www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Larregi eskatzea

 

—Esaidazu Josepa, zer dozu negarrez?

Ainbeste zizpuru ta zotin ein bearrez?

Agertuizu barrua garbiro dan legez,

Ta benturaz neuk poztu eingo zaitut errez.

 

—Barrua nai badozu dakidan agiri,

Bakizu bear dala barrua idigi;

Idigiteko goitik beruntza ebagi,

Jauna, orren gogorra dozu biotz ori?

 

                        Euskal Erria, 1902, XLVI

                        Euskalduna, 1902, 255

 

aurrekoa hurrengoa