www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ofizio laburra
Jose Ignazio Arana
1872

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ama Virgiña guziz garbi concepciocoaren oficio laburra latiñezco itz neurtuetatic eusquerazco zorzicoetara itzulia, Propagandako Moldiztegia, 1872.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PRIMA - LENENGO ORDUAK

 

V. Atoz nere laguntzan

Birjiña Zerutik,

R. Alegiñez ni gorde

Etsayen eskutik.

Gloria Aitari ta

Gloria Semeari

Gloria betikoeran

Megope Santoari.

 

 

        Kantaera

 

Agur Birjiñ jakintsu

Etxe Jainkozkoa

Maiz ta zazpi pillarez

Apaindutakoa

Bekatu gaitz guzitik

Zu gordetakoa.

Ta amak jayo baño len

Dontsututakoa.

 

Zu bizien Ama ta

Santuen Atea

Jakoben izar berri

Ta Aingeruen Jabea.

Izugarria etsayei

Gerrari-taldea,

Izan zaite Kristauen

Kaya ta estalpea.

        Alabiz.

 

 

V. Sortu zuan Jainkoak

Graziaz betea:

R. Egin du gauza danen

Gaiñ bera azaltzea.

V. Adi zazu Maria

Gaur nere eskaria:

R. Ta nere deadar dana

Bijoa Zugana.

 

 

Otoitza

 

        Santa Maria, Zeruetako Erregiña, Jesukristo gure Jaunaren Ama, eta Munduaren Jabea, iñor ere bakar-utzi eta gaizki begiratzen ez dezuna: begira idazu, Andrea, biguñkiro begi maitatsuaz, eta iritxi egidazu zure Seme maiteagandik nere bekatu guzien barkazioa; nik oraiñ zere Sortze edo Konzepzio doatzu ta guziz garbia zentsu gozoroaz pozalditzen dedan ezkero: artu dezadan gero betiko doatsutasunezko saria, au ematen dirala Birjiña gelditurik aur egiñ zenduenak berak, Jesukristo gure Jaunak, zeñak bizi ta erreiñatzen du Aitarekin eta Espiritu Santuarekin batean, Irutasun osoan, Jaungoikoa, eunkida guzien eunkietan. Amen.

 

 

V. Adi zazu Maria

Gaur nere eskaria

R. Ta nere deadar dana

Bijoa Zugana.

V. Ongi-esan deiogun

Jaungoiko Jaunari

R. Emanikan ezkerrak

Millaka berari.

V. Ta Fededun animak

Zeruko pozean

R. Jaungoikoaren errukiz

Beude pake onean.

        Alabiz.

 

aurrekoa hurrengoa