala: Tziauri. Eta egarri dena, jin bedi; eta nahi dianak, har beza bizizko huretik, dohañ.
18. Jakinxützen dütüt librü huntako aitzinerranaren hitzen entzüliak oro: Ihurk emendatzen badütü horik, Jinkoak igorriko deitzo gaña librü huntan izkiribatürik diren üzürri güziak.
19. Eta ihurk elkhiten badü librü huntako aitzinerranaren hitzetarik, Jinkoak hura elkhiren dü bizizko Librütik, eta hiri saintütik, eta librü huntan izkiribatürik direnetarik.
20. Dio jakilegoa hoietzaz ekharten dianak: Bai, jiten niz laster. Halabiz. Tziauri, Jesüs Jauna.
21. Jesü-Krist gure Jaunaren grazia zieki ororeki. Halabiz.
APOKALIPSAREN ÜLHÜNTARZÜN ZUNBAITEN ARGITZEKO NABARIGARRIAK
Apokalipsa erran nahi da gaiza gorden agertzia.
C.1.V.1. Laster hasi behar zien gaizak dira, bena mündiaren ürhentzialano irañen dienak.
V.3. Profezia erran nahi da aitzinerrana, gero heltü behar dienen aitzinetik erakastia.
V.5. Jakile leiala, egia mündiari erakaxi diana.
V.8. Alfa eta Omega dira alfabet grekaren lehen eta azken hitzak; ondoko hitzek argitzen dütie horik.
V.9. Lagüna eskernioan: Domizianek olio herakian sarerezi zianian Lagüna erresuman, eta igurztian Jesü-Kristetan; zeren oro Jesü-Kristen erresuman eta khürütxian pharte hartzera deithürik beikira.
V.20. Aphezküpiak Elizen Aingüriak deithürik dira, Jinkoaz igorririk beitira gizonen lagüntzera salbamentüko bidian; eta behar beitie saintü izan eta erne aingüriek bezala.
Cap.II.V.5. Elkhiko diala khandelera bere lekhütik; erran nahi dü, beste aphezküpürik emanen diala Elizari.
V.6. Nikolaitak ziren heretiko likhix tzar batzü.
V.7. Bizizko zühañetik jatia da, jagoiti hil gabe Jinkoaren gozatzia zelian.
V.17. Manna gordia, zelüko dohaxütarzüna gozo güziak dadüzkana. Harri xuria da graziazko estatia, zoñi eretxekirik beita Jinkoaren Seme gizelako izena.
V.24. Egiaren exai haiek deitzen zütien bere erakaspenak Ebanjelioaren barnatarzünak.
V.26, 27, 28. Jesü-Kristek erakusten deikü hitz horiez, pharte emanen diala bere haitatier, ez bakhoizki bere glorian, bena orano bere photerian.
V.28. Goiz izarra Jesü-Kristen beraren gloria.
III.Kap.4.V. Sunekoak theiütü ez-tütienak erran nahi dü batheiüko xahütarzüna begiratü dienak.
8.V. Bortha idekirik, sinhestegaben sarerazteko Jesü-Kristen Elizan.
12.V. Zelüko egongia Aingüriez eta saintiez eginik date, harri bizi batzüz bezala; eta orok ekharriko die Jinkoaren Seme izena.
18.V. Süian garbitü ürhia da karitatia.
20.V. Mintzo da arimaren borthaz non sarthü nahi belizate, hari gozerazteko bere adiskidegoaren eztitarzüna mündü huntan, eta bethiereko gloria zelian.
IV.K.4.V. Hogei eta laur zahar horik, doloren ustez, dira lege zaharreko eta berriko hogei eta laur saintü handienak.
6,7.VV. Laur abere horik dira, edo laur Ebanjelisten edo laur Profeta handien ütxürak.
8.V. Sei hegal. Isaia mintzo da sei hegal hoietzaz; bigez begithartia gordatzen zien, Jinkoarentako zien errespetia horrek erakusten deikü; bigez zankhoak gordatzen zütien, horrek ezagüterazten deikü haien aphalmentia eta obedientzia; bigez hegaltatzen ziren, horrek erazagützen beiteikü, Jinkoaren manien egiteko haien zalhetarzüna.
Begiek markatzen dütie haien argiak misterioen ezagützeko.
V.Kap.5.V. Jüdaren gizeliko lehoa, eta Dabiten zana, Jesü-Krist da.
6.V. Axuria da Jinko Seme gizon egina, khürütxen gañen hil dena eta arraphiztü bere heriotzeko herexeki. Adarrek erakusten die haren Espiritiaren indarra, begiek, argitarzüna.
VI.K.2.V. Elizako Erakaslek ikhusten die Jesüs, zamari xurian jarririk denian.
6.V. Ordüko dinerak oraiko hamar sos balia zian.
14.V. Lehenagoko libriak edo güthünak biribilkatürik begiratü ohi ziren.
VII.K.2.V. Jinko biziaren zeñharia da khürütxia edo khiristi marka.
3.-8.V. Heben Jinkoak erakusten dü, mündiaren ürhentzia heltü gabe, egiazko sinhestiala deithüren dütiala jüdioak.
15.16.17.V. Bersetek zelüko dohaxien izatia erakusten die.
VIII. eta IX.K. Ez-ta lan huni emanik erakustia zer denbora, zoiñ gizon, eta zoñ üzürri diren bi kapitülü hoietan aiphatzen direnak. Elizako Erakaslek hor ikhusten die, batek lehen khiristien persekütionen denbora, bestek Elizaren adin güzietako güdükak, borogiak eta gaitzak.
X.K.2.b. Güthün txipi hura Jinkoaren azken arrestaren libria da.
9.b. Irex ezazü, erran nahi da, barna gogoan ezar etzatzü Jinkoaren erranak.
10.b. Lehenik axegin da ikhustia Jinkoaren jüstiziari eta gloriari züzen egiten; bena gero hainbeste gizonen galtzen ikhustiak kharasten dü bihotza.
XI.K.1,2.b. Tenploak zeiñharatzen dü Jesü-Kristen Eliza; hartzaz eta haren haurrez khuntü har dezan Jinkoak manhatzen dü aingüria; heipia, Elizatik kanpo den phartia: erran nahi da, sinhestegabe diren gizonak.
3.b. Bi jakiliak, Henok eta Elia, dira mündiaren ürhentzian jin behar dienak.
7.b. Lezetik igaiten den saia, Antekrist da, debrien gaistokeriaz eta ahalaz armatürik.
19.b. Jinkoaren patoko arka, Jesü-Krist bera da, hartan da Jinkoaren legia eta zelüko mana; saintien hazkürria eta siraxa.
XII.K.1.b. Emazte horrek üdüritzen dü Eliza Jesü-Kristen argiaz üngüratürik; hoin petan etxekitzen dü argizagia; erran nahi da gizonen arrazuaren argi flakia, khanbiakorra eta jesana; hamabi Apostoliak haren büriaren khoroa dira.
3. Heben markatürik dira Lüziferren eta haren lagün zelütik erorien errabia, bekhaitzteria eta güdükak Jinkoaren Elizaren kontre.
4. Seme sorthü dian hori Jesü-Krist da.
7. Güdüka hori mündiaren hastian izan da; berriz Jesü-Kristen Elizaren haxarrian; eta izanen da ere mündiaren ürhentzian.
6. eta 14. Elizaren haurrak perseküzione handien denboran ihesi doatza eta gordatzen dira basabazterretan.
15. Ühaitz hori da gaitz eta eskernio mota güzien üharria.
16. Lürrak lagüntü dü Eliza; lürreko Printziak kunbertitü direnian eta Jesü-Kristen eta haren Elizaren aldia hartü dienian.
XIII.K.1. Sai hau Antekrist da: elkhiten da itxasotik, erran nahi da, mündü huntako ühain gaitzen artetik.
Zazpi bürü, hamar adar eta khoroek erakusten die haren photeriaren hedadüra handia lürrian.
11. Bigerren sai hunek Axuriak bezalako bi adar bazütian, erran nahi da, erakaspenaren edertarzünaz eta miraküllü falxüz Elizaren kontre güdükatüren dela, eta gizonak inganatüren dütiala.
XIV.K.1. Sioneko mendiaren izenaz deithürik da ardüra Librü Saintietan Zelia, bai etare Jesü-Kristen Eliza.
8. Babilone izenian mintzo da Antekristen hiriaz. Erroma zen, Elizaren haxarrian Jesü-Kristen exaien hiria; han ziren Enperadore khiristien eskerniazale eta hilerazliak. Zoiñ izanen da azken denboretako Babilone handia, Antekristen hiria? Jinkoak daki. Eta heben emanik diren arauez bere denboran gizonek ezagüt dezakeie.
18. Mahax molkho heien üdüripenian gaistoak dira erakusten.
19. Jinkoaren khexüzko zügan handia ifernia da.
20. Hiritik kanpo iruxkirik da zügana, erran nahi da, zelüko Jerüsalemetik kanpo, ifernian.
Errumako estadak 185 kilometra igaranttorik dü. 1600 estadak egiten die 300 kilometraren üngürünia edo hirurhogei lekua.
XVI.21. Erraiten dü Jaundone Johanek harri txitxer bakhoitzak phezü ziala talentü bat. Hebrüen talentiak phezü zian laur hogei eta zonbait libera, gure kintaliaren hüllan; hartakoz, eta talentia ez-telakoz ezagütürik Üskal Herrian, ezari dügü kintalia talentiaren ordari.
XVII.1. Phüta handiaren izenian erazagützen da Paganoen Erroma, likhizkeria güzietan nahasia, Jinko falxü güzien adorazalia, Egiazko Jinkoaren exaia eta khiristien eskerniazalia eta erhailia. Babilone ere deithürik da, bere sinhestegabiaz, nahaskeriez eta Jinkoaren popüliaren kontre dian aiherküntiaz, üdüri beitü bestordüzko Babilone hiria, eta harek bezala izan behar beitü Jinkoaren jüstiziaz eta koleraz joik.
3. Sai gorri burhauzko izenez betherik den hori da Erromako bürüzagigoaren hedadüra. Gorri da khiristien odolaz gorritü beita; burhauzko izenez betherik da, ihortaki-zonbat Jinko falxü ezagützen beitütü. Haren zazpi büriak dira zazpi Enperadore khiristien eskerniazale handienak. Hamar adarrak dira hamar popülü zoñ nausitüren beitira Errumako erresumaz; Axuriak goithüren dütü bere legiaren eta sinhestiaren haier besarkeraztez. Haiek erauziko eta erreraziko die Erruma paganoa.
XIX.7. Axuriaren ezteiak dira zelüko bethiereko dohaxütarzüna. Axuriaren ezkuntgeia da Eliza, arima jüsto güzien saldoa.
20. Sai hau eta basaprofeta dira Antekrist eta haren lagün belhagilia.
XX.3. Mila urthe heben erranik da urthe hanitxen erraiteko. Konstantien denboratik Antekristen denboralako tregoa hortan markatürik da.
4. Heben ere mila urthez markatürik da Antekristen jin aitzineko denbora.
14. Bigerren heriotzia da, bethiko damnazionia; ezin hil eta ezin bizizko izate lazgarri hura.
XXI. Jerüsaleme berriaren izenian eta hiri baten arauian kapitülü huntan emaiten da dohaxien egongiaren üdüripen bat.
XXII.1. Ühaitz horrek üdüritzen dütü sirax hunezko üharriak, Jinkoaganik dohaxietara zelian turrustatüko direnak.
2. Bizizko zühaña da Jesü-Krist; haren frütek, erran-nahi da merezimentiek, emaiten deiküie bethi bizitzeko indarra zelüko glorian. Haren erraner behatüz eta haren manien egitez hara hel gitiala. Halabiz.
|