www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Aldizkarietan argitaratuak eta beste
Felipe Arrese Beitia
1880-1905, 1999

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Idazlan guztiak, Felipe Arrese ta Beitia (Itziar Urrutia Zorrozuaren edizioa). Bizkaiko Foru Aldundia / Otxandioko Udala, 1999

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lora guztien loreari

 

        Loren lurrunagaz

        Zugana Maria

        Eldu dakizula

        Gure eskaria.

 

Maiatzean Eguzkia

Ederrik jaku jagiten

Sortitza sekula baño

Galantago da jantziten

Mariari amorea

Gizonak deutse eskinten.

 

        Loren lurrunagaz...

 

Maiatzeko gaba zelan

Deseiten daben argiak

Gure illunpeak ditu

Argitzen bere Mariak

Bialdurik arimara

Errañu meezko izpiak.

 

        Loren lurrunagaz...

 

Ongi etorri dirautse

Maiatz-goisari txoriak

Arrorik deutse urteten

Bidera lora guztiak

Eta Mariari kantan

Kristinau onak gloriak.

 

        Loren lurrunagaz...

 

Maitatu fede sendoaz

Maitatu daigun Maria,

Izen an duiñ gozo ez da

Ez nektarra ez eztia

Beraren irri-barrea

Da niretzako bizia.

 

                        Euskal Erria, 1886, XIV

 

aurrekoa hurrengoa