|
ITZAURREA
Banator ni bere landu-bako arri txatxar onegaz euskerearen alde eregiten dagoan jauregira, neure alegiña egitera: nator guztiz indarga, egingo dodana baño egon gura neukeana geiago dala; aldana egiñaz egituten da egipidea.
Utsune asko topako dozuz irakurlea, irakurgei onetan, baña ez jaramon utsuneari; jarraitu beti aurrera, esan oi dan lez, esanaz:
Lenengoan parkatu,
Urrengoan urkatu.
Irakurgei au iratzi dodanean, gomuta izan dodaz, Astarloa, Campion, Azkue, Arana-Goiri ta beste jaun jakitun batzuk, eta eurak euskerearen alde egin dabezan lan gogoangarriak. Gogoberoz egitten deutset jauno orreri, biotzaren barru-barrutik jatortan agur zintzoa: illak begoz Jaungoikoagaz, da bizi direanentzat betoz beragandik, lan eder orretan luzaro jarraitzeko bera dabezan indarrak.
Mundakan 1908 garren urteko Zezeillaren 24an.
Etxeita'tar Jose Manuel
|
|