 |
OARRA
Ekin'en 46gn zenbakian auxe idatzi neban: «Gai au zeatz eta osoro azaltzeko asmuz enintzan asi. Asmu orregaz EKIN'en idazten beste bazkide bat asi zala ba nekian. Zeaztasunak orrentzat itxi-ta, gauzarik jakingarri ta bearrenak lenbailen adierazo bear zirala neritxon: origaitik asi nintzan. Gure lugin, arrantzale, ta alogereko asko be gizartekeriaren sarietan jausteko arriskuan, bear bada, beste iñoz baño arrisku andiagoan egozala-ta, andi-andiak albait lasterren azaltzeko asmuz eldu neutsan arlo oni. Gero gauzak aldatu egin dira ta, lengo asmuak be beste elburu batera zuzendu bear. Arlo au zeatz lantzeko asmuz EKIN'en idazten asi zan bazkide zintzo ta langille bizkorra, gitxien uste genduanean, Jaungoikoak beragana eroan dausku (G.B.), au dala-ta esandakoak eta esan barik itxi dodazanak, pizka bat biribildu nai neukez».
Arlo osoa sallean eroan ba'neu, orain atalok alkarrekin errezago josi al izango nebazan: ori egin enebalako, irakurle orrek utsuneak sarritxu ta birritan esandako gauzak be bein baño sarriago idoroko dozuz. Ori akatz aunditxua zala-ta, EKIN'en agertu ziranlantxuok liburu baten —guztiak era batera— argitaratzeko ta muker nengoan; baña bazkide batzuk zirika ibilli yataz, eta norbere erretxia itxirik, noizean bein iñoena egitea be bidezko gauzea dalako, EKIN'en jauzika agertu ziran atalok, al bestean alkarrekin josi dodaz, irakurle orrek eskuetan dozun liburutxu au egiteko.
Jaungoikoa lagun bekigu orain eta gero.
|
 |