|
JESU-KRISTO GURE JAUNAREN PASIOA,
EUSKARAZKO BERSOETAN
JESUSAREN BERAREN BIOTZ MAITETSUARI
BIOTZAREKIN BATERA
ofrendatzen zaio:
AITA SAN IGNAZIO
Loiolakoaren Seme
A.B.
IHS
Bilbaon: 1777. garren urtean
Jesu-Kristori kendu ezkero
Bekatuakin bizitza,
Baldin ezpadet negar egiten
Arrizkoa det biotza:
Guziok lagun,
Kanta dezagun
Bere penazko eriotza.
Mundua baño lenagotikan
Señalaturiko eguna
Alderatu zan obratzekotzat,
Gizonaren osasuna;
Argia bera
Alde batera
Besterik egun illuna.
Ostegun Santo afal ondoan,
Bere lagun zituela
Jesusek iru Diszipuluak,
Itz egin zien onela:
Triste nago, ta
Lo ori bota,
Egizute emen gaubela.
Jetsemaniko Hortu santuan
Auspaz lurrean jarririk
Eskatzen zion, libra zezala
Aitari, Kaliza artatik:
Jesus penatzen,
Odolez ustzen,
Eta eztet nik negarrik?
Izerdi otza arpegian, ta
Biotza penen artean,
Triste anima, gorpuza larri
Agoniako tranzean;
Baña ala ere
Zegoan firme
Aitaren borondatean.
Juduak Judas lagun arturik,
Etorri ziran itaunzen
Nazarenoa deritzan Jesus
Emen ote da arkitzen?
Judas orduan
Bake moduan
Dijoa musu ematen.
Zenbat dirade Judas bezela
Kristoren adiskideak,
Kanpotik laztan, barrendik saldu
Autsirik bere legeak?
Ha Kristau falso
Animo gaizto
Bekatari traidoreak!
Eranzun zuen Jesus maiteak:
Zeinen billa zatozte ona?
Ona emen nago, ezta besterik
Naiko dezuten gizona:
Juateko eztet nik
Soka bearrik,
Ez eldu lagunok gana.
Eskuetatik lotu izan zuten
Guzioen libertadea,
Zergatik au zan nere onean
Jaunaren borondatea,
Ala urratzeko
Anbat urteko
Bekatuaren katea.
Diszipuloak, beren Maisua
Zutenean ala ikusi
Bakar bakarrik bera utzi ta,
Juan zitzaizkan igesi:
Pedro zetorren
Bere ondoren,
Bañan au ere urruti.
Badaramate Jerusalengo
Sazerdoten aurrera,
Diszipuluen gañean, eta
Doktrinan kontu artzera:
Kaifas gaiztoa
Aurrenekoa
Asten zaio itaunzera.
Ez tek nik, dio Redentoreak,
Predikatu ezkutuan,
Ageri zan nere doktrina
Sinagogan, ta Tenploan:
Ez niri galde,
Asko dirade
Enzun nautenak munduan.
Respuesta aditu zuen bezela
Soldadu batek bertari
Gora darama bere besoa,
Eta dirauko Jaunari:
Ikas dezazun,
Nola eranzun
Bertiz Pontifizeari.
Esan, to egin ematen dio
Bere arpegi ederrean
Belarrondoko portitz bat, zeñez
Ezarri zuen lurrean:
Eta Zeruak
Daude lotuak
Au ikusten dutenean?
Noizko dirade, Aita Eternoa,
Tximistak, eta arraioak,
Ez erretzeko an bereala
Esku ain sakrilegoak?
Aingeruak, ea,
Atozte, ega,
Non dituzute egoak?
Baldin nik gaizki itz egin badet,
Errazoe eman ezazu;
Bañan ezpadet, dio Jesusek,
Ezertan ere erratu,
Zergatik arren,
Itz eginarren
Onela tratatzen nazu?
Indazu Jesus biotzekoa,
Zeure sufrimentu ori,
Jakin dezadan, nola penetan
Emango dedan arpegi,
Barkaturikan
Biotzetikan
Etsairik andienari.
Damu det Jauna, biotz guzitik
Zu ofenditu izana,
Ez ez geiago bekaturikan
Nere Jaungoiko laztana,
Lar da kulparik
Betoz argatik
Pena oriek nigana.
Sua zegoan eskapean, to
Pedro su artan berotzen,
Zerren biotzak amodioan
Otz asko zion sintitzen:
Su orren keak
Bere begiak
Negarrez bete zituen.
Zerren ollarrak etzuen eman
Bi bider bere soñua
Non iru aldiz ukatu zuen
San Pedrok bere Maisua:
Ezta besterik
Okasiotik
Ateratzen dan pagua.
Kaifasek berriz galdetzen dio,
Eginik juramentua,
Esan zadazu, Jesus, bazera
Mesias prometitua,
Ala ezpada,
Zertako izan da
Engañatzea mundua?
Baziakian Jesusek nora
Zijoan konfesioa;
Billatzen zuen kondenatzeko
Kaifasek okasio,
Eta arekin
Nai zion egin
Iltzeko akusazioa.
Ala ere baietz eranzuten du
Aitari begiraturik;
Bai ta Kaifasek ere deadar
Soñekoak urraturik:
Blasfemoena
Da onen pena,
Ia dago kausa eginik.
Jaikitzen dira Konziliotik,
Eta artzen dute bidea
Amargurara, non Pilatosek
Zedukan bere etxea:
Zan Erromako
Denbora artako
Juduen Presidentea.
Juezak dio, emango badet
Gizon au eriotzara
Ekazkitzute kausa Justuak:
Ezpadirade, zertara
Narabilzute,
Erarnazute
Or Herodes aurrera.
Aita Eternoaren Jakiunde:
Dauka munduak zorotzat,
Argatik dio Errege orrek
Janzi tunika zuri bat:
Bestela nola
Zeruko estola
Erosiko zan zuretzat.
Esan zioten Pilatoseri
Juduen Sazerdoteak
Uste al dezu ez ditugula
Gere gere legeak?
Blasfematu du;
Merezi ditu
Eriotza, ta azoteak.
Onek esan du, izanik Arotz
Pobretxo baten Semea,
Dala Jaungoikoaren Seme, ta
Judeako Erregea:
Iltzezpadezu
Etzera ez zu
Zesaren adiskidea.
Gura zukean Juezak Jesus
Eriotzatik libratu,
Zergatik bere inozenzia
Ondo zuen ezagutu;
Bañan Juduak
Zeuden itxuak,
Etzioten permititu.
Eriotza bat egin ta, dio,
Dago Barrabas karzelan,
Nor nai dezute, Nazarenoa,
Edo a libra dezadan?
Da kostunbrea
Bat libratzea
Zeuen Pazko egunean.
Ozta aotik atera zuen
Asi ziraden deadarrez:
Libra ezazu Barrabas; bañan
Jesus Nazareno ez:
Orrek bear du.
Ondo penatu
Abe batean dolorez.
Berriz galdetzen du Pilatosek:
Bañan zer kausa eman du?
Israeleko Errege bada,
Esatea da bekatu?
Aiek deadar
Errege Zesar,
Ori Grutzean ifinzu
Justiziako lege guziak
Utzirik alde batera
Salbadorea kondenatzen du
Kruelki azotatzera:
Zeru altuak
Ze dekretuak
Datoz ortikan lurrera.
Jaungoiko ura, zeñek dadukan
Mundua lorez janzirik,
Deskorteskiro bere erropak:
Tunikaraño eranzirik,
Larru gorrian
Egun argian
Utzi zuten lotsaturik.
Nora zerate gaba, to odeiak,
Illuntasuna non zera,
Nola etzatozte Birjinearen
Seme eder au estaltzera?
Ola eguzkia
Zeure argia
Bidal ezazu atzera.
Bost milla azote eta geiago
Loturik kolumna baten
Asi ziraden iru borreru
Bere espaldetan ematen:
Ibai bat nola
Ala odola
Abiatu zan itxurtzen.
Arriak, eta Salbadoreak
Biak alkar ziruditen,
Zergatik etzan onen aotik
Sentimenturik aditzen;
Marmolak berak
Golpe kruelak
Zituztenean sentitzen.
Pilaretikan biziro Jauna
Soldaduak askaturik,
Dijoazkio adoratzera
Burlaz Errege eginik:
Bere Koroa
Aranzazkoa
Buruan agitz josirik.
Mantu zatarra soñean eta
Kanabela bat eskuan:
Onela Jesus tratazen zuten.
Bekatariak munduan.
Mundua bera
Redimitzera
Jauna zijoan orduan.
Jesus onela ikusi eta
Pilatos errukiturik,
Dio berriz: nik eztet arkitzen
Gizon onegan kulparik
il ezazute
Nai badezute
Erroman ezta legerik.
Aiek deadar: Jauna dalako,
Pilatos beldur bazera
Datorkiela geren animai
Orren odola gañera:
Ezkera ardura,
Gere kontura
kondena ezazu Grutzera.
Juez gaiztoak Sazerdoteen
Esana egiteagatik,
Publikatzen du sentenzia bat;
Ez iñore okerragorik;
Ala ere nai du
Libre gelditu
Jaungoikoaren odoletik.
Alfer alferrik Presidentea
Garbitzen dituk eskuak,
Juez justutzat induki azan
Hipokritori munduak:
Loiturik ago;
Banan geiago
Hi baño ere Juduak.
Grutze batean mundu guziko
Bekatuak zituela
Abiatu zan Kalbariora
Jesus lapur bat bezela:
Artu Grutzea
Au da bidea,
Galduko gera bestela.
Salbadorea pausu bat ere
Ezin emanik aurrera
Arbola astunak azpiraturik
Benzutu zuen lurrera.
O bekatua
Zure pisua
Karga guzia zu zera.
Ezin bakarrik eraman zuen
Zalako guztiz astuna.
Eta argatik eman zioten
Zireneoa laguna:
Ditxazko gizon
Zerade, Simon,
Nork leukake zure eguna!
Bide onetan zijoanean
Kalbarioko mendira,
Bere Semea kontenplatzeko,
Ama zegokan begira:
An dira penak
An tormentuak,
Martirioak an dira.
Ama Birjina aflijitua
Itxi itzatzu begiak
Estali zaite, aingabe ere
Asko darama Semeak
Tormenturikan;
Bat ere itzikan
Eztizu utziko negarrak.
Bidaltzen ditu Amak begiak
Semearen ikustera;
Bañan biotzak sufritu ezin ta
Biurtzen dirade atzera:
Datoz argatik
Begietatik
Biotzak itz egitera.
Semearenak esaten dio:
Badakizu Ama maitea
Asko sentitzen badezu ere
Onela ni ikustea:
Bestela ezin
Zeruarekin
Egingo dala bakea.
Nere Aitaren borondatean
Zeurea bedi daukazu,
Aren esanak narama: Agur,
Bendizioa indazu;
Nere ordeaz
Bekatariaz
Kontua zeuk idukazu.
Zoaz nere Seme maitea, Amak,
Iltzera ordu onean;
Banan nola ni utzi nai nazu
Bakardade ain tristean?
O nola bai nik,
Eta ondo pozik
Jarraituko nizukean.
Salbadoreak onela penaz
Eginik bide erdia,
Beronikaren karidadeak
Kendu zion izerdia:
Obra onen pagu
Jaunak uzten du
Pinturan bere arpegia.
Zeramazkian bere laguntzen
Jerusalengo Alabak
Penaren andiz begietatik
Urturik beren biotzak;
Eta eurakana
Biurturik Jauna,
Dio: Ai emakumeak!
Arbola eze au erre badu
Bekatuaren su garrak,
Nola eztitu abrasatuko
Su orrek egur igarrak?
Ez niri negar,
Eztet nik bear
Bekatuari negarrak.
Eldu ziraden Kalbariora,
Non zeuden prest borreruak
Mundu guziko Egilleari
Josteko oinak, ta eskuak,
Ikusi zezan
Bigarren Adan
Arbola artan munduak.
Nork ditu esku oiñ orietan
Burniarekin idiki
Gorrotoak, edo Amodioak
Odolezko lau iturri?
Bularretikan
Ate eginikan
Amodioa da ageri.
Belzez janzirik ezkutatzen du
Zeruak bere arpegia
Lotsagatikan gelditzen dala
Gorriturik Illargia,
Gau illunean
Zegoanean
Altuena Eguzkia.
Austen dirade arriak; nola
Daude biotzak osorik,
Abe batean dolorez iltzen
Gere bizitza ikusirik?
Bekatariak
Gora begiak
Negar iturri eginik.
Gogotik negar egingo dizu[t]
Jarririk zeure oinetan,
Nere Jaun ona, zaitudalako
Ifini Grutze orretan:
Daukat damua
Zu ofenditua
Gauza guziez gañean.
Izanagatik, Jesus maitea,
Nere bekatua andia,
Preziosoa da zeure odola,
Au dakidala balia:
Piedadea
Nere Jabea;
Jauna miserikordia.
El verso numero 18 se puede repetir despues de cada paso.
Fin
|
|