www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Getharia, Bidarten, aire onak datza,

Lakhetzen berehala hetako arrotza.

Bihotza hango jendek arras eskukoa,

Damurik gazteria dela arinskoa.

Bidarten sorthua zen Sallaberri joana,

Untzitako kapitain atrebituena;

Haren haurrak badire haltzairuz eginak,

Herri guziko lore ager ditezkenak.

Bidarten alkate da Baskari handia,

Aspaldiko langilen urre ithurria;

Jostatu balin bada, maitatu du lana,

Beharrean jakin du uzten lo minena.

Harispe du laguna herri gidatzeko,

Hainitz on ere dena bertze askotako.

Itxainak eta Xailak egin ontasunak,

Laborantzari eman bide hoberenak:

Galtzen bada bidea, izanen elgeak,

Gainditzen dituenak bazkailu ferdeak.

Erretegiak duke lurrekin distia;

Ganikotxek harrian egiten India.

 

    Getharian zen sorthu Saint-Martin maitea,

Itsasoko bidetan kapitain trebea;

Berak egin untzitan kurrituz bazterrak,

Bildu zituen lodi urrezko tresorak.

Izpirituz etzuen inguru parerik,

Etzaikioken eman egiaz baiarik;

Bazakien iholdez beldur ostrikatzen,

Nola lurreko biden xuxenki segitzen.

Urriñako Palenket zuen axkidea,

Batek ala bertzeak burua berea.

Terroreko denborak Saint-Martin hertsatu,

Paper tzar truk zioten urrea beretu.

Soia aphezak ere burua ona du,

Arimen salbatzeko khar handia badu.

Aspaldi baldar-aphez Dibarburu jauna,

Getharia guziak maitatzen duena.

Duzinage, Duhalde, eta Haranxipi,

Franseseko lilitzat, Gethariak aski.

Nihon guti etxerik hain xuriki denik,

Nahiz orok kanpoa duten ederrenik.

Bizitzeko duena hetarat dohala,

Nihon ez da hobeki izaten odola.

Herri horren oihana haitz batek beztitzen,

Lurren erraiak laster beroek ukitzen;

Itsasoan du bazka jende gehienak,

Ez ematen aspaldi lehengo arrainak.

 

aurrekoa hurrengoa