|
LAURIER ET CHÊNE,
Cantate sur le mariage de l'Empereur
Le Génie de la Paix.
Haize beltza mendietan
Baratu da emerik;
Ez-da gure aldapetan
Gehiago elhurrik.
Bildots maiteak, bazketan
Jauzka zaizte gogotik;
Artzaina dago guardian,
Ez-da otso beldurrik!
La Renommée et la Gloire.
Bizkaitik Nafarroara,
Hebrotik Arretara,
Zelhai, mendietan,
Larrain, oihanetan,
Haritzak iharrosi dira hiruretan;
Nafarroako erregen jauregi noblean,
Azantz ozen bat entzun dorreen gainean;
Harmetako salhan
Gathea kraskaka,
Banderak zaflaka,
Panopliak dardaran...
Errazue zer berri den egun munduan?
Les Génies des six Provinces Basques.
Gernikako haritza,
Erronkalgo urritza
Neguan hostatu!
Ezpel eta erramu
Gaur dira loratu!
Jauz zaizte,
Boz zaizte,
Eskaldun zaharrak!
Bota irrintzinak!
Haritzari erramu
Baitzaio xerthatu!!!
Le Génie de la Cantabrie.
Kartagotarrez geroz,
Erromatarrez geroz
Eskaldunak ez-du
Odola ukhatu!
Ipharreko jendaiak, Agotak bentzutu;
Hegoako Mairu beltzak ditu phorroskatu;
Adurreko hegitan Frantsera baratu!
Anibalek Kanen,
Zezarrek Farzalen,
Eskara aditu
Eskalduna maithatu!
Napoleonek gutan andrea bilhatu!!!
Les six Génies.
Gernikako haritza, eta abar.
La Renommée et la Gloire.
Haritzari erramu
Balinbada xerthatu,
Emperadoreak
Eta erregeak
Hari zaizko guziak begira gelditu.
Burutan dabilate gogo eta asmu,
Xertho hunetarik zer behar den gerthatu?..
Gando bat da sorthu,
Ederrik altxatu!
Kantabria boztu!
Zerua da mintzatu!
Asaldutan zirenak batean gozatu!!!
Les six Génies.
Gernikako haritza,
Erronkalgo urritza
Gaur dira loratu!
Ezpel eta erramu
Guzia flokatu!
Jauz zaizte,
Boz zaizte,
Frantsez, Eskaldunak,
Bai et'Erdaldunak
Haritzaren gandoa
Dezagun khoroa!
Tous les Génies réunis.
Goazen beraz, goazen oro
Haren inguratzera;
Ageri daite gero
Nor jinen den oldartzera!
Altxa dezagun bandera
Eta ezar ikhara
Gaixtaginen bihotzean!
Dugun kanta batean!
«Biba Emperadorea!
Gure begiratzailea!
Biba gure Andrea!
Biba gure Printzea!
Biba Frantzia!
Biba Eskal herria!».
Saint-Jean-de Luz, le 16 Octobre 1857
|
|