|
TERZIA - IRUGARREN ORDUAK
V. Atoz nere laguntzan
Birjiña Zerutik,
R. Alegiñez ni gorde
Etsayen eskutik.
Gloria Aitari ta
Gloria Semeari
Gloria betikoeran
Megope Santoari.
Kantaera
Agur Noeren kutxa
Salomon-jargoya
Pakezko uztargi ederra,
Moisez-en sasiya.
Usgozeill-loreduna,
Jedeon-nar zuriya
Jainkoaren Ate-itxi, ta
Sanson-en eztiya.
Aiñ Seme Jainkozkoari
Zegokion ongi
Leendanez gorde Ebaren
Jatorri-gaitzeti,
Beretzat artu zuen
Ama, eta ez utzi
Pekatu baten ere
Mendean berari.
Alabiz.
V. Zeruen goyenean
Ni bizitzen nago
R. Eta nere jargoya
Odeyez gaiñ dago.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria:
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
Otoitza
Santa Maria, Zeruetako Erregiña, Jesukristo gure Jaunaren Ama, eta Munduaren Jabea, iñor ere bakar-utzi eta gaizki begiratzen ez dezuna: begira idazu, Andrea, biguñkiro begi maitatsuaz, eta iritxi egidazu zure Seme maiteagandik nere bekatu guzien barkazioa; nik oraiñ zere Sortze edo Konzepzio doatzu ta guziz garbia zentsu gozoroaz pozalditzen dedan ezkero: artu dezadan gero betiko doatsutasunezko saria, au ematen dirala Birjiña gelditurik aur egiñ zenduenak berak, Jesukristo gure Jaunak, zeñak bizi ta erreiñatzen du Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean, Irutasun osoan, Jaungoikoa, eunkida guzien eunkietan. Amen.
V. Adi zazu Maria
Gaur nere eskaria
R. Ta nere deadar dana
Bijoa Zugana.
V. Ongi-esan deiogun
Jaungoiko Jaunari
R. Emanikan ezkerrak
Millaka berari.
V. Ta Fededun animak
Zeruko pozean
R. Jaungoikoaren errukiz
Beude pake onean.
Alabiz.
|
|