www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

ORA BERE NAUSIAREN
BAZKARIA DARAMANA

 

Gizona maiz galtzen da, bere begietarik:

Haiñ maiz edo maizago, bere atzaparretarik.

Gutik hala tresor bat, ohi dute goardatzen,

Non ez zaien nolazpait, zerbait hartarik lotzen.

    Zakur bat bazoan karrikatik behiñ,

    Bere nausiaren bazkariarekin.

    Kolier bezala zaramala zoan

    Dilindan lepotik otharre batean

Sobre zen: sobreago ere nahi zukien baiño,

Bereziki zuenean menean zenbat friko:

          Baiña fuñtsean hala zen.

          Aldiz gu bagare aurkitzen,

          Gauza onen aldamenean,

          Hirritsa dugu barnean:

          Zoiñ gauza estranioa den!

    Ora da moldatzen izatera sobre;

    Gauza bera gizak ikhas ez dezake!

    Ora hark zuela beraz holakoa,

          Karatera sortzezkoa:

    Zakur gothorsko bat atheratzen zaio,

    Eta otharrekoa khendu nahi dio.

    Baiña aurkitu zuen hark egitekoa,

          Uste baiño gaitzagoa.

Bertzeak ezen zarea goardatzeko hobeki,

Laster lepotik khendurik aldean zuen utzi;

Traba eta kargatik libre gudu bazemon tinki.

          Baiña orduan yinik hara,

          Bethi ohi den bezala,

          Komunetik bizi diren,

          Kolpeen beldur eztiren,

          Zakurrezko tropela bat,

          Disposatuak yaterat:

          Eta ikhusirik ordutik

          Ez zezakela bakharrik,

          Ororen kontra haririk,

          Salba bere haragia;

Erraten diote: Yaunak, dudan nere portzia;

Gero bedi zuendako gaiñerako guzia:

Ez gaitela samur: nik dut aski nere zathia,

Erran eta: herresaka beretzen du puska bat:

Orok zoiñ gehiagoka dute egiten orobat.

Buryesaren bazkaria kuxian suntsitu zen,

Aboro ere izan balitz aise iretsi zuketen.

 

          Bada orai zoinek kondena

          Ora hark egiñ zuena?

          Badeia nihon dotorik

          Hala egiñ ez zukeienik?

          Ez diduria oraiño

          Zakur harrek ordu hartan

          Bazakharrela kaskoan

    Zentzu gehiago jabe Yaunak baiño?

 

aurrekoa hurrengoa