BARKAZIO EDO INDULJENZIAK
Birjiña txit Santari añ gogoko zaion, eta animari ainbeste on eta probetxu erakartzen diozkan debozio onetara kristauak mugierazitzeko Aita Santu Pio VIIak 1815garren urteko martxoaren 21an eman zituen letretan Maietzeko ill onetan zenbait agur on, berarizko orazio eta birtutezko beste lanakiñ Maria guziz Santa onratzen duten kristau fededun guziai illaren egunetako bakoitzeko irureun eguneko indulzia, eta ill beronetako egun batean konfesatu eta komulgatu eta Aita Santuaren intenzioaren erara, Eliza santagatik,etc. erregututa indulgenzi oso edo plenaria eman zuen, eta gero 1822ren urteko Garagarrilaren 18an Aita Santu beraren aginduz Indulgenzien Kongregazioak eman zituen letretan guziak purgatorioko animen alde eman litezkeanak dirala agertu zuen.
Aita Santuak bere ordez Madrilla bialdutako Don.Juan Brunelli Cardenal jaunak 100 eguneko indulgenzia eman zuen, Maietzeko illean Mariari egiten zaizkan eliz-pestetara joaten diran, edo liburu onek dakaizkien eran Maietzeko ejerzizio santuak nork bere etxean debozioaz egiten dituzten kristau guzientzat, eta indulgentzi au illaren egunetako bakoitzean irabazi liteke.
Toledoko Arzobispo Don.Juan Jose Bonel eta Orbe jaunak 80 eguneko indulgenzia eman zuen Jesusen Conpañiako Aita Ramon Garciak egiñ zuen, Mariaren ill edo Maietzeko illa deritzan liburu onetan dauden orazioren batzuek egiten dituzten kristrau fededun guzientzat.
Burgosko Arzobispo Fr. Cirilo Alameda jaunak 80 egunekoa eman zuen.
Puerto Vitoriako Obispo Don. Fr. JoseMaria -Benito jaunak 40 egunekoa.
Astorgako Obispo Don. Benito Forcelledo eta Tuero jaunak beste 40 egunekoa.
Salamankako Obispo Don. Salvador Sanz jaunak beste 40 egunekoa.
Astorgako eta Malagako Obispo izandako Don. Juan Nepomuceno Cascallana jaunak beste 40 egunekoa.
Osmako Obispo Don.Fr. Vicente Horcos jaunak beste 40 egunekoa.
Archisko eta Malagako Obispo Don. Francisco Sales Crespo jaunak orobat eman zuen beste 40 egunekoa, guzi oiek len esan degun bezela irabazi litezkeanak.
|