www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Fableak edo Alegiak
Leonce Goietxe
1852

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Fableac edo aleguiac Lafontenetaric berechiz hartuac, Leonce Goyhetche (faksimilea). Hordago, 1978

 

aurrekoa hurrengoa

MENDIA ERNARI

 

    Mendi bat aspaldi lehen

    Erdi beharrez zagoen,

    Eta emagiñik etzuen.

    Haren ay eta plaiñuak

    Urrun ziren adituak:

    Yendeak ikharan zauden

    Zer yalgi behar othe zen:

    Orok zuten ikhus uste

    Paris oso bat bedere:

Badakizu zer zen agertu mundurat?

          Sagu bat.

 

Horla espantu hainitz duenak ahoan,

Efetu guti du agertzen ondoan:

    Obratu gogo duenak,

    Elheak ditu bakhanak.

 

aurrekoa hurrengoa