Acto para la Noche Buena
Cantan adentro
La divina Magestad
ha querido que este día
se despose con María
Joseph por su bondad.
Salen S. José y la Virgen
SAN JOSE:
Benturosoa milla bider ni
Zeren juntadu naizazun zeuri
Mila grazia ematen deusat
Au ordenadu dauen Jaunari.
VIRGEN:
Ni mila bider benturosea
Josefe Dabiden semea
Zerren zeruak ala nairik
Naizan zeure esposea.
SAN JOSE:
Ainbat bentura ¿nundik nik, nundi?
Responde de dentro el angel
ANGEL:
Doa gustia dator zeruti
SAN JOSE: (Ponese de rodillas)
Kunplitu bedi sekula beti
Ordenadua zeru altuti.
VIRGEN:
Nundi nik nundi ainbat bentura
ANGEL:
Jaun zerukuak ala dau gura
VIRGEN: (de rodillas)
Cunplitu bedi beti sekula
Zeru altuak ordenadua.
Cantan de dentro
Esta Virgen celestial
de San José digna esposa
será con Dios piadosa
á remediar nuestro mal.
Sale la Virgen
VIRGEN:
Trinidade altuko seme bakarra
Arren adiezazu gure negarra
Zatoz Orienteko eguski klarua
Akordadu bekizu Adan ichua
Adanek egiñ eban ichurik bekatu
Aren da gure kulpak damu ditugu
Merezidu ez arren parkazionoa
Bakigu zen zarana piadosoa
Profeta sagraduak eskribidu eben
Nola zan Jaun aundi bat jaioko Belenen
Bera zala izango salbadorea
Desegindu egian gure kulpea
Donzella bategainik xaiokozala
¿Nor izango ote dau Jaun onek Ama?
Sale el Angel
ANGEL:
Ave mila bider Birjiña Maria
Ni naiz zeru altuko mandataria
Zerureanik dakart embajadea
Zeu zarala izango Jaunaren amea.
VIRGEN:
Ezagutu ezpadot sekula gizonik
nola jaioko da Jaunori neugainik?
ANGEL:
Ez dozu zer ifini batere dudarik
Ez ta zeruarentzat imposiblerik
Imposibleak eurak aditu nagizu
Egimbite esanak egite ditu. (váse)
VIRGEN:
Zeu zara ene Xauna, esklabea naiz ni
Zeure borondatea kumplitu bidi (váse)
Cantan dentro
Josepf, con resignación
Pon los ojos en el cielo
Que á sus siervos da consuelo
En la mayor aflicción.
Sale Sn. José
SAN JOSE:
Izorra sentizen dot neure esposea
Aditu ezin dot nik zer dan kausia
Donzella bat ain garbia
Nola zaran zu Maria
Nola da posible
¡ay, ay, ay ene!
Ez dot nik merezizen zeugaz geldizea
Zer egingo neuke ¡ai! ene tristea
Fuerza jat juatia
Imposible egotea
Zeugainik ausente
ay, ay, ay ene! (échase a dormir)
Aparece el Angel
ANGEL:
Jospeh itzi bekio pentsamentu orri
Biotzeko penea desterra bidi,
Zure esposeagan ez da posible
Inok edirozea kulparik batere
Labur da gizonaren adimentua
Adizeko Jaunaren ordenadua
Espiritu Santuak keriza eginik
Jesusa xaiokoda Virjiniea gainik (váse)
Edicto de Cesar
Salen el Ministro y el Gracioso
MINISTRO:
Mundu guztiko Enperadore Zesar Augusto aundiak
Ala nairik alista bitez aren basallo gustiak
Gizon bakoizak pagatu bedi tributua ta zensoa
GRACIOSO:
Diruak ez atara zeori eztok egingo beloa
Ene bolsea arina beti urrin neuganik dirua
Nik neuk ere dirua baneu ederra neuke mosua
MINISTRO:
Chakurrak eurak egiten dabe danza diruagaiti
GRACIOSO:
Gure Mondragoen pagatzen dogu dirua dazeagati
Auxe dok bizitza modu
Neska zarrok danza egin da mutilok dirua pagadu
Ibini bidi, Alkate Xauna, ibini bidi legea
Mutilak libre, neskachak eurak paga dezeela danzea
MINISTRO:
Zuk emoniko sentenzi orrek chapadamente dirudi
Zu legezko abogadurik ez da sekula ikusi
GRACIOSO:
Zerrebeta xo bidi emon daiztan salto bi
CHAMB.:
Zer soñu?
GRACIOSO:
Gura doana xoegik eze gustirako nok agudu
Danza el grazioso un villano
Salen Sn. Joseph y la Virgen
SAN JOSE:
Goazen Maria, goazen Belenera
Zesari tributua an pagatzera
VIRGEN:
Borondate asko gaz xarten naiz bidean
Pozik etorriko naiz zure atzean
SAN JOSE:
Emeti Belenera dago bide luzea
Zure trabajua da ene penea
VIRGEN:
Ordenadurik dago gu ara xuatea
Cunplitu bidi Xaunaren borondatea (váse)
Cantan dentro
A Belen caminan Josef y María
Jesús vá encubierto, El es quien los guía
Seguid sus pisadas, seguid, alma mía,
Errar no es posible con tan zierta guía.
Salen Sn. Joseph y la Virgen
SAN JOSE:
Xaunari demazugan graziak Maria
Orra nun agertudan Belengo uria
VIRGEN:
Eperik ezta Josef cunplitzen eztanik
Laster xaioko da Jesusa niganik
Kontenturik bioz au kabidu ezin jat
Neu sentizen dot paradisu bat
SAN JOSE:
Pensamentuan nator zerren dan berandu
Izango ote dogun Belenen ostatu
VIRGEN:
Ostaturik ezpada Belengo errian
Zeruko Jauna dago leku guztian
Ordua etorri da esposo maitea
Seinonek xaio beardau xokudi atea (tocan la puerta)
Cantan dentro
Llamando está San Josef
A las puertas de un meson
Con la Reina de los cielos
Virgen y Madre de Dios.
Dentro el mesonero y el criado
TOMAS: (da voces)
Mutill, aditzen dok, mutill!
CHATO:
Beti arran eginik naduka adikaturík
Erribateko kanpaetzat ez tau bere parerik
TOMAS:
Ez al nok aditu
Zori gaiztoan artu indudan nere echean criadu
CHATO:
Lo egiten iskuzu; goiza etorri echazu
Puntu onetan oera naiz da enaiz ondo berotu
TOMAS:
Ara norbait da atean
CHATO:
Gu ondo gauza oean
TOMAS:
Mutil nagia xagi adi
CHATO:
Xaginendi albanegi
TOMAS: Arraka
Gura al dok ibili nadin makilaka ta agaka
CHATO:
Arzaraz beti gure nagusi
Alamenean ezteuz ichi
Olloa nola iskintokian
Gizenzen jaku losagerian
TOMAS: Aguro
Ondo ikasteko bearneuskio zaukazanak ebagui
Bera dazan oearekin su emon prestu ezari
CHATO:
Eso sí
Orrelako orazinoak zure aoan ugari
TOMAS:
Chato mutil lotsagabe, desvengonzadu perroa
Xagi banadi ichiko deustat moltsuarekin aoa
Ay kora mutill
CHATO:
Flema oberik ekusi dozu urtezen daben zerekin.
SAN JOSE:
Ostatu eske gabilz ez arren beatu
Zeuroen trabajua pagatuko xazu.
CHATO:
Zuentzat ostaturik eztago emen
Akomoda zaitez bazterren baten
SAN JOSE:
Belenen ostaturik guretzat ezpada
Arren erakuskuzu nun irago gaua.
CHATO:
Or dago portale bat uriaz ateti
Iskuzu lo egiten zuaz emeti (váse)
VIRGEN:
Besterik ezin bada guazen bada ara
Xaungoikoa dan lekuan ezer ez ta falta
(Entran en el portal)
Tocan algún instrumento y cantan dentro
Bekatariak alegrabitéz alegrabidi zerua
Portale baten jaiorik dago Mesias prometidua
Zeruarentzat gloria dakar gizonarenzat bakea
Bakea bere ez nola nai ondasun askoz betea
Amorioak dakar zerurik Jesusa zuen artera
Bekatuaren poderiotik guztiok atarazera
Bekatariak ez desechadu Xaun onen amorioa
Mundureanik apartaduta agan ibinzu gogoa
Askoda lorik esnaazaitez; bioz garbierazazus
Bioz garbira etorriko da, an izatera kontentuz
Sale el demonio echando fuego
LUZIFER:
Izanik infernuko prinzipe andia
Demonio guztien agintaria
Ni orain indar baga ni orain loturik
Sein bat baster baten jaioagaitik
Luzifer altibo soberbioa
Nun da anchiñako ire brioa
Pena garratz, rabia, tormentu andiak
Abrasatzen deust errai gustiak
Iregibidi lurra irunsi nagi
Sekula ainbat pena estot eugi
Ene infernua dago Belenen
Enaiz atrebitzen gaizki esaten
Señora birtuosa (zer esango dot
Gaizki nai arren esan ezin dot)
Señora birtuosa ¡ai ene tristea!
Andra gustien artean kulpa bagea
Donzella daguala semea egin dau
Nik ezin aditu dot misterio au
An dago agura bat ez mundukua
Gura nukean baño santuagua
¡Aí ni mila bíder desdichadua!
Nola ausi deusten neure burua
Orain portalean jaio-dan orrí
Ausía emango deusat sekula beti
Gizonak ene kontra ainbat podere
Gizona izatea ez da posible
Nun aiz Asmodeo, nun aiz Berzebu
Ocasino onetan fabore indazu
Fabore infernua, fabore, fabore,
Lagun izango dogu Erodes errege
Zierra, zierra, guerra, guerra.
(hacen ruido: salen Asmodeo y Berzebu (sic.)
ASMODEO:
Luzifer andi balerosoa ez adila turbadu
Ire favore etorri gaituk Asmodeo ta Berzebu
Baal, Belial, Lebiatan ta beste gañeko jentea
Azean dituk dakardela ire estandartea
Publicavidi gerra eruela gerra mundu gustiti
Emon bekio álada kumpli xaio dan infante oni
BERZEBU:
Gure kontra etorri da benturaz bere kostuan
Padezídu bearko ditu mila trabaju munduan
Aldagidana egingodot nik neure podere gustían
Kruzebaten isete-arren Jerusalengo mendían.
Sale el Gracioso
GRACIOSO:
Lian, lan bere, lian lan bere gabaren alegerea
Lian, lan bere gauza ona dok buzkantz ondo betea
Lian, lan bere, emenchen datoz amar libra okela
Lian, lan bere birao gura eztala ene sabela
Lian, lan bere, bai nik ekarri presentean neurekin
Guzurrik batere asmatu baga zaspi ochaba chakolin
Afaritako esala falta arrain zabala salsatan
Salsatako zeruak xakin zeinbat inchaur jo ziran
Lian lan bere, Lian lan bere ondo nago kontuan
Salsa xaiten iru motrallu pedazadu nituan
Lian lanbere irunsi ditu eunda ainbat gaztaña
Egía da ta artu zituen lagun bik garau bana
Sagarrak bere eziran falta mispil ustelak abondo
Lian lan bere ediro zenda ene tripea gaur ondo
Ogiak bere baziran iru bakocha lau librakoa
Lian lanbere ezegoala geldirik orduan aoa
Lian lanbere echetik nator egiten paseadea
Lian lanbere dijerizeko neure afari puskea
Lian lan bere, Lian lan bere
Mira á los demonios, túrbase y dice:
Arako ura zer jente
Losauaño bildurragoñok ikaratu najok
Korpuz gustia ikara jarri auxe dok bide obia
Ene kontra baldin badatoz orpoak erakustia
Berna gogorrak milazemai neuk egitea kunplida
Menturaz neu legez ikaratuta igesi juango dira
BELTRAN:
Nor da ura
ASMODEO:
Aje dok Charles tripazabal mendietako on gura
BELCEBU:
Artu daigun ingura
Gaurko gauaz akordadidin para siempre sekula
Camaradas engañaduriz ezpadago begia
Au dok mutil balz Veragarako danzari koplaria
Mundu guztia kolpatzeko echaio falta grazia
Probadu bedi nolakoa dan infernuko ogia
Auxe dok auxe gure morroe alper kazadorea
Kazara doean orduan beti aldamenean botea
Akari sarri eman oijeusak apagozo dulcea
ASMODEO:
Adiezak Berzebu onen bizitza modu
Goizean goizean bearko ijok entresilua kapazu
Mantenitzeko tripea da gustiz dilijentea
Ardan truke salduxok egun emazte aren moldea
Au dok fiesta zaleak gure adiskidea
Guganik orain eroan begi merezidu dauen doea
Da infernuko legea sekula ausi gabea
Obeto serbitzen gaituanari aumentazea penea
GRACIOSO:
Ordu gaistoan ken zaitez orrik ezpabere ta fedea
Xakin baixakin nolakoa dan ene ukabil parea
BELCEBU:
Quien eres tú?
GRACIOSO:
Orren mesediori serbitzeko ni naiz Jauna Machi frisa
ASMODEO:
Zer gizon?
GRACIOSO:
Tontorron ton
TODOS:
Emon, emon! tiene lindo barrigón (aporreanle)
GRACIOSO:
Auxe dala Zeledon, artu bai ta ez emon.
Mari Gabon, nun aiz ene Mari Gabon
Neure azurrak pedazatuta emeti jagi ezin non
Asoma Mari Gabon á la ventana
MARI GABON:
Edan eitegi adinon
Ondatu naxok ire tripa traidore gextoa
Or konpon:
GRACIOSO:
Mari Gaboncho enea, biozeko puskea, Orienteko perlea
¿Nun da zure legea? ¿nun zure karidadea?
MARI GABON:
Berbok eder aoan orapiloa kolkoan
Leen legez egongo enaiz zure ukaondoan
GRACIOSO:
Echeko-andra maitea eukidazu piedadea
MARI GABON:
Zurekin beti gerran baño
Obedot zubaga baquea
GRACIOSO:
Orrela tratatzen nozu
MARI GABON:
Bestelako tratamenturik merezizen ez dosu
GRACIOSO:
Guarda xagi banadi
MARI GABON:
Zemai, Mari Gaboni, Mari Gaboni zemai
(baja y dice)
Orain xaukat neure aldi
Galdunok eta galadi (aporrea á su marido: váse)
GRACIOSO:
Berdin ossa banadi
Laster da ondo egingo deusat
Pagu erreala beroni
Adiezazu mundua
Ze modutan emaiten dauen
Emaste onak pagua.
Asoma Mari Gabon y dice
MARI GABON:
Munduak aditu begi
Senar gaizak emaste ona esperadu ezpegi (váse)
GRACIOSO:
Ene tripa tristea
Zori gaistoan ikusi neban araisteko jentea.
Salen los pastores cantando lan beres
BELTRAN:
Charles guerea ordirik daza
Aikona laster Machi Ardanza
Levantase el gracioso y da saltos
GRACIOSO:
Lian lan bere gauaren ona
Xaunak emona
Bestebat nago puntuti ona
LORENZO:
Esak mutil modu orretan zek arabil
GRACIOSO:
Iru deabruk erruki baga
Lastasakuba baininzan ala
Kendu jeuste zayak
Barberu gaba osatu xataz neure azur ausiak
GABRIEL:
Matasanoen eskuan, osasuna dabena bere
Xarten dok peliburuan
Aparece el Anxel y canta Gloria in excelsis Deo:
Túrbanse los pastores y dicen en su orden:
LORENZO:
Ene lagunak zer ete dogu arako misterioa
Choriak legez egoak dakarz dulzea bere aoa
Zori onian juntatu gara gustiok leku batera
Angeruzko exerzituak, xasi dira lurrera.
TOMAS:
Ala sarde eztok agertu ene dempora gustian
Onelako gizon ederrik gure Belengo mendian
Agana begira dago kontentu askoz begia
Beragatarren trukadu nei pozik mundu guztia
GRACIOSO:
Aserik orain franko dago onela esanagaitik
Kalchapotak eman leizke bokadu on bategaiti
BELTRAN:
Angerua dok ez dok gizona
Aren abegi ederrak
Duda baga benzizen ditu
Kanpoetako eperrak
Kantore asko arkizen dira Jerusalengo temploan
Musika dulzeagoa dago angeru onen agoan
GRACIOSO:
Beltranikocho aleizako esaminadorea
No se hizo para los asnos estimakaz dulzea
ARICHA:
Berau ikusi nuen ezkero da ene pentsamentua
Zeruetako gloria gaiti irizeari mundua
Desiertura juango naiz ni egiten penitenzia
Ene xana ta ene edana, urarekin ogia
GRACIOSO:
Gure mutil au izango jaku santu gustiz andia
Alboan falta dakionian kuartilloko onzia
Arichabalcho gurea zezen toreadorea
Penitenzia egite ori ez dok insaur saltsea
CHATO:
Anteoxoak ibini eizke Charlesikocho laztana
Esan egidak zer misterio etorri jakun geu gana
GABRIEL:
Aren aoko berba dulzea aditu neban puntuan
Sentidu neban argi andibat neure biotz barruan
Arzain ignorantea ninzan biurtu naiz sabio
Ene ustez mundu guztiak eztau zuribat balio
GRACIOSO:
Parabolok esan franko Gabrieliko gureak
Biar goiseko beste alderuz izulikoxok aizeak
Beistegiko Gabriel kañaberan kaskabel
Lindo mozo despachazeko de vino blanco un pichel
Sekula iñok eztau ikusi onereango konturik
Ezta posible eztaodela ene lagunak ordirik
Ez aldezu dijeridu arrasaldeko salsea
Chakolin orrek turbadu deusu begietako bistea
Sermonadore barri orri egonaizako begira
Orida buru moz Oñatiko Peru Jainkoen mutila
Kasi buruan ilerik echok, diranak ere bakarrak
Mosu linduan argizen dira begi eder gorri bi
Goizean bein ematen dabe estimakaza ugari
Gidalbi-gidalgozoagorik eztira jamas ikusi
Badirudie izan dirala Durangon errementari
Arpegiko narru ederrak pergaminoa dirudi
Pergaminoa bustita gero erakusia suari
Berba baten esan dagidan nolakoa dan mutila
Egin eginik aren gorpuza Nativitate subila
Izan ezidin gauza gustian mutil au desgraziadu
Zerren dauen kantu ederra egingo dogu angeru
Mila grazia emon eusan Jaun zerukoak aoan
Mila maña on erakusten dau bere ofizioan
Gure burloi ichita orain biurtu gaitezen azera
Zertara xakin gura genduke zatozen gure artera
GABRIEL:
Bateti ene bioza poz da, besteti dabil ikara
Ezkutaria konbeni bada esan egizu nor zara
ANGEL:
Ni naiz zeruetako Jaunaren angerua
Dakardana zeruti barri deseadua
Asegin arrezazu Belengo pastoreak
Iditen asi dira zeruko portaleak
Donzella batenganik jaio dan infanteak
Zeruko jaunarekin egin ditu bakeak
Donzella santa onek izena dau Maria
Erakusiko deusu xaio dan eguzkia
Belengo portalean baturik oxalean
Kumearen ordeaz daraza pesebrean
Sartu zan infante au Amaren sabelean
Adanen bekatuti ezebela arean.
Berau da Xangoikoa ama dau Birjinea
Ori da marabilla andi parebagea
Josephe dichosoa amaren esposoa
Ezta Jesusen aita bañan bai ordekoa
Abere mutu biren erdian xaio dana
Bera adoratzera zeruti xasi gara
Iru errege Mago izar baten azean
Bisitazera datoz dromedario gainean
Desegingo ditu Xaun onen geraziak
Bekatu oraingaño egiñiko gustiak
Da gure infantea bioz garbi zalea
Apareja bekio esse natto bagea (vánse todos)
Dice la Virgen
VIRGEN:
Adorazen zaitut Xainkoa legez
Laztan egiten deusut semeari legez
SAN JOSE:
Zeruak eta lurrak zeureak izanik
Nola zatoz mundura orren billoxik
Zer da ori Jauna portale baten
Guri umildadea erakusterren
Nola konfundizen ez da mundua
Admiraturik dago zeru altua
VIRGEN:
Eji ene laztanchoa, eji negar tanta bat da asko
Oraingañiko kulpa egiñak deseginzeko
Amorioak irizi zaituz zerueanik lurrera
Adanen ume desterraduak zeugana konbertizera
Magestatea bateti dakuts, besteti umildadea
Xangoikoa ta gizona zara, milagro parebagea
Zeureak dira gure biozak, mundu gustia zeurea
Erakuskuzu Jaun zerukoa, zarala gure xabea
Eji ene laztantxoa exi: etc.:
Entran los pastores a adorar
GABRIEL:
Lizenzia iguzu birjina santea
Adoradu daigun zeure infantea
Zeruko erregea dana bakigu
Aingeruen aoti aditu degu
VIRGEN:
Pastoreak, ea, barrura sar zaitez
Xaio dan Xaun onekin konsola zaitez
Eskatu zakio oa askoren
Umildadeai ez taki ezer ukazen
ARICHA:
Adanen bekatua kausa izanik
Denbora luzean gabilza issurik
Desegindu beiz zeure argiak
Gure biozetako odei guztiak
Pobrero xaio zara Jesus dulzea
Ediro ezin arren ostatu obea
Portale ori ichita zatoz geugana
Bakizu gure biozok, zeureak dirana.
Sale Aseginzoro y dice:
ASEGINZORO:
Mila barrion puntu onetan aditu ditut esean
Seiñ eder bat xaioxakula abere biren artean
Neuk ere gura neuke ikusi chikirritiko gurea
Ugasabari artuta nator isilik lukainkea
Trabajo asko kosta jat neure egungo lapurretea
Ezoixaku sekula falta eskarazen jentea
Eseko andra noblea dogu bear bere ala nik
Zerren bestela egongo ninzan oraingo enterradurik
Gure andreak uste oidau naizala mutil santua
Echok osorik ediroko lukainken kontua
Kontazen asi didin orduan, xarririk eskarazean
Ene kulpea xauxikoda alabearen gañean
Ofrecen dones los pastores
GABRIEL:
Guchiagaiti parkatu
Borondatea bakussu
Zure seme xaun orrendako
Esne gichi bat dakargu
VIRGEN:
Atsegin artu egizu
Borondatea bakussu
Beronek borondate on ori
Pagatuko deussu
GRACIOSO:
Falta bajat saria
Echat falta naia
Afari onek eruan deust
Etxean neban gustia
Trabaxu andi mortal bat
Andrea opukadu xat
Mila golpe artuta nago
Gusti gustiak neuretzat
Beste marabilla bat
Neri sucedidu xat
Nundi ta nola eztakidala
Neke gustia kendu jat
VIRGEN:
Dicha gustia zeruti
Xaun onen eskuetati
Biozerean emon bekioz
Mila grazia beroni
GRACIOSO:
Usik banator barkatu
Borondatea bakussu
Sekula beti izango naiz ni
Onen eta zure kriadu
VIRGEN:
Atsegin artu egizu
Borondatea bakusku
Beronek borondate on ori
Pagatuko deussu
GRACIOSO:
Mesede eske nagozu
Ezarren orain ukatu
Jesusikori bear deusat
Billanziko bat kantadu
Adi, adi, adi, adi, adiezazuz berba bi
Azkonarraren azamarchoa ekarriko dot menditi
Begizkorik eztegizuen bularchorean isegí
Adi Adi
Goizean bein nik ekarriko
Esnea zure amari
Amachok gero egingo deusa
Aía semechoari adi adi
Ezer ekarri bear danean
kriadu izango naiz ni
Bearrak pozik egingo ditut
Sein ederra zeugati.
Adi adi adiezazuz berba bi.
SAN JOSE:
Adanek ausi eban ezkero
Xaunaren mandamendua
Miseriazko balle onetan
Echaku falta llantua
Konbertibidi llantua gozo
Konsolabidi mundua
Guretakotzat jaio da Jesus
Askoren deseadua
VIRGEN:
Biurrerazazuz orain geugana
Jesussa zure begiak
Ona nun ofrezizen deusut
Munduko bioz gustiak
ARICHA:
Beste gauzarik eztozu gura
Ezpada borondatea
Guradozuna geugaz egizu
Zaran ezkero xavea
GABRIEL:
Milla grazia emon bekioz
Xaio dan infante oni
Ainbat favore zelebrazeko
Danza bat ordenau bidi
== Fin ==
Canta uno
CANCION:
Gaur dala gabon gaua, gaur dala gabon
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
Osbegi dambolinak, lutua ken bidi
Fiesta degiogun infante oni
Zerureanik dator gure artera
Erratuai bidía erakustera
Emaitera dator milla barri on
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
Ezta besteren eske biozak bakarrik
Beretzat gura ditu beste bagarik
Kunplidu egiozu Xaun oni naia
Beroni sal-erozuz bioz guztia
Ordeaz bera zeuri, dakizun emon
Gaur egiten xaku Xangoikoa gizon
LOS REYES MAGOS:
Marabilla bat argitu xaku
Amabi egun danean
Besteak baño ederragoa
Izarbat Orientean.
|