www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Irakasdearen eskugarria
Anonimoa
c. 1868, 2004

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]

 

Iturria: Bonaparte Ondareko Eskuizkribuak, (Rosa Miren Pagola eta taldearen edizioa). CD-ROMa, Bilduma osoaren edizio digitala. Deustuko Ubibertsitatea / Eusko Jaurlaritza, 2004

 

 

aurrekoa hurrengoa

Tapizero tresna saltzallea

 

        Bizitza bat amueblatzeko tresnak erosi edo alkilatu nai nituzke.

        Badaukat zerekin zuri pagatu.

        Lujozko muebleak nai ditu?

        Nai nituzke mueble gusto oneko sendoak, ta ez txit gariztiak.

        Nere almazenera juateko nekea artu nai badu, an arkituko du deseatzen duena.

        Sala aurrerako bear dira terziopeloz estaldutako intxaur zurezko aulkiak; kolore gorria geiena usatzen da.

        Berdea naiago nuke.

        Emen dauka kaobazko silla surtidu bat jantokirako, eta nai aiña luzatu litekeen mai eder bat zur berekoa.

        Emen daude maiaren serbiziorako bear dana paratzeko apalak.

        Atze biribilla daukaten silla oiek etzaizkit gustatzen.

        An dauzka itxura obekoak, baña ez dira oiek bezin sendoak.

        Apal oiek biatik zenbat nai dezu?

        Txit garizti da.

        Ondo esamiña bitza; txit ondo izten dira; primorez egiñak daude.

        Arrosa zurezko muebleak deseatzen ditut salarako: raso urdiñez estaldutako sofa, silloiak eta poltroi bat.

        Alkobarako komoda bat, sekretari bat, bi silloi eta lau edo sei silla zur pintatutazkoak.

        Burnizko oea urrez adornatua.

        Egirazu mesede alfonbraren muestrak erakusteaz.

        Nai du alfonbradu berdiña gela guztietarako?

        Ez, bariedadea gustatzen zait.

        Bear nituzke ere izpilluak, kristalezko araña eder bat.

        Aditu beza, begiratu bat eman bear diot bizitzari; izpilluan luzetasunerako tximinien neurria artuko det eta leioena kortiñantzat. Esango diot guztien prezioa, muebleena, kortiñena eta adorno mota guztiena.

        Denbora askokoa izango da.

        Mueblajea prestatzen dan bitartean alkilatuko diot bear duen guztia. Baldin beorren bizitza nai badu adornatu bear dan bezela, muebleak berariaz egin bear dira.

 

aurrekoa hurrengoa