HIRUGARREN ZATIA
LEHEN MINTZALDIA
(Berriz ere nagusiaren etxean)
Petan, Andre
ANDRE: Iduritzen zaut, botikario batentzat, ez naizela gaizki... Eta... Maider-en aitak ez bainau usu ikusia... hola forjaturik-eta, ez nau ezagutuko, naski.
PETAN: Ez, ez.
ANDRE: Nik orai behar nukena, mihikuntzako bospasei hitz sabant jakin, gizon abilarena egiteko.
PETAN: Ba uz'azu; ez da hori baitezpadakoa... beztimenda aski duzu... Nik ere ez dakit zuk baino gehiago.
ANDRE: Zeee?
PETAN: Debruentxoa, ni hemen naizen bezai, egia da, bada, ez dutala, mihikuntzan debru pitsik konprenitzen. Hori... gure arteko! Zuri salatzen dautzut hola, den bezala, zu're niri ixilka arizan baitzare.
ANDRE: Nola?.. Ez baitzare egiazki...
PETAN: (Irri maltzur batean). Ez, ez, ez.... eta enuen behin e jakintsun izaitea gogoan pasaturik; nere eskolak?.. irakurtzen eta izkiriatzen jakiteko doia izanak dire! Ez dakit zer eman dioten buruari... bainan baitezpada mihiku nahi nautenaz geroz, goazin hortarik... erien gostuz!
Bizkitartean, bazinaki, nola famak kurritu duen! eta denek gizon abiltzat bainaukate!.. Alde guzietarik heldu zaut jendea.. eta gauzak orai arte bezain ongi joaitekotan... bizi guzia mihikuntzan ari gogo dut, alaintso.
Ofizioetan hoberena dela daukat; zeren, egin dezatan ongi gaizki, berdin pagatua naiz!.. Eta, lanik gaistoena, ez dugu, gero, mihikuek: guk, pika... motz... eta ken, nahi duguna egiten dugu. Alabainan, eskuetan emaiten dauzkuten larru-haragi-hezurrekin. Zapetain batek, larru muttur bat bota... zapetan fundi dezala.... ederki gostako zaio!... Gure ofizioan, aldiz, gizon bat fundi dezagula, deus ez zauku gostatzen... Guk egin hutsak, ez dire, sekulan gure gain, beti hiltzen denak du falta... Eta, gehiago dena, mihikuntzak bertze on bat ere, badu: hilak arras jende gisakoak dire: ez duzu sekulan aditu bakar bat ere bere mihikuaz arranguratzen, honek hilarazia badu ere!...
ANDRE: Ez da erraitekorik; hil guziak jende ixilak dire.
BIGARREN MINTZALDIA
Petan, Andre, Nagusia
NAGUSIA: A! huna jaun mihikua!.. Zure ondotik nindabilan.
PETAN: Kanpoanizan naiz, botoila huntako tixanaren husten.. Nola da eria?
NAGUSIA: Gaizkixago, zure erremedioaz geroz.
PETAN: Hobe... Bere efetua egiten diolako marka, hori.
NAGUSIA: Ba, bainan, efetua egitean, ez badu itotzen.
PETAN: Ez odol gaixtorik egin!.. Azken hatsetan izaiten delarik, ikusiko duzu, nola hatxemanen dutan...
NAGUSIA: Hau... nor dugu? (Andre ez du ezagutzen).
PETAN: (Soineko xuria irakutsiz). Zera da...
NAGUSIA: Zer?.
PETAN: Eriak zeriten...
NAGUSIA: He?
PETAN: Zeriten dituena...
NAGUSIA: A!.. Orai konprenitzen dut.
PETAN: Zure, alabak izanen du hunen bearra.
HIRURGARREN MINTZALDIA
Petan, Andre, Nagusia, Maider, Leon
LEON: Nagusia, huna zure alaba, poxi bat kurri ibili nahia.
PETAN: Bai, on eginen dio. (Andre-ri buruz). Jaun botikarioa, har zozu foltsua, gero, zurekin ikus dezadan, zer heinetan duen bere gaitza. (Nagusia lepotik harturik, burua ez dezan itzul). Jakintsunek, beren artean ezin xuri duten hauzia da, ean gizonak baino errexago den emaztekien sendatzea... Galdatzen dautzut, ontsa eskuta dezazun hau: batzuk, baietz diote; bertzeek, ezetz; eta nik... diot: baietz eta ezetz. Alabainan, emaztekiek dituzten umoreak direla medio, heien sendimenduari gaina hartzen du gorputzaren indarrak eta... ilargia zeiharka ibiltzeak sainjatzen diozkate ideiak. Iguzkiak, aldiz, lur-ziloketan azkarki joiten baitu, hatxemaiten ditu...
MAIDER: Lehengo bera naiz; ez naiz kanbiatu...
NAGUSIA: Horra! Nere alaba mintzo!... Oi! Erremedioaren indarra! Hau mihiku gaitza!.. Eskerrak emaiteko dauzkitzut, jaun mihikua, sendatze harrigarri hau ardietsirik. Zer egin dezaket zuretzat?
PETAN: (Harat-hunat dabilala, begitarteari gapeluarekin haize ta naize) Zonbaitba gostaia dut!
MAIDER: (Aitari aiertuz). Ba, aita, mintzoa jin zaut Bainan, orai, berriz mintzo banaiz, jakin azu, ez dutala sekulati onhartuko Andre-z bertze senarrik, eta alferretan ari zarela, Bordaberri-ko semea niri eman beharrez.
NAGUSIA: Bainan...
MAIDER: Deusek ez nau ideiaz kanbiaraziko.
NAGUSIA: Zer?
MAIDER: Debaldetako litake niri arrazoinka hasten.
NAGUSIA: Zeriten badut...
MAIDER: Nahi duzuna egiten ahal duzu.
NAGUSIA: Nik...
MAIDER: Igual du, aita, deliberatua naiz...
NAGUSIA: Zerak...
MAIDER: Ez da aitik ez bertzerik, gogo kontra, ezkontaraziko nauenik.
NAGUSIA: Nik....
MAIDER: Zuk elta bertzeek nahi dituzuen entseguak egiten ahal dituzue.
NAGUSIA: Bainan...
MAIDER: Nere bihotzak ez dezake bertze biderik har.
NAGUSIA: Harek...
MAIDER: Serora joan nahiago dut, maite ez detan gizonarekin ezkondu baino.
NAGUSIA: Bainan...
MAIDER: Ez, nehola ere, ez. Denbora galtzen duzu. Ez dut nahi.
NAGUSIA: Hunat elasturia! Ezin ixildua da! (Petan-i) Berriz beharko duzu mutuarazi, jaun mihikua.
PETAN: Hori ez dut posible. Izaitekotan,, zu elkorraraz, ba, nahi baduzu.
NAGUSIA: Eskerrik aski. (Maider-i). Uste dun beraz..
MAIDER: Ezetz, aita; zure arrazoinamendu guziak ez naute ideiaz sanjaraziko.
NAGUSIA: Bihar berean. Bordaberri-ko Mattin-ekin ezkondu behar dun.
MAIDER: Lehenago joanen naiz lurperat.
PETAN: Debruentxoa! Aski hortarik! Uz'nezazue gauza horren xuxentzerat. Eritasun bat da hori; eta badakit zen erremedio eman behar zaion.
NAGUSIA: Zer? Jauna, buruko eritasun hori ere senda baitezakezu!
PETAN: Ba... Utz'azu nere gain; badut denentzat erremedio. Eta, gure botikarioak lagunduko gaitu eriari behar diren mainen emaiten. (Andre-ri) Ikusten duzu, Andre'rekin zer heinetan den, eta aitak ez duela deusik aditu nahi?.. Ez da haratik ez hunatik, umoreak gaistatzen hasiak dire; eta... gaitZ horrentzat behar da, lehen-bai-lehen erremedio bat hatxeman. Luzatzerat utziz, gauzak makur litazke... Nere iduriko... ez da bertze erremediorik... ihesgoko purga baizik... Aski duzu, hura ezkontzako sakramenduarekin nahastekatzea... horiek guziak piluretan.
Beharbada, ez du erremedio hori, hastean hartu nahiko; bortixkoa izanen zaio orobat; batnan, zu, gizon aditua baitzare ofizio hortan, zuri da deliberaraztea eta harraraztea... Zoazte, itzuli bat egin azue; ni, aitarekin egonen naiz; ez haatik denborarik gal. Erna hor. (Andre ateratzen da Maiderrekin).
LAUGARREN MINTZALDIA
Petan, Nagusia
NAGUSIA: Zer dire, orai aipatu ditutzun pilura horiek? Ez dut naski, orai arte egundaino aditu, holako erremediorik bazela ere.
PETAN: Eritasun etsituetan erabiltzen ditugun herrauts batzu dire.
NAGUSIA: A! To, to, to... Eta... behin'e ikusi duzu holako neska ozarrik?
PETAN: Ba, nexkatxak. kasko gogorrekoak izaiten dire, batzutan.
NAGUSIA: Ez zinezake sinets, Andre-z zenbatetaraino zoratua den.
PETAN: Odolaren suak berotzen diote, gazteeri burua.
NAGUSIA: Eta bihotza!
PETAN: Ba. eta bihotza.
NAGUSIA: Eta nik, zerbait bazutela, ohartu orduko... badakizu, zer egin dutan? Etxean atxiki nene alaba.
PETAN: Zuhurki.
NAGUSIA: Eta behar zirenak egin ditut, ez zezaten elgar ikus.
PETAN: Ederki.
NAGUSIA: Behar ez zena gertatuko zen, bertzela.
PETAN: Berdin, ba.
NAGUSIA: Kapable zen nere alaba, harekin joaiteko.
PETAN: Ez da, batere fidatzeko.
NAGUSIA: Jakina naiz, mutikoak bortz ahalak egiten dituela gure neskaren ikusteko.
PETAN: Ihizia!
NAGUSIA: Bainan ez du izanen hortako paperik.
PETAN: A! A!
NAGUSIA: Ez da hurbilduko, ez, ni naizeno.
PETAN: Ez du, alabainan. gaizo batekin afera, eta... zuk jakinki harek ez dakizkan xikanak?... Zu bain abilago dena ez da arras astoa.
BORTZGARREN MINTZALDIA
Petan, Nagusia, Leon
LEON: (Sartzen da lasterka) Jesus, Maria ta Josepe! Hauxe da ixtorioa! (Nagusiari) Nagusia, nagusia! alaba ihesi joan zautzu botikarioarekin! Horra mihikuak egiteko lana!
NAGUSIA: Maider joan?.. Oi, oi, oi, oi! Zerk hatxeman nauen!... (Leon i) Are, polizarat telefona fite! Ez zazuela eskapatzerat utz!.. (Petan-i) A! Herbaila! Ontsa, gostako zauk, egin dukan jokoa! (Besoak goiti altxaturik, zoratua bezala.). Oi! Azkenean, hiritar-botikario botiga batek ereman behar zautan alaba! (Ateratzen da.).
LEON: A! ala fede! Jaun mihikua, urkatzea merexi duzu! Ez zaitela hemendik higi, xuhur baduzu!
SEIGARREN MINTZALDIA
Petan, Leon, May-Koxepa
MAI-KOXEPA: A! Ez da goizegi!.. Nik ikusi ditudanak, etxe hau ezin hatxemanez!... Emaiten ahal dautazu, nik erran. mihikuaren berri?
LEON: Huna non dagon umilxko!.. Urkatzea merezi luke.
MAI-KOXEPA: Zer?... Nere senarra urkatu?... Egundaino!... Eta, zer egin du hortako.
LEON: Nagusiarien alaba eskaparazi.
MAI-KOXEPA: Gaixo nere gizona!... Egia dea, egiazki urkatuko hautela?
PETAN: Ikusten dun!.. A!
MAI-KOXEPA: Urkatzerat utziko duk hire burua, hainbertze jenderen aitzinean?
PETAN: Ze'na'un nik egitea!
MAI-KOXEPA: Egurra... dena egina izan bahu bederen, ez nikan holako pena izanen.
PETAN: Ha'il hemendik!.. Erdiratzen dautan bihotza.
MAI-KOXEPA: Ez. Hemen egon gogo diat, hire hiltzen laguntzeko. Eta... ez haut utziko, urkatua, ikusi arte.
PETAN: A!
ZAZPIGARREN MINTZALDIA
Petan, Nagusia, Mai-Koxepa, Leon
NAGUSIA: (Sartzean) (Petan-i) Istantean komisarioa ekarraraziko dugu: eta... leku segurean ematen zaituzte. Han izanen duzu zure kondua.
PETAN: (Belaunikaturik) O! Zenbait makil ukaldik e'lezakete egin afera.
NAGUSIA: Ez. ez. Jujeen errantik joan behar da. Bainan... nor dugu hau?
ZORTZIGARREN MINTZALDIA
Petan, Nagusia, Mai-Koxepa, Andre, Maider, Leon
NAGUSIA: (Aitzina, Andre ta Maider sartzen ikustearekin). Eta, hauk, hemen?
ANDRE: Jauna, huna, non duzula zure aitzinean, Andre, aixtiko botikarioa, eta... huna ere, berriz zure eskupean, Maider . Lehenik ihesari emaitekotan izan gare zure alaba ta bigak; bainan, zuzen-bidetik joan behar dugu... Ez dautzut alaba ebatsi gogo; zuk emanik nahi dut.
NAGUSIA: Andre!.. Ori! Zure egitatea gustatzen zait! Eta nere alabaren zuretzeko bidea aurkitu duzunaz geroz, ez da, zurekin, lau karriketako hirian galduko nere alaba! Gogotik emaiten dautzut emaztetzat.
ANDRE: Milesker!
PETAN: (Andre-ri). Gutik egin du, gure mihikuak ez baitu gatilua hautsi!
MAI-KOXEPA: E'hutenaz keroz urkatzen, eskerrak emaiteko dauztak... Ni naizela medio haiz, gero, mihiku!
PETAN: Ba, hi haizela medio hartu ditinat segurik panpak!
ANDRE: Azkenean, denak ongi ateratzen baigare, barka zozu, barka, zuk ere.
PETAN: Eman dautanan ohorearen gatik, barkatzen dauzkinat hartu makil-ukaldiak... Jakin zan, haatik, errespetu haunditan beharko dunala atxiki ni bezalako gizon errespetagarria.
|