www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

MANDOA BERE ETHORKIAZ HARTUA

 

    Abade baten mandoa

    Bere hidalgiaz hazia kaskoa

Bere ama behorraz baizen etzen mintzo

Kondatzen zituen haren egiñtza asko:

    Hark hau egiñ, izatu han

    Semeak segura zeukan

Zela emana izanen istorioetan.

    Ziduritzon aphaltzea.

Mediku bat ere soiñera hartzea.

    Baiña zenean zahartu,

    Eyharako zuten saldu.

Orduan zen xoilki bere attaz orhoitu.

 

Malura ez balitz on, deus bertzetarako

Baizen gaizo baten, eskolatzerako;

Hortaz beraz legez, erran ahal laite,

Zerbaitetarako, on dela halere.

 

aurrekoa hurrengoa