www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Neskame bat artzeko

 

        Txit gaztea iduritzen zaitzat.

        Zenbat urte dituzu?

        Ogei ta bost urte.

        Denbora asko da serbitzen dezula?

        Amaseirekin asi nintzan.

        Aizkeneko etxeko andreakin denbora askoan egon zera?

        Lau urte gertu.

        Zergatik atera ziñan?

        Zergatik utzi zenduen etxe ori?

        Zergatik erbestera joan nai eznuen nere nausiakin.

        Zergatik salario gutxi ematen ziran.

        Zergatik aurrak lan asko ematen ziraten.

        Orrela, aurrak etzaizkitzu gustatzen?

        Onak diranean etzaizkit disgustatzen, andre.

        Badakizu orrastzen eta erropa fiña garbitzen?

        Josten badakizu?

        Bai andre; soñak egiten ere badakit. Serbitzera irten baño leen egon nintzan jostun batekin.

        Eskribitzen badakizu?

        Badakit eskribitzen eta kontatzen.

        Gisatzen badakizu?

        Bai Andre; baitaere erreposterian ingelesan gisara.

        Aizkeneko etxeko andrearen agiri bat badaukazu?

        Ona emen.

        Ikusi dezagun.

        Badezu errespetoko persona bat zu gatik informeak emango dituenik?

        Eskatu dizaioke...

        Zer salario nai dezu?

        Lengo etxeko andreak ematen ziran iruregun peseta; baña orain nai nituzke irureun eta berrogei ta amar.

        Geiegi da; besteak ematen zizuna emango dizut.

        Konsideratu beza gutxi dirala irureun peseta.

        Begirazu; asi gaitezen irureunekin, eta kontentu banaiz emango dizut irureun eta berrogei ta amar.

        Garbitasuna rekomendatzen dizut.

        Bisitarik ere ez det nai etxean.

        Illean bi aldiz irten zaitezke etxetik.

        Porterarekin eta beste mirabeakin txismerik nai ez det.

        Kondizio oiek akomodatzen bazatzu artzen zaitut nere serbizioan.

 

aurrekoa hurrengoa